Besteak
Amaia Ezpeldoi nola hilko dugun barrundatzen dugun artean, ea ezpelak (Buxus sempervirens) nola salbatu asmatzen dugun. Txinatik Alemaniara ekarri eta handik Europa osora hedatu dugun harrak (Cydalima perspectalis) mendietako eta etxeetako ezpel guztiak garbituko dituen itxura guztia du, izurrite petral alaena! Gauez baino ibiltzen ez den sits zurizta da, eta umetan har berde-beltz handi samarra, 3-4 zentimetrokoa, erraz ikusteko modukoa.
Patata zomorroa Europako ehun izurrite txarrenen artean dugu. Gerra ederra ematen du. Oligofagoa da, hau da, jaki gutxi batzuk besterik ez ditu jaten: patatak (Solanum tuberosum), baina bere senide diren alberjiniari (Solanum melongena) eta tomateari (Solanum lycopersicum) ere erasotzen die. Belarjalea da eta, harra denean bezala heldutan, koskaka-koskaka, di-da batean, landarea goitik behera soildu dezake; hostoa, lorea, zurtoina, den-dena jaten du.
Patata zomorroa edo patata kokoa AEBetako... [+]
Aurten sekula baino har gehiago ikusi dut porruetan (Allium porrum) barrena. Acrolepiopsis assectella izena duen har ttiki txatxu batek porruaren bihotzean zulobidea egiteko ohitura du. Porrua begi bakarreko landarea da; hosto guztiak kimu bakar baten bueltan hazten dira, baita gero lorea emateko tontortuko den gara ere. Kimu horretan sortzen dena, guriaren gurienean, bapo janez hazten da harra. Udaberrian eta udan tximeleta etortzen da, eta porruan edo inguruko lurrean arrautzak jartzen ditu... [+]