Artium
Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat erakusketak data hori abiapuntutzat hartzen du, eta Bilboko Arte Ederren Fakultatea sortu arteko denbora-tartea aztertzen du. Erakusketak, hortaz, bi hamarkada horietan artearen esperimentazioan eta hezkuntzan izan ziren hainbat mugarri aurkezten dizkigu, giltzarri izan diren artisten eta proiektuen arteko gurutzaketen mapa marraztuz.
Izenburu horren pean hasi zen 2018an Tabakalerako zinema ziklo feminista. Gaur egun, Artiumekin elkarlanean antolatzen da, eta hilean behin eskaintzen diren filmek eta hauei buruzko hitzaurreek osatzen dute. Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendarien pelikulak ezagutzera ematea, eta historia berri posibleen proposamena egitea du helburu ekimenak.
Selma Huxley (1927-2020) historialari eta ikerlari kanadiarra zen. Lagun bati lehenbizikoz entzun zionetik Euskal Herriak Ternuarekin mendeetan ozeanoz haraindiko harremana izan zuela, bere ikerketak bestelako norantza hartu zuen: XVI. eta XVII. mendeko euskal baleontziak jarri zituen miran. Ottawa utzi eta bere lau seme-alabekin Oñatira lekualdatu zen, eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan egon zen bi hamarkadaz ikertzen. Artxiboan pasatako ordu luzeak eta emakume haren nekaezintasunak ahalbidetu zuten, besteak beste, Pasaiako San Juan baleontziaren aurkikuntza Red Bayn 1977. urtean, egun Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari diren baleontziaren aurretikoa. Katinka Bock artistak gertakari horren berri izan zuenean, bazekien Artiumeko erakusketarako istorio zoragarri horrekin loturiko zerbait egin nahi zuela. Horrela jaio da Logbook (Nabigazio-egunkaria) erakusketa.
Apartamentua New Yorkeko Riverside kalean dago, adreilu gorriko eraikin erraldoi bateko azken solairuren batean. Eguzki epela sartzen da etxeak dituen leihoetatik eta apartamentuko txoko ezberdinak goxo-goxo argiztatzen ditu. Kanpoalderantz begiratuz gero, pareko edifizioko ur-biltegia dago, Hudson ibaia alde batera, Central Park urrutiago eta hirugarren plano batean Manhattaneko etxe-orratzek zerua erditik mozten dute. Moyra Davey apartamentuan aurrera eta atzera dabil, aurikularrak belarrietan eta grabagailua eskuan dituela, bere bakarrizketan murgilduta. Deskribatutako agertoki hori, bere pelikuletako edozein eszena izan liteke.
Negoziazioak bide onetik joan ezean, irailaren 4tik aurrera greba ziklo bat hastea aurreikusten dute: hiru greba egun lehenbizi, eta greba mugagabea ondoren.
Gutxinaka bada ere kultura berpizten ari da. Duela aste batzuk zabaldu zituzten museo eta arte-galerietako ateak, eta Gasteizko hainbat kontzertu aretok laster irekitzeko asmoa dute. Udako eskaintza kulturalak ez du zerikusirik izango aurreko urteetakoekin. Gasteizko Azkena Rock Festibala urtebete atzeratu da, eta aurreikusita zeuden ekimen askok streaming-aren aldeko apustua egin du.
Entre la multitud, observando el arresto Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) artistak pasa den otsailean Gasteizko Artium museoan inauguratu zuen erakusketaren izenburua da. Titulu hori Alfred Hitchcock-ek bere pelikula batean egiten duen kameo baten deskribapenetik dator, bere filmografia oparoan egin zituen mota horretako agerpen ugarietako bat; izan ere, Intxaustik zinegile honen ehunka kameo ditu zerrendatuta hitz larriz eta kolore gorriz marraztutako paper zurietan.
Hilaren 17an hasi eta 21era bitarte, Proklama jaialdiaren 13. edizioa egingo dute Gasteizen, Azala kreazio espazioak eta Artium museoak elkarlanean antolatuta. Aurten, solstizioaren inguruko topaketak ekarriko dituzte plazara.