0-2, 74 emaitzetatik

Elkarretaratze ugari egiten ari dira Tubacex Taylorreko langileak

2018-07-27 | Txabi Alvarado Bañares
Artziniegako udaletxearen aurrean bildu dira langileak. / Alberto Martinez Gutierrez-Barquin Iragan astean ekin zioten sei eguneko grebari, enpleguaren eta lan hitzarmenaren defentsan.

Greba mugagabean daude Tubos Mecánicos Norte lantegian, "lan baldintza duinen alde"

2020-02-11 | Aiaraldea, Txabi Alvarado Bañares
Gaur hasi dute greba beharginek. / ELA. Murgako industrialdean dago fabrika hori, eta Tubacex taldearena da.

Greba egingo dute asteartean Tubacex enpresako lantegietan, segurtasun eta prebentzio neurriak hobetu ditzaten

2019-10-29 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Uztailean egindako mobilizazioaren irudia (Argazkia: Aiaraldea.eus) Deialdi bateratua egin dute sindikatuek lan baldintzen segurtasuna eta prebentzio neurriak exijitzeko enpresari. Izan ere, azken hilabeteetan 2 langile hil dira Tubacex taldeko lantegietan.

Tubacex taldeko kaleratuen epaiketak ekainaren 21ean eta 22an izango dira

2021-05-26 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
BIlbon izango dira epaiketak eta han hainbat aldiz mobilizatu dira langileak (Argazkia: Aiaraldea.eus) Ekainaren 21ean TTI enpresako kaleratzeen epaiketa egingo da eta hurrengo egunean Aceralavakoa.

Tubacex Taylorrek bi langile kaleratu dituela salatu dute, sei eguneko grebaren atarian

2018-07-18 | Aiaraldea, Txabi Alvarado Bañares
Tubacexen fabrika Artziniegan (Argazkia: Cadena Ser) Uztailaren 19, 20, 26, 27, 30 eta 31an egingo dute greba beharginek. Lehen egunean elkarretaratzea egingo dute Tubacexek Laudion duen lantegiaren aurrean, talde enpresarial horrena baita Artziniegako lantegia.

Langile bat hil da Laudioko Tubacex enpresan istripu baten ondorioz, ostiralean manifestazioa eguerdian

2019-07-05 | Aiaraldea
Suhiltzaileak Tubacex enpresara heltzen. (Argazkia: Aiaraldea) Ertzaintzak berretsi du gizonezko gazte bat zendu dela ostegunean Tubacex taldeak Laudion duen lantegian. Ekoizpena gelditu dute bertan zein Amurrion beharginek eta ostiralean 12:00etan manifestazioa aterako da faktoriatik bertatik.

Tubacex bi hilabetez borrokan

2021-04-12 | Ixone Arana
Bilboko manifestazioa. Argazkia: Ecuador Etxea Bi hilabete daramatzate greban Tubacexeko langileek. Bilbon egindako manifestazioan salatu dute pandemiaren ondorioz sorturiko krisi koiunturala baliatu nahi izan dutela langileak kaleratzeko.

Tubacex erabat ixtea lortu du Laudioko pikete feministak

2021-03-08 | ARGIA
Argazkia: Aiaraldea. Aiaraldeako mugimendu feministak bat egin du Tubacex enpresako grebalariekin Matxoaren 8an. Langileek greba mugagabea hasi zutenetik lehen aldiz lortu da produkzio erabat etetea.

Zer da: Tubacex

2005-10-30 | Daniel Udalaitz
Tubacex 1963an fundatutako talde industriala da, altzairu herdoilgaitzezko tutu soldatu gabeak fabrikatzen eta saltzen dituena eta mundu osoko 50 herrialde baino gehiagotara esportatzen duena. Bigarren produktorea da munduko rankinean. Taldearen burua Laudion dago, eta Espainiako Estatuan,...

Tubacexeko langileek mobilizazioak deitu dituzte ostegunean eta ostiralean

2021-02-10 | Oihane Arretxea Bereziartua
Argazkia: ELA Tubacex enpresaren Amurrioko eta Laudioko lantegietan 150 pertsona kaleratuko dituzte eta langileek greba deialdia egin dute ostegun eta ostiralerako. Greba mugagabea izateko aukera dagoela adierazi dute eta ostegun arratsalderako manifestazioa deitu dute Laudion.

Tubacexeko gehiengo sindikalak eta zuzendaritzak adostutako akordioa ez dago arriskuan, ELA eta CCOOren arabera

2021-10-27 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Sindikatu sinatzaileek ziurtatu dute akordioa aurreikusi bezala egiten ari dela bere bidea (Argazkia: Aiaraldea.eus) Zenbait komunikabidek argitaratutakoaren kontra, Tubacex enpresako grebaren amaiera ekarri zuen akordioa ez dago zalantzan. Berez, Langile Batzordea eta zuzendaritza lanean ari dira, aurreikusi bezala, eredu legal egokiena topatzeko.

'Tubacex 100 egun greban' saio berezia

2021-05-21 | ARGIA
100 egun bete dituzte Tubacexeko langileek greba mugagabean. Hori dela eta, Aiaraldea Komunikabidea telebista saio berezia eskaini du Laudioko piketetik zuzenean.   

Tubacex enpresako zuzendaritzaren mehatxuak greba apurtzeko saiakeratzat jo ditu langile batzordeak

2021-06-04 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Asteazkenean hedabideekin mintzatu zen Edu Ibernia Laudioko manifestazioan. Argazkia: Aiaraldea.eus Asteartean Tubacex taldeko zuzendaritzak oharra plazaratu zuen adierazteko grebaren jarraipenak zalantzan jartzen dituela Aiaraldeko lantegiak. Asteazkenean langile batzordeko presidenteak azaldu zuen enpresa saiatzen ari dela grebalariak izutzen, protestarekin amaitzeko.

Hiru hilabetetan bi behargin hil dira Amurrioko Tubacex enpresan, guztira, bost langile azken bederatzi urteetan

2019-09-27 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Irailean gertatutako heriotza salatzeko elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Aiaraldea.eus Irailaren 18an zendu zen Tubacex taldeko Aceralavako lantegian -Amurrion- langile bat, eta enpresa bereko azpiegituretan hil zen ere 25 urteko gazte bat uztailean. Biak ziren aiaraldearrak, Laudiokoak. Enpresan ordezkaritza duten guztiek seinalatu dute prekarietatea dela heriotza horien atzean...

Foam balak erabili ditu Ertzaintzak Tubacexeko grebalarien aurka

2021-03-25 | ARGIA
Poliziaren borrakadak langileen bizkarretan. Amurrioko Tubacexen lantegiaren aurrean elkartu dira ostegun honetan langileak; enpresako sarrera itxi dute hainbat orduz suzko barrikadekin. Ertzaintza foam balekin oldartu da haien kontra, Aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, eta hainbat pertsona zauritu dituzte poliziek eraso horren ondorioz.

Tubacex-ek eta Tubos Reunidos-ek independente eusten diote

2007-02-18
Euskal siderurgia sektorearen bi enpresa garrantzitsu dira Tubacex (TU) eta Tubos Reunidos (TR), Laudion eta Amurrion dituzten lantegi nagusiekin, eta, oraingoz, modu independentean jarraitzen dute, inolako multinazionalen kontrolik gabe. Haien kapitala euskal familia eta erakundeen esku dago,...

Iaz baino hamaika aldiz gehiago irabazi du Tubacexek, Aiaraldeko langileak estutzen dituen bitartean

2018-11-07 | Aiaraldea
Eusko Jaurlaritzaren aurrean mobilizatu ziren Tubacex Taylorreko langileak udan (argazkia: Aiaraldea). Enpresa taldeko zuzendaritzak adierazi du hainbat proiektu dituela esku artean eta hurrengo urteetarako aurreikuspena sektorean "oso ona" dela.

Jaurlaritzak adierazi die sindikatuei Tubacex prest dagoela jarrera aldatzeko eta langileek bilera eskatu dute

2021-09-29 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Argazkia: Aiaraldea.eus Tubacex enpresako langile batzordeak deia jaso du gaur Eusko Jaurlaritzaren aldetik, adierazteko multinazionalaren zuzendaritza prest dagoela akordioa oztopatu zuen paragrafoa aldatzeko.

Tubacex, “bake sozialaren” bila

2013-11-10 | Juan Mari Arregi
Altzairu herdoilgaitzeko hodiak egiten dituen eta arlo horretan munduko produktore nagusienetakoa den Tubacex enpresa arabarrak, akordioa sinatu du Kantabriako Gobernuarekin, Santander ondoan dagoen Marina de Cudeyo herrian lantegi berria eraikitzeko. Egoitza duen Aiala haranetik 100...

Tubacexeko langile bat hil da, bero handiko gune batean lanean zegoela eman dion bihotzekoaren ondorioz

2019-09-18 | Aiaraldea
 Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira fabrikara. Behargina Eusetek enpresa azpikontratatuarekin zegoen lanean fabrikan. Udan Tubacexen jazo den bigarren lan heriotza izan da, eta eskualdeko hogeigarrena.

Milaka manifestari Laudion Aiaraldeako enpleguaren eta Tubacexeko grebalarien alde

2021-03-22 | ARGIA
Argazkia: aiaraldea.eus Astelehen goizean manifestazio jendetsua egin dute hainbat lantegietako enpresa batzordeek deituta. Enpresak 129 langile kaleratu nahi dut Laudio eta Amurrioko lantegietatik.

Kaleratzeen aurkako eta lan-baldintza duinen aldeko manifestazio bateratua Bilbon

2021-06-21 | Iraitz Madariaga Etxebarria
Tubacex, Petronor, Novaltia, UTE Bilboko Argiak eta PCB enpresek ekainaren 18an Bilbon egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ecuador Etxea Tubacex, Petronor, Novaltia, UTE Bilboko Argiak eta PCB enpresetako langileek mobilizazio bateratua antolatu dute ekainaren 18an. Langileen egoera hobetzeko erakunde publikoen esku-hartzea eskatu dute.

Tubacex enpresako zuzendaritzak sarrera ordua aurreratu du piketeak ekiditeko

2021-03-03 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Argazkia: Aiaraldea 08:00ak aldera sartu da autobusa lantegietan greba hasi zenetik, baina asteartean 06:00ak aldera bertaratu da Laudiora eta 07:10ean Amurriora. Eskualdeko hainbat enpresetako langileak zeuden deituta piketeetara, Tubos Reunidosekoak, besteak beste. Zuzendaritzak eta sindikatuek bilera dute eta...

Normaltasun 'berria'

2021-10-17 | Ainhoa Etxaide Amorrortu
(Argazkia: LAB Tubacex-Aceralava) Tubacexeko akordioaz enpresak egin balorazioan, txintik ez borrokaren balioaz. Buruen ahotan, akordioa ona da Tubacex lehiakorragoa delako orain. Auzia ez zen bideragarritasuna, errentagarritasuna baizik. Langileek arrazoi. Zaharrak berri. Baina gehiago ere esan zuten: Tubacex trantsizio...

Hego Euskal Herriko industriako enpresa handienek enplegu erregulaziorako espedienteak iragarri dituzte

2020-08-03 | Mikel Eizagirre
Argazkia: Wikimedia Commons Tubacex, Aernnova, Siempens Gamesa eta ITP enpresek uztailean enplegu-erregulazioko espediente ugari igortzeko asmoa azaldu dute

Tubacexeko grebalarien martxa Gasteizera: honela hartu dituzte langileak Zuian

2021-04-15 | Urko Apaolaza Avila
Tubacexeko langilean Zuiara iritsi diren unea. Euren lanpostuak mantentzeko greba mugagabean ari diren Tubacexeko langileek ibilaldia hasi dute oinez Aiaraldetik Gasteizera, eta ostiral goizean iritsiko dira Eusko Legebiltzarraren atarira. Bidean herritarren babes beroa ari dira jasotzen.

Tubacex enpresako sindikatuek adierazi dute lantegiek geldirik jarraituko dutela egoera ez bada aldatzen

2020-03-19 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Atzo ekoizpena gelditu zuten langileek sindikatuen proposamena jarraiki. Argazkia: Aiaraldea. Oharra zabaldu dute langile batzordean aritzen diren sindikatuek beharginen artean, jakinarazteko ekoizpena bertan behera geratuko dela zuzendaritzarekin akordioa lortu arte. "Ez gaude greban, langileon, familien eta gizarte osoaren osasunagatik hartutako neurria da", azpimarratu dute.

Azken unean atzera egin du Tubacexek eta langileak ez dira fabriketara joan beharko

2020-03-30 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Tubacex enpresako Laudioko bulegoak. / Aiaraldea.eus Atzo arratsaldean lanera joateko agindu zien zuzendaritzak langileei. Gaur goizean lanera joan behar zutenek, ordea, etxean geratzeko agindua jaso dute, siderurgia ez baitu ezinbesteko jardueratzat jo Espainiako Gobernuko dekretuak.

Epaitegietara joko dute berriro Tubacexeko langileek, enpresak opor eskubidea errespetatu ez duela ulertuta

2021-09-02 | Aiaraldea, Aimar Gutierrez Bidarte
Tubacexeko langileak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean (Argazkia: Aiaraldea.eus) Irailaren 20an eta 27an izango dira epaiketak. Izan ere, multinazionalak uko egin dio langileen opor egunak errespetatzeari.

Suzko barrikada eta pikete masiboa Tubacexen, kaleratzeen bezperan

2021-04-14 | ARGIA
(Argazkia: Aiaraldea) Tubacexeko langileen greba mugagabearen 63. egunean, langileek pikete masiboa eta suzko barrikada egin dituzte Amurrioko lantegiaren sarreran. Biharamunerako daude aurreikusiak 129 kaleratze.

Langileen «odolustea»

2006-09-10 | Juan Mari Arregi
Hego Euskal Herrian hamabost langile hil dira lan-istripuetan uztailean (9) eta abuztuan (6). Zaurituak gehiago izan dira. Lan-istripu horiek uda betean gertatu dira, produkzioa nabarmen jaisten den urte-garaian. Azken lan-istripu larria lehengo astean gertatu zen, Tubacex enpresan, eta 17...

Tubacexeko presidente ohiaren “mea culpa”: langileei gehiegi ordaindu die

2021-06-30 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Jesus Esmoris eta Alvaro Videgain, artxibo irudi batean (Argazkia: ElDiario.es) Alvaro Videgainek Tubacexeko presidente izateari utzi behar izan dio, 70 urte bete dituelako, eta ia 30 urte enpresaren ardura izan eta gero, bere azken agurra egin du elkarrizketa bidez, Vocenton. Bere autokritika handiena, langileekin onegia izan dela.

Bankari euskaldun batek ongizatezko estatua desmantelatu nahi du

2004-06-27
Botín familiaren Banco Santander entitatearen zerbitzura dagoen bankari euskaldun bat publikoki mintzatu da, inolako lotsarik gabe, Europan ongizatezko estatua desmantelatzearen alde. Alegia, besteak beste, babes sozial publikoa kendu nahi du, pentsio-plan pribatuekin bere bankuaren etekinak...

Juan Maria Aburto: "Berme ematen dut Lanbiden ez direla 200 langile kaleratuko"

2013-11-25 | ARGIA
Aburtoren hitzetan, \ Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua elkarrizketatu du El País egunkariak. Lanbideko gatazkaz, Tubacex-ek Kantabrian egindako inbertsioaz, erreforma fiskalaz eta Fagor-ek eragindako krisiaz hitz egin du, besteak beste. Hona hainbat pasarte...
Siderurgia

Hodi enpresak batze bidean

2007-09-23 | Daniel Udalaitz
TR eta Condesa fusionatzeko prozesua hasita, hodien euskal sektorea elkartzeko lehen urratsa egina dago dagoeneko. Irailaren 26an egingo den Tubos Reunidos TR enpresako Ezohiko Batzar Nagusian, Condesa enpresarekin fusionatzeko prozesua hasiko da. Hodien euskal sektorearen kontzentrazioaren hasiera izan daiteke, epe ertainera, hirugarren enpresak, Tubacex arabarrak, bat egiten duenean.

Tubacexeko sindikatuen gehiengoak onartu du zuzendaritzaren proposamena, kaleratzerik egongo ez delako

2021-10-01 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Osteguneko piketea Amurrion, grebaren 232. egunean. Argazkia: Aiaraldea.eus Tubacex enpresan aritzen diren sindikatu gehienek ontzat eman dute zuzendaritzaren azken akordio proposamena, eta ostiralean afiliatuekin elkartuko dira, babestu dezaten.

Ez baimendu despidoak

2021-02-11 | Juan Mari Arregi
Tubacexeko langileak protestan (arg.: @jotabe1963) Euskal Herrian zehar langileen eta herritarren manifestazio eta mobilizazio ugari izaten ari da, enpresa pribatuetako enpleguari eusteko. Sektore publikoan ere, osasunean eta hezkuntzan bereziki, enplegu prekarioa duintzeko mobilizatzen jarraitzen dute, 40.000 pertsona baino gehiagori eragiten...

Negozio txikietan ere langileak ari dira

2020-10-08 | Juan Mari Arregi
Lanbide Heziketako ikasleak (arg.: Izarraitz) Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko, laboral eta sozialak agerian utzi ditu milaka negozio txiki, berriz irekitzeko aukerarik gabe ateak ixten ari direnak;  dozenaka mila lanpostu galdu dira horrela.

Krisiak oraindik ez du hondoa jo

2017-07-11 | Juan Mari Arregi
Agintari estatalak eta autonomikoak pozarren daude langabezia-tasa beherantz doalako, ekaineko datuen arabera. Zehazki, Hego Euskal Herrian %12,64 da tasa hori eta denera 167.207 langabetu zeuden hilabete horretan. Aurreko urtean baino 17.000 gutxiago. Baina esaten ez dutena da enpleguak...

Otsailaren 23an Ertzaintzak atxilotutako Tubacexeko hiru grebalariek Amurrioko epaitegian deklaratu beharko dute

2021-05-06 | Ixone Arana
Argazkia: Iñaki Montes / Aiaraldea Maiatzaren 11n deklaratu beharko dute grebalariek. Langileak babesteko mobilizazioa egingo dute egun berean.

Tubacexek gora egin du burtsan, Telegram bidez antolatutako herritarrek eraginda

2021-02-02 | ARGIA
EITBk iturri moduan "agentziak" aipaturik, Tubacexen akzioen igoera lotu du aurreko astean GameStop enpresarenak izandako igoerarekin. Reddit sare sozialaren bidez antolatu ziren herritarrak GameStop enpresaren akzioak AEBetako burtsan erosiz funts putreei diru galera handiak eragiteko, eta...

Metalaren sektoreko grebalari auziperatuak babestu dituzte Artiach eta Tubacexeko hainbat langilek Bilbon

2022-01-26 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Argazkia eta bideoa: Samuel Pasandin Sanchez Bizkaiko Metalaren sektoreko grebak utzitako hiru langile auziperatuek asteartean izan dute epaiketa eta Aiaraldeko beharginen babesa izan dute Bilbon. Artiacheko grebalariek eta Tubacexeko langileek bat egin dute deialdiarekin.

Tubacexeko zuzendaritzak bere proposamena aldatzea onartu du, eta langileen esku utzi dute azken erabakia

2021-09-30 | ARGIA
(Argazkia: LAB) 232 greba egun ondoren, Tubacexeko lan-gatazka amaitzeko bidean geratu da, ostegun honetan Laudio eta Amurrioko lantegietako enpresa batzordearen gehiengoak zuzendaritzaren azken proposamenari baiezkoa eman baitio, honek aldaketa bat onartu ostean. Langileek berretsi beharko dute orain erabakia.

Euskal burdingintzak Espainiako sektore honen %45 ekoizten du

2002-02-03
Euskal burdingintzak sektore honen %45 ekoizten du Espainiako Estatuan, 1999 eta 2000ko azken ekitaldietako datuek agertzen dutenez. Ildo horri berorri jarraitu zion 2001. urtean. Era horretan, Espainiako Estatuan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, 2001eko lehen lauhilekoan %6,2 hazi zen...
Analisia

Tubacex, sententziak ez dira enpresarientzat

2021-07-16 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Tubacexeko grebalarien mobilizazioa Gasteizen. / Aiaraldea Tubacex taldeak ITPk irekitako bidea jarraitu eta gero, lan gatazka modu zibilizatuan amaitzeko atea itxi du, ez baititu kaleratutako langileak onartuko. Zuzendaritzaren jokaerak suizidioa badirudi ere, babes handia daukan estrategia da.

3.800 euro jaso dituzte Tubacexeko langileek Cadizen greban dauden beharginentzat

2021-11-24 | Aiaraldea, Aitor Aspuru Saez
Argazkia: Aiaraldea.eus Astearte gauean joan da Tubacexeko langileen talde bat Cadizera eta hango erresistentzia kutxan egingo dute ekarpena.

Dekretua ERTE

2020-03-30 | ARGIA
Espainiako gobernuak funtsezkotzat jo dituen eta beraz jarduera eten beharko ez duten sektoreen artean (LOTURA) daude martxoaren 14ko dekretuan jasotakoak (garraioa, energia, gasa...), premiazko ondasun eta zerbitzuen (elikagaiak, botikak...) ekoizpen eta banaketa, osasun azpiegiturak... eta...

Tubacexeko grebalarien kontra egin du Ertzaintzak Amurrioko epaitegi aurrean

2021-06-17 | ARGIA
Ertzaintza hiru bider oldartu da langileen kontra Amurrioko epaitegiaren atarian (irudia: Aiaraldea.eus) Ertzaintzak gutxienez Tubacexeko langile bat atxilotu eta beste hainbat zauritu ditu ostegun eguerdian Amurrion, pikete batean parte hartzeagatik epaile aurrean deklaratu behar zuten lankideei elkartasuna adieraztera hurbildu direnean.

Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

2022-01-14 | Aiaraldea, Aimar Gutierrez Bidarte
Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkartu dira auzipetutako beharginak. Argazkia: Ecuador Etxea Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.

Tubacex eta Tubos Reunidosek jarduera eten beharko dutela dio Dekretuak, baina ate batzuk zabalik utzi ditu

2020-03-30 | []
Tubacexen Laudioko lantegiko artxibo irudi bat. / Aiaraldea.eus Igandean zabaldu zen Errege Dekretuaren zirriborroak industria siderurgikoa "funtsezkotzat" jotzen zuen arren, behin betiko dokumentuak ez du aipatu ere egiten, Txabi Alvarado Bañaresek nabarmendu duen moduan Aiaraldea.eus-en plazaratutako analisian.
0-2, 74 emaitzetatik