Ainara  Berges

Astero moduan, igande arratsaldeko nagikeria albo batera utzi eta amaitzear dagoen aste honi errepasotxo bat emateko ordua heldu da. Gainera, gaurkoan, ordutegi aldaketak buruhausteak eta berandutzeak ekarri dizkio bati baino gehiagori, beraz, argazki ikusgarri hauek burua lasaitzeko aitzakia perfektua dira.


Lehenik,  aste honetan gertaturiko gertakari inportanteenetariko bat aipatu behar da: udaberriaren hasiera. Urtaro berriak, gainontzekoen antzera, ospakizun eta esperantzaz bildurik dator. Neguaren iluntasuna atzean utzirik, udaberria indarrez eta alaitasunez beterik dator. Udaberriaren hasiera ospatzeko asko dira munduan zehar gizatalde desberdinek buruturiko erritu edo ospakizunak. Argazkian, Druiden Ordenamenduko kideek buruturiko ekinozioa . Argazkiko pertsonaiek agerian uzten dute udaberriaren purutasuna, arropen kolore zuriarengatik. Loreen eta kolore bizien presentziak garai berri baten hasiera lau haizetara zabaltzen dute Londreseko Hill dorretik.

Argazkia: Getty Images


 

25.03.2017 2

Toru Hanai – Reuters

Bigarren argazkia perfekzioaren akatsa bezala definitu daiteke era azkar batean. Askotan entzuten den gauza da perfekzioa ez dela existitzen, baina ejertzitoa bezalako instituzioak hura lortzean tematurik daude. Berdin-berdinak diren uniformeetan hasten da dena, izan ere, haien bitartez soldaduei haien bereizgarri diren ezaugarri guztiak ezabatzen zaizkielako, soldaduak klonetan bihurtuz. Baina, argazkiak erakusten duenez, nahiz eta uniforme perfektu bat eraman, dena bere lekuan dagoelarik, momentu desegokian eginiko keinu batek dena hondatu dezake. Horixe erakusten du, hain zuzen ere, Japongo Autodefentsa Indarren ejertzitoaren argazki honek.  Argazkiak ongi erakusten du perfekzioak ez duela keinu txikiena ere barkatzen eta argazki bat izan daitekeela akatsa salatzeko proba perfektua.


 

25.03.2017 1

Dieu Nalio Chery – AP

Hurrengo argazkian, berriz, iluntasuna da nagusi. Hauts eta kearen arten emakume baten gorputza ikus daiteke. Lanean ari dela ematen du buruan daraman ontziak erakusten duenez. Lurraren belztutasunak eta bertatik ateratzen den ke ahulak, duela gutxi erre den lekua dela erakusten dute. Hauxe da egun Puerto Principen, Haitin, egunero bizi duten egoera. Sute amaigabe eta lurraren lehorteak egunerokotasunaren parte bihurtu dira. Etxerik gabe geratu diren biztanle askok lanean jarraitu behar dute errautsen artetik etorkizun berri bat eraikitzeko.


 

25.03.20174

Yves Herman – Reuters

 ezohiko zaletasunei tartea eskainiz. Adineko emakume honen egongelari begirada azkar bat emanez ikus daiteke zein den bere zaletasuna: pelutxeak. Bruselaseko (Belgika) emakume honek  tamaina eta kolore guztietako panpinak ditu, beraz, badu non aukeratu. Kantitatea ikusirik pentsa daiteke emakumeak urte dezente daramatzala bilduma handi hau osatzen. Panpinen artean eserita emakumeak argazkilariari arretaz begiratzen dio, bere bildumaz inguraturik. Baliteke, argazkilariak argazkia atera bitartean emakumea haren hurrengo panpina zein izango den pentsatzen egotea.