Josune Gil

Gaurko irudia atzo (martxoaren 22a) Londresen gertatutakoaren ondorengoa da. 4 hildako eta 40 zauritu inguru izan ziren Westminsterreko zubian gertatutako atentatuarengatik eta hauxe da irudiaren kokapen geografikoa.

Argazkiaren aurrean polizia-zinta eta polizia bera ikusten dira desenfokatuta, Westminsterreko zubian bertan, gertakizunaren lekuan. Atzean hildakoen omenean jarritako lore-sortei eta argazkiei garrantzia emateko asmoz egin da efektu hau. Kontu handiz ezarri dituzten objektuetan gizon baten argazki bat antzematen da, hildakoen artean zegoen Keit Palmer izeneko polizia britaniarrarena, hain zuzen ere. Poliziaz gain, hildakoak hauek izan ziren: erasotzailea, Ingalaterran bertan jaioa; Kurt Cohran estatubatuarra; eta emakume bat: Aysha Fraide, jatorriz galiziarra zena, baina pasaporte britaniarra zuena.

Hildakoez gain, 40 pertsona inguru zaurituak izan ziren (haien artean nazioarteko herrialde askotako jendea zegoen: 12 ingeles, bi errumaniar, 4 hego-korear, txinatar bat, alemaniar bat, irlandar bat, italiar bat eta bi greziar). Gaur Estatu Islamikoak atentatu honen egiletza aitortu du, Amaq komunikabidearen bidez, zeinek beren aldarrikapenak zabaldu ohi dituzte.

 Argazkia: Daniel Leal-Olivas, AFP