Bardeetako tiro eremua
Pitillasen (Nafarroa) izango da laugarren edizioa, eta tiro eremuari baimena berritzeko arriskua eta NATOren eta Europako Batasunaren militarizazioa salatuko dituzte, besteak beste. Antolatzaileek azpimarratu dute Euskal Herriko Herri Mugimenduaren topaketak "inoiz baino beharrezkoagoak" direla.
Egun hauetan Bardeako tiro eremuan misilen kontrako sistemak erabili dituzte gerra-hegazkinek, armagintzako multinazional espainiarrak jakinarazi duenez. Asteartean bete dira 75 urte erregimen frankistak azpiegitura militar hori ireki zuela, eta Nafarroako Parlamentura eta Espainiako Kongresura poligonoa ixteko eskaera eramango dute hainbat talde politikok. Igandean, tiro eremuaren kontrako urteroko martxa egin zen beste behin.
1955: dirudienez Arguedasko (Nafarroa) artzain bat hil zen lurrean aurkitutako lehergai baten ondorioz, baina ez dago horri buruzko informaziorik.
1968/VI: F-104 batek istripua izan zuen Funesen (Nafarroa), hildakorik gabe.
1969/VII: F-100 batek istripua izan zuen Borjan (Zaragoza), hildakorik gabe.
1969/VIII: pilotu bat hil zen poligonoaren barruan F-100 batek lurra jota.
1970/V: F-100 batek Moncayoren aurka jo zuen eta pilotua hil egin zen.
1970/V: bi pilotu hil ziren Phantom F-4... [+]
Bardeetako tiro poligonoaren 75. urteurrenaz, 2028an amaituko den hitzarmenaz eta lurraldearen estatus juridikoaz hausnartu du Ivan Gimenez, kazetariak, Metropoli Forala saioan.
2028. urtean Espainiako Defentsa Ministerioak Bardeako Komunitatearekin sinaturik duen hogei urteko hitzarmena iraungiko da, eta natur gune berezi hura erdi-erditik zulatzen duen tiro eremua erabiltzeari utzi beharko lioke. Baina eragile sozialen eta ekologisten esanetan, kontratua beste urte askotarako berritzeko arriskua oso handia da. Komunitatea osatzen duten 22 udalerri eta kideek milioiak jasotzen dituzte ordainetan.
Ekainaren 9an 75 urte beteko dira diktadura frankistak azpiegitura militar hori martxan jarri zuela. AEBetako aire armadak nahieran erabili zuen lehenik, gero NATOk, eta gaur egun gisa horretako Europako tiro eremu handiena eta bakarretakoa da. Genozidio eta gerra urteotan, praktika militarretarako estrategikoa bihurtu da, baita armagintzatik bizi nahi dutenentzako ere.
Duela 40 urte, 1986an Tiro eremuaren Aurkako Asanblada sortu zen, eta urtero ekainaren lehen asteburuan martxa antolatzen dute poligonoa ixtea eskatzeko. Azkenaldian, berriz, Bardea Aske plataformak mobilizazioak indartu ditu, Bardeako tiro eremuaren kontra ez ezik, baita hari loturiko Ablitasko aerodromo militarraren kontra ere.
Berriztagarrien makroproiektuek, turistifikazioak, agroindutria intentsiboak eta hegazkinetako bonbek mehatxaturiko lurralde zabala da Bardea, Nafarroako Erriberak osotasunean jasaten duen xahuketa merkantilistaren ispilua.
Ablitasko aerodromo militarra 1.800 metro luzeko lurrezko pista bat da eta Tutera eta Ablitas arteko errepide ondoan kokatzen da.
Tiro Eremuaren Aurkako Asanbladak sustatuta, Contigo-Zurekin, EH Bildu eta Geroa Bai taldeek aurkeztutako mozio batek eskatzen zuen 2028an poligonoa erabiltzeko kontratua ez berritzeko premiatzea Espainiako Gobernuari, eta inguruko herrientzako finantziazio-plan alternatibo bat lantzea. Kontra azaldu dira UPN, PSN, PP eta Vox.
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua". Parlamentuko hainbat ordezkarik bisitatu zuten tiro eremua martxoan, eta alderdiek iritzi kontrajarriak dituzte haren inguruan.
EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ekainean egin zuten eskakizuna, eta Espainiako Armadak ezetz erantzun berri du arrazoirik eman gabe, koalizio moreko Daniel Gómez bozeramaileak salatu duenez.
Zurekin Nafarroa taldeak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera eskatu zuen Bardeako tiro poligonora bisita egitea. Armadak posta elektroniko bidez jakinarazi dio ez dela posible izanen bertaratze hori, arrazoi "operatiboak" tarteko.
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari diren beste herrialde guztiekiko elkartasuna adierazi dute. Eta bestetik, Gladys del Estal ekintzaile ekologista oroitu dute.
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten. "Pertsonak akabatzeko probak eginen dituzte Natur Parke batean eta Biosferako Erreserba ere baden parajean", adierazi dute ohar batean.
Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere erabiltzen dituztela egunotan", jakinarazi dute.
Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.
"NATO-EB ez! Euskal Herria antiinperialista!" lelopean ehunka lagun batu dira Bilboko kaleetan Askapenak, EBren eta NATOren aurkako Herri Ekimenak eta BardenasYa kolektiboak deituta. Euskal Herri "antinperialistaren" aktibazioa eskatu dute eta NATOren ekintzak ez direla urruneko kontua gogorarazi dute Bardeako tiro eremua gogora ekarriz.
Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.
Tiro poligonoaren aurkako asanbladak salatu du Bardean maniobra militar berriak egiten ari direla, eta litekeena dela benetako suarekin egiten aritzea. Kritikatu du pandemia garaian zergak gerretarako maniobrak probatzera bideratzea.
Bihar, osteguna, eta hilaren 9an eta 10ean maniobra militarrak egingo dituzte Bardeetako tiro poligonoan. Hegaztien habia egiteko garaia dela-eta, maniobra hauek salatu ditu Bardeak Libre plataformak.
Otsailean entrenamendu militarrak egin dituzte bertan europako zazpi herrialde ezberdinetako armadak. Bardea Libre kolektiboak salatu duenez, martxoaren 5etik 9ra jarduera berriak eginen dituzte bertan militarrek, hain zuzen "ingurune natural horretan bizi diren hegaztiek habia egiten duten garaian".
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko?
Bardeetako natur parkea gerrarako bonben entsegu toki bezala erabiltzearen kontrako jarrera agertzeko eskatuko die Tiro Eremuaren Aurkako Asanbladak Nafarroako udalei, mozio baten bidez.
Ameriketako Estatu Batuek 750 base eta misio militar dituzte munduko 128 herrialdetan. Ez gara obsesio militarista eta inperialista horrek sortutako gerrak zerrendatzen hasiko, baina tamalez horien guztien konplize bihurtu gintuzten duela 33 urte.<o:p></o:p>
Urtarriletik eta 2028. urtera arte urtero 14 milioi euro bideratuko dizkio Defentsa Ministerioak Bardeako Batzordeari; orain arte urtero 7 milioi izaten ziren. Kontratu bidez blindatua du aireko armadak maniobretarako eremua.
300 lagunek hartu dute parte Tuteran izandako manifestazioan. Bardeak Libre 2018 ekimenak antolatutako martxaren helburua azken asteetan Bardeetan izandako ariketa militarrak salatzea izan da. Horrekin batera, Tiro Eremuaren desegitea aldarrikatu dute.
Ikusi jatorrizkoa Ahotsaren webgunean.
Argazkia: Ekinklik.
Urriaren 17tik 19ra egin behar zituen Espainiako Armadak ariketa militarrak baina azkenik aste honetan egiten ari dira. Bardeak Libre plataformak elkarretaratzea eginen du asteazken honetan 19:00etan.
Urriaren 17tik 19ra eginen ditu Espainiako Armadak maniobrak, beste behin. Tiro Poligonoaren Aurkako Taldeak salatu du "Parke Naturalean gailentzen dela maniobra horiek egiteagatik Armadak ordaintzen duen kanona segurtasuna eta ingurumenaren gainetik".
Bardeako Tiro Poligonoaren hitzarmena Espainiarekin 2028an negoziatzen denean ez berritzeko eskatu dute. Hala, Nafarroako Gobernuari exijitu diote egutegi bat finkatzeko proposamen konkretuak adosteko.
Bardeako Tiro Poligonoaren Kontrako Asanbladak, beste hainbat eragileren babesarekin, ‘Bakearen Lurraldea’ goiburu duen martxara deitu du ekainaren 3rako.
Espainiako Armadak benetako armekin maniobrak egingo ditu Bardeetan maiatzaren 7tik 11ra bitartean, bigarren aldiz aurten. Horren aurrean, mobilizazioak deitu dituzte.
Bihartik hasita otsailaren 9 arte Bardean egin asmo diren maniobra militar berriak salatzeko eta poligonoa behin-betiko deuseztatzeko eskatzeko bilduko dira, “Ez poligonoa ez eta maniobrak, herriak erabaki” lelopean.
Espainiako armadaren Harrier hegazkinek maniobrak egiteko baimena eskatu dute, baita, benetako munizioa erabiltzeko ere. Otsailaren 7,8 eta 9an eginen dituzte. Tiro Poligonoaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea eginen du ekintza horiek salatu eta poligonoa deusezteko.
Azaroaren 8an, 9an eta 10ean benetako munizioarekin eginen dituzte maniobra militarrak Bardeako Tiro Poligonoan. Tiro Poligonoaren Kontrako taldeak elkarretaratzea eginen du larunbatean Tuteran.
Espainiako armadak benetako armekin eginen ditu ariketa militarrak Sirio Tormenta izeneko operazioan. Urriaren 2tik 5era eginen dituzte aire-ariketak eta baita lurreko frogak ere. Bardeako eremu hori "arriskutsu" bilakatuko denez itxi eginen dute herritarrak ez daitezen sartu.
Jon Sánchez Hala Bediko kazetaria joan den astean Melillara joan zen Mugak Zabalduz karabanan. 450 ekintzailek parte hartu dute, horietatik 200 euskal herritarrak, bertako egoera ezagutu eta horren berri emateko. Egoera bidegabeak ezagutu dituztela eta orain hauek zabaltzeko unea dela adierazi digu.
"Nafarroak Espainiari egiten dion diru ekarpenaren artean 100 milioi euro bideratzen dira armamentua finantzatzera", azaldu du Joseba Andoni Romeo Alternatiba Antimilitarista taldeko kideak.
NATOko hegazkinek azken egunetan Bardeetan egin dituzten bonbardaketak salatzeko, AEB eta Europar Batasunaren banderak erre dituzte.
Beste behin ere, herri borondatearen aurka, NATO praktika militarrak egiten ari da Bardeako tiro poligonoan. Zortzi egunez ariko dira gerra hegazkinak bonbak jaurtitzen, martxoaren 3ra arte, hain zuzen. Tamalez, egun hauetakoak ez dira aurtengo bakarrak izan. Iaz, gainera, II. Mundu Gerratik izandako maniobrarik bortitzenak ezagutu zituen gure lurrak, guztion lurrak, Francok Estatu Batuei eta NATOri eman zizkionak.
"Benetako maniobra militarrak" eginen dituzte aste honetan Bardeako Tiro Poligonoan. Inguruko zenbait eremu itxi eginen dituzte "segurtasuna" mantendu ahal izateko.
Natur eremu babestua izan dadin eskatzeko adierazpenak Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren botoei esker egin du aurrera. Tiro eremua Espainiako estatuaren eskumena da.
Gobernuko lau alderdiak Bardeetako tiro eremua ixtearen alde egin dute. UPN eta PSN, berriz, beraiek 2008an sinatutako akordioaren alde agertu dira. Akordio horrek hogei urte gehiagoz luzatuko luke presentzia militarra eta 2018an sartuko litzateke indarrean.
Ekaitza operazioa entrenatuko du Espainiako armadak. Tuteran, manifestazioa egin zuten 250 lagunek Bardea herriarentzat lelopean.
1986an Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanariar Irlek ezetz esan zioten NATOren parte izateari; militarismo eta inperialismoaren aurkako jarrerek gurean zuten indarra agerian utziz. 30 urteren ostean, ordea, militarismoak gora egin du.
Asteburuan Bardeako tiro eremuaren aurkako mobilizazioak egin dituzte. Batetik, "Ez poligonorik, ezta maniobrarik ere" lemapean manifestazioa egin zuten Tuteran 50 eragilek deituta. Bestetik, gazte martxa antolatu zuten NATOren eremuraino bertaraino. Asteburuan maniobra militarrak abiatu dituzte nazioarteko soldaduek.
Ugari izaten ari dira azken urteotan militarre mugimenduak Nafarroako zoluan. Bardeetaho tiroketa poligonoa adibiderik nabarmenena delarik, ez da ahaztu behar Urbasa mendia militarren probalekua izan ohi dela, ez eta duela urte gutxi Belagoan ezarritako koartelaren kasua. Bestalde, Iruñeako Udaletxeak erosi zien militarrei, ederki ordainduta, Gotorlekua, zeina militarren eskura pasatu baino lehen herriarena bait zen. Eta hori bezalako negozio borobilaren ondoren, orain "El Perdon"eko koartelarekin mehatxuka datozkigu. Ez dirudi azken denbora hauetan izandako magimendua kasualidadea denik. Aitzitik, azpitik estrategiaren bat izan daitekelakoan, M. Gaviria soziologoari galdetu diogu arazo honetaz.