Bizkaiko errauskailua
Iraunkortasun ekologikoa, gizarte eta ingurumen-krisiak eta klima aldaketak Euskal Herrian dauzkan ezaugarriak ikertzen dituen Ekopol elkarteak analizatu du Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiak 2020an egindako jardunaren emaitza. Ondorio larriena zera da: Europako agintaritzak hondakinen errausketa energiazko balorizazio izendatzeko baldintzak ez dituela betetzen Bilboko erraustegiak eta hala ere dirulaguntza itzelak jaso dituela bere osasun ekonomikoa hobetzeko. Horrela, alde batetik, urte horretan 14 milioi euroko dirulaguntza jaso du argindarra sortzeagatik, nahiz eta elektrizitate horren %70a ez sortua izan zaborren errausketatik baizik eta gas naturala erretzetik; eta bestetik, CO2aren isurietan oso emaitza txarrak eduki arren horien ordainetik Espainiak salbuetsi izanagatik beste 3 milioi euro gehiago sakeleratu dituela Zabalgarbik.
Erraustegiak ez ditu hondakinak balorizatu martxoaren 26tik gutxienez uztailaren 11 arte, erregistroak eskura dauden azken eguna, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko datuen arabera.
Bizkaia Zero Zabor elkarteak deituta, protesta egingo dute Bilbon astelehenean, urriaren 7an, goizeko 8:00etatik 10:00etara Euskalduna Jauregiaren aurrean, eta 18:00etatik 20:00etara Guggenheimen. Egun horretan ISWA patronalaren mundu mailako urteko kongresua hasiko da, eta bertan izango dira hondakinen kudeaketan ari diren mundu osoko enpresak. Jardunaldien babesle: Urbaser enpresa, Zubietako erraustegiaren egilea, eta hitzaldietan erraustegiak justifikatuko dituzten ponentzia ugari, tartean, Gipuzkoako Aldundiko ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren hainbat.
EH BILDU legebiltzarkide taldeak eskatuta, otsailaren 13an Gorka Buenok Ekologistak Martxan Zero Zabor Bizkaian plataformaren izenean agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuko  Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren arazo eta alderdi ezkutuak mahai gainean jarriz.
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako.
Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:
Mallabiako udalak ukaturik baimena Gipuzkoatik 60.000 hondakin nahasi bertako zabortegira eraman ditzaten, Bizkaiko Foru Aldundiak sartu du eskua operazioan eta Gipuzkoari bi aukera eskaini dizkio: edo tona horiek Zabalgarbiko erraustegira eramatea, edo zaborrok beste TMBren batean tratatu ondoren eramatea Bizkaira, beti ere bi operazioetako edozeinetan sortuko diren koste gehigarriak pagatuz.
Bizkaian eta Nafarroan ere herritarren mobilizazioak gertatzen ari dira beste lau proiektu handiren aurka: Bizkaian, Zabalgarbiko errausketa-planta eta Boroako (Zornotza) zentral termikoa, eta Nafarroan, Itoizko urtegia eta Castejongo zentral termikoa. Herri-talde batzuek eta talde ekologistek proiektu horiek ekarriko duten ondorio eta eragin ekologiko larria argudiatzen dute oposizioa egiteko. Gainera, proiektu hauek abiarazi baino lehen informazioa ez dutela osorik ematen esaten dute, eta... [+]
Azaroaren 28an Europako Parlamentuko ITRE Industria, Ikerketa eta Energiaren batzordeak bozkatuko du zabor nahasi/errefusentzako diru-laguntzak Europar Batasunaren Zuzentarau berritik kanpo uztea. Honek bete-betean harrapatuko luke Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia. ZWE Zero Waste Europek salatzen du Bilboko erraustegiak erakusten duela argien nola energia berriztagarrientzako diru-laguntzak desbideratzen diren negozio zikin baina etekin handikoen eskuetaraino.
Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan.
Zabalgarbi inguruan artsenikoa hirukoiztu egin dela azaldu du Berrian Iñaki Petxarroman kazetariak. Aste bete geroago Fernando Palacios ikerlariak dio erraustegiaren inguruko landarerik eta horiekin bazkatutako animaliarik ez litzatekeela jan behar.
Errauskailuak ez ditu egin dioxina eta furanoen kontzentrazioa neurtzeko azterketak. Laginak ere modu irregularrean hartu ditu, txosten baten arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketari buruz zabaltzen dituen datuetan “manipulazio larriak daude”, esan du gaur Gorka Bueno EHUko irakasleak, Ekologistak Martxan taldearen izenean Bizkaiko Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarren Hartu-emanerako Batzordean egindako agerraldian. Okerreko datuak, besteak beste, Europar Batasuneko araudiekin bat ez datozen zenbaketa-metodologiak erabiltzearen ondoriozkoak dira, agerraldiaren ostean zabaldu duten txostenean irakur daitekeenez.
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko.
2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera.
Bizkaiko errauskailuak 2014an bosgarren postuan amaitu zuen Euskal Herriko enpresa isurtzaileenen artean.
Ekologistak Martxan taldeak ezbaian jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 2014ko birziklatze datuak, okerreko metodologian oinarrituta daudela argudiatuta. Gorka Bueno EHUko irakasleak egindako azterketak xehe jasotzen ditu Aldundiari egotzi dizkioten huts metodologikoak.
Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen lehendakari izendatu eta berehala pikutara bidali dute Ekonomia Zikularrerako araudi berria. Gero jakin da atzetik bultzaka aritu direla BusinessEurope lobbyak biltzen dituen korporazio handietako ugazabak. Kolpe berean kixkali dituzte genero berdintasuna sustatzeko zenbait arau ere.
Sopelako udalak prentsa ohar bidez adierazi du organikoarentzako borondatezko edukiontzia ezarri arren (5. edukiontzia) birziklatze tasak %16ean jarraitzen duelako.
Ekologistak Martxan mugimenduak Zabalgarbiren energiazko eraginkortasuna, negozio eredua eta kutsaduraren kontrola auzitan jartzen dituen txostena zabaldu berri du.
Bizkaiak azpiegitura berri bat dauka orain lurraldeko zaborrak tratatzeko: Arraiz mendian eraikitako TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa) delakoa. Inaugurazio ekitaldian Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak Gipuzkoari eztenkada bota zion. Benetan al da inbidia emateko modukoa Arraizkoa?
Zabalgarbiren bigarren errauste planta egitea bertan behera uztea proposatu du Iosu Madariaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan.
Gipuzkoan jarri nahi dituzten errauste-plantak azken belaunaldikoak dira, eta Euskal Herrian ez dago horrelakorik. Bizkaiko Zabalgarbi, esaterako, ziklo konbinatukoa da. Dauden beste errausteko leku asko kontrolik gabekoak dira, araudia hausten dutenak. Ez dute filtrorik ez babes neurririk. Esaterako, orain gutxi arte Arrasaten zegoena, edo oraindik Bermeon martxan dena.