Ainara Berges

Udaberria iritsi den arren, neguaren azken arrastoak ikusgai daude oraindik munduko zenbait tokitan. Neguak utzi dituen azken elurteak aprobetxatuz, neguko kirolek denboraldi honetako azken txapelketak antolatzen dituzte. Eskia da neguko kirolen artean ezagunenetariko bat eta baita praktikatuenetariko bat ere.

 Hala ere, argazkiko eskiatzailea ez da edonolako eskiatzailea, eliteko kirolaria baizik. Argazkikoa, Simone Origone eskiatzaile italiarraren entrenamendu bat da Frantziako Vars-eko eski estazioan. Argazkiak oso garbi erakusten duenez, Origonek abiadurazko eskia praktikatzen du. Hain zuzen ere, argazkian lorturiko efektuak aditzera ematen du eskiatzaileak abiadura handian zeharkatzen dituela elur pistak, eskiak elur gainean erreztasun irristatuz. Izan ere, atzealdea bereizteko zailtasunak dauden arren, txuri kolore orokortuarengatik elur pista bat dela imajinatu daiteke.

Argazkiak abiadura iradokitzen duen arren, Origoneren gorputza izozturik ageri da, baina ez elurraren hoztasunarengatik. Horrela, gorputza estaltzen dion jantzi gorria eta burua babesten dion neguaren koloreko kaskoa xehetasun guztiz ikus daitezke lausoturiko atzealde baten aurrean. Eskiatzailea ondo babesturik dagoenez, aldapan behera abiatu eta udaberriari lasterketa irabazteko prest dago!