Ainara Berges

Leku guztietan etengabe errepikatzen digute teknologiarekiko dugun menpekotasuna geroz eta handiagoa dela. Egun, bizitzako alor guztietan topa daitezke azken urteetan asko garatu diren teknologia berrien arrastoak. Argazkian ikus daitekeenez, teknologiak muga gaindiezinak gainditzera iritsi da, iraganera bidaiatu eta dinosauroak esnatuz!

Izan ere, gaurko argazkia kontraste handiak erakusten ditu. Irudian garai desberdinetakoak diruditen bi errealitate elkartzen dira, eta gure ulermenerako talka izugarria suposatzen du. Dinosauro bat bilera-areto batean ikustea guztiz sinestezina da, baina teknologiaren alorrean emandako urratsek mirari hau posible egin dute Tiranosaurio Rex baten robotaren sorrerarekin.

Zortzi metrotako altuera duen robot honek bilera-aretoan bilduriko enpresari japoniarrak izuturik utzi ditu, publikoaren artean kokaturiko aurpegi zurbil eta ikaratuek erakusten dutenez. Gutxi izan dira Tiranosaurioaren hurbilketa ikusirik haien eserlekuetan tente mantentzea lortu dutenak. Alde batera baztertzea edo eskua ahora eramatea saihestezina izan da beste batzuentzat. Era askotako erreakzioak egon badira ere, gauza bat argi dago: asmatzaileek lan bikaina egin dute. Sortu berri den teknologiaren mirari berri honi ezer gutxi falta zaio XIX. mendeko dinosauroan bihurtzeko.