Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoeragatik kezka adierazi dute Bake Bideak eta Bakegileek agiri amankomun baten bidez. Maiatzaren 11tik gose eta egarri greban dago Ruiz Murtziako espetxean.
Donald Trump AEBetako presidentea Nobel saria irabazteko hautagaia dela baieztatu dute. Norvegiako parlamentuko bi diputatu kontserbadorek aurkeztu dute haren hautagaitza eta beste 303 lagunekin lehiatuko da Trump.
2018ko Bakearen Nobel sariak emakumeen kontrako sexu bortizkeria gerrako armatzat erabiltzearen kontrako borrokan nabarmendu diren bi pertsonalitate sariztatu ditu: Denis Mukwege ginekologo kongotarra eta Nadia Murad ekintzaile yezidia, Estatu Islamiarrak esklabu sexual erabilitakoa. Sariarekin Nobel sariak nabarmendu nahi izan du emakumeen bortxaketak mundu osoan XXI. mendeko gerretan erabiltzea.
,
90eko hamarkadan IRAren armagabetze prozesuan parte hartu zuen Goodek egiaztatzaile moduan. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du, eta Bakearen artisauekin aritu zen lanean ETAren armagabetze prozesuan.
Froga Atomikoen Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu da abuztuaren 29an mundu osoan. Bertan, Nazio Batuen Erakundeak arma atomikoak debekatu ditzan kanpainan ari den ICAN erakundeak oroitarazi du 2,4 milioi jende hilko direla munduan 1945tik 1980ra bitartean munduko potentzia handiek beren armak frogatzeko egin dituzten 2.000tik gora leherketen ondorioengatik.
Afganistango 40 urteko gerra amaiezinak 10 eguneko bake aldi bitxia ezagutu du ekainean Ramadanaren bukaera ospatzearekin. Tartean, bakearen aldeko mobilizazio deigarriak ikusi dira, txikiak izan arren esanguratsuak. Adiskidetze irudi hunkigarriak gertatu dira herrietan. 1978tik hona ia bi milioi herritarren heriotza eta bost milioi gehiagoren ihesa ekarri duen gerrarekin nekatuta daude jendeak, bakea eskatuz karriketan manifestatzera arriskatzeraino.
Autoan harrapatu nau ekaitzak, eta horrek trakestu egin du irratiko konexioa; tunel, putzu eta zarata artean –kshjsxkksh– sartu da bozgorailuetatik All together now kantua, The Farm taldearena, ez Beatlesena. Joseina Etxeberriak kontatu duenez, bakearen aldeko aldarri bat izan omen zen bere garaian kantu hau –agian batzuentzat gauza oso jakina izango da, baina gu jaio eta urtebetera konposatu zen, barkatuko didazue–. 90. hamarkadako mundu mailako tentsio politikoaren... [+]
Abenduaren 9ko manifestazioaren ostean egingo duten aurreneko bilera da.
ICAN Arma Nuklearrak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina koalizioak igandean jaso du Oslon Bakearen Nobel saria, urteotan egindako lan eta lorpenengatik. Sariak ohartarazpen sendo bat zabaltzen du, mundua sekula baino gerra giro beroagoa bizitzen ari den garaiotan.