Asteko Argazkiak, Sailkatu gabea

ASTEKO ARGAZKIAK, ASTEKO GARRANTZITSUENA

Nola ez, igande honetan aukeratu dugun lehenengo irudi hau Korrikaren aurtengo edizioarena da. Irudi ederrak utzi ditu Korrikak Euskal Herrian barrena. Guk aukeratutako hau konkretuki, Ane Aristik Twitterrean jarri eta Nafarroan harrapatu duena da. Korrikaren alaitasuna islatzen da irudian agertzen den ortzadarrean, gainera, efektu bisual ederra egiten da ortzadarra lekukotik irten bezala agertzen delako. Ziur gaude oraindik Korrikak irudi polit gehiago utziko dizkigula aurtengo edizioan, apirilaren 9ra arte.

Argazkia: Twitter, @anearisti


Kolonbian jazotako euriteak eta gero, izugarrizko eraikin-erorketak egon dira Putumayoko kolonbiar eskualdean, Mocoyan. Ia 200 hildako eta 200 zauritu inguru egon dira. Argazkia oso deigarria da pertsona askoren arteko elkarlana ikusten delako, baita ere herritar eta ofizialen artean, eta hori oso ondo irudikatuta agertzen delako harri puxka izugarrien artean.

Argazkia: Chicago Tribune


1490949815_198244_1490958411_album_normal

Indian, Navatri jaialdia ospatzen ari da eta argazkian emakume bat ikus dezakegu tenplu batean errezatzen, intsentsuaren keaz inguratuta eta lore pila bat ordain-opari moduan aurrean dituela. “9 gau” izeneko jaialdi hau gurtze hinduari zuzenduta dago eta 9 gau (10 egun) irauten ditu. Shaktiren (Durka jainkosaren metafora) 9 formak gurtzen dira egun horietan Devi tenpluetan.

Argazkia: Rupak de Chowdhuri, Reuters


1490794860_624055_1490797500_album_normal

Argazki honetan ogi multzo bat ikusten da, goseak bultzatuta esku pila batez inguratuta. Gizon irakiar batek daramatza ogi puxka guzti horiek Hammam al-Alileko (Mosuleko hegoaldea, Iraq) kontzentrazio-esparruko errefuxiatuei banatzeko asmoz. Zonalde honetan gosete latzak eta gizarte-arazo larriak sufritzen dira batez ere 2014tik gaur egun arte.

Argazkia: Andrés Martínez Casares, Reuters


Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.