Telefonica Fundazioak irailaren 10a arte edukiko du ikusgai “Con los ojos bien abiertos. Cien años de fotografía Leika” izeneko argazki-erakusketa zabala, Leika argazki-kamerari omenaldia egiteko asmoz. Ehundaka argazkilariek egindako 400 argazki baina gehiago bildu dituzte erakusketa honetan, gehienak zuri beltzean egindakoak. Leika argazki-kamera 1914an sortu zen eta bere sortzailearen (Oskar Barnack) argazkiak ere daude erakusketa honetan.

Argazkia: Fred Herzog


_96031304_6cd81a3d-d8e1-43e0-9095-ff7fe19ea671

Boko Haram talde islamista erradikalak 82 neska gazte askatu ditu behingoz hiru urte bahituta izan eta gero. Gertakizuna Nigerian izan zen eta pasa den larunbatean askatu zituzten, baina oraindik 113 neska inguru desagertuta daude.

Igandean aske geratu zirenak Abuyara iritsi ziren (Nigeriako hiriburura) sei helikoptero militarretan, herrialdeko buruaren ongietorria jasotzeko. Irudian, Muhammadu Buhari presidentearekin bildu aurreko momentua da, non neskak pozik ikus ditzakegun, arropa deigarri koloretsuekin gainera, behintzat esperantza izpi bat islatuz.

Argazkia: AFP


1494515763_021578_1494515845_album_normal.jpg

Atzo, maiatzaren 13an, zabaldu zen Veneziako Bienal erakusketaren 75. edizioa, non munduko artista askok parte hartu duten. Erakusketa maiatzaren 13tik 29ra arte egongo da ikusgai. Artistak mota askotakoak eta leku ezberdinekoak dira eta sentsazio ikaragarriak utzi dituzte pabilioi hauen barruan, bisitariek disfrutatu ditzaten.

Artisten artean, Samson Young, Damien Hirst, Grisha Burskin edo Lee Wan ditugu. Argazkian, Argentina pabilioian “Zaldiaren arazoa” izeneko artelana ikus dezakegu, Claudia Fontes eskultura egilearena.

Argazkia: Marco Secchi / Getty images


472768-944-629

Beste askotan aipatu dugun bezala, erlijioak mundua mugitzen du eta irudi ikaragarriak uzten dizkigu askotan. Bakoitzaren sinesmenen arabera, irudiekiko balorazioa are subjetiboagoa izaten da. Oraingoan, adibidez, Francisco Aita Santuak Portugalgo Fatimako santutegira egin behar zuen bisitaldiak jende asko mugiarazi du.

Errepideak moztuta egon ziren, izugarrizko auto ilarak, jende pilaketa handia Fatiman… Irudian emakume bat ikusten dugu Aita Santuaren bisita galtzea bizitzan egingo zuen azkeneko gauza izango balitz bezala. Gainera, badirudi euria ez dela oztopo handiegia izan… irudiko emakumeak adibidez lokuluxka bat botatzeko denbora izan du Francisco Aita Santuaren agerpenaren zain zegoen bitartean.

Argazkia: Mario Cruz / EFE