nazioartea

Ur gehiegi

Narong Sangnak -EFE

Azken egunetako beroaren ostean asko dira inguruko hondartza edo ibaietara hurbiltzen diren pertsonak. Itzalak leku pribilegiatuetan bihurtu dira egun hauetan, baino askok eta askok uraren freskotasun bilatzen dute gorputza hoztu eta bero itogarritik ihes egiteko. Euskal Herri inguruan uraren freskotasuna eskertzekoa den bitartean, munduko beste hainbat tokitan uraz nazkaturik daude eta eguzkiaren zain daude.

Esaterako, Tailandian urez leporaino daude  gaueko euri indartsuen ondorioz. Denbora gutxian ur asko erori da eta lurraldeak gainezka egin du edalontzi baten moduan. Argazkian ikusi daitekeenez, Bankok hiriko etorbide eta kalerik handienak urez bete dira igerileku erraldoi bat izango balira bezalaxe.  Errepidea itsaso zabal batean bihurtu da, errepidea banatzen duten marrak uraren azpian desagertu direlarik.

Urez beteriko kaos egoera honen aurrean Tailandiako biztanleek haien egitekoekin aurrera jarraitzen dute. Uholdeak ez dira haien eguneroko zereginak eteteko haitzakia eta normaltasun osoz kotxea hartu eta Tailandiako ibai berrietan zehar abiatu dira, nahiz eta kotxeko gurpilak erabat urperatutik eduki. Kalean zehar dabiltzan motorrak ia urperaturik gelditzen dira eta gutxi falta zaie urpeko ontzietan bihurtzeko .

Egoera ikusita, Tailandiako kaleetan zehar ibiltzeko hobe da bainujantzi edo neoprenoarekin kalera irtetea . Horrela, etxera freskotasun osoz eta doaneko dutxa freskagarri bat jaso ostean iritsiko zara gutxienez.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.