Hari@
Nazio Batuek 1967an idatzitako kanpo-espazioaren itunak debekatu egiten du espazioaren jabetza pribatua eta haren militarizazioa. Baina ordutik NASA ez da gelditu delako “espazioko lasterketa” pribatizatzeko ahaleginean, eta horregatik, duela gutxi, babestu dute ilargiaren baliabideak ustiatzea, Elon Musk eta Jeff Bezos bazkide fatxen pozerako, besteak beste. Horregatik, 2022tik astronauta pribatuak daude. Espazioan ere turistak. Etengabeko hedapena eta metaketa ezinbesteko ditu kapitalismoak, eta Lurra mugatua denez, ekuazioa argi dago: kolonizazio berria espaziokoa izango da. Baina interes oso lurtarrekin. [...]
Ez da soilik gurean gertatzen ari, ezta gutxiago ere. Luze-zabalean ari da hazi eta hazi gimnasio kopurua, “fit” aurre edo atzizkidun soinketa-modalitateek zein borroka-kirolek geroz eta jende gehiago erakarrita. Herri erdian batzuk, merkatal-gune handietan edota industrialdeetan besteak, hirietako paisaia aldatzen ari dira, bizi eta harreman modu –eta moda– berrien ikur bihurturik. “Komunitatea” eraikitzea dute helburu askok, norbanakoen gorputzak moldatzetik harago, sare kolektiboak sendotzea.
Gauza gutxi dira maiteagoak goizetako kafe-kikarak baino. Objektu errituala da, loaren eta esnatzearen arteko zubia. Kikara batek ere eraikitzen eta definitzen du gure izaera, beste edozein objektuk bezala. Ez da gauza bera larruazala estutzen dizun alkandora zurruna janztea, edo gorputzari lekua uzten dion jertse zabala. Ez da gauza bera boligrafo kuttun batekin idaztea edo publizitatedun plastikozko batekin. Ez da gauza bera alpargata zaharrekin etxean ibiltzea edo zapatila teknikoekin.
Objektuak ez dira inoiz objektu hutsak. Barruan dakarte bizimodu bat, ordutegi bat, gorputza erabiltzeko modu bat. Mugikorrak erakusten digu nola bizi: urduri, eguneratuta, konektatuta. Autoak oinez hurbil geneukana ere joan-etorri bihurtzen du. Etxeko gauzek ere antolatzen gaituzte gu: agendak, motxilak, tupperrak.
Horregatik galdetzen dut: objektua guk aukeratu beharrean, ez ote gaitu objektuak aukeratzen gu? Nork aukeratu du zure mugikorra, alkandora edo hortzetako zepiloa? Zuk aukeratu duzu azkeneko limoizko jogurta eta koilara txiki hori? Zuk aukeratu duzu goizetako kafe-kikara hori edo berak aukeratu zaitu zu?
Haurrak ekartzea ere guk aukeratu dugu edo berak aukeratu du guregana jaiotzea? Eta pentsatzen jarriko balitz lau hilabete egin orduko haur-eskolara eramango dugula? Zertarako jaioko da, gurekin pasatuko dituen orduak luze egingo bazaizkigu askotan, eskolako jangelan utziko badugu aste osoan, eskolaz kanpoko ekintzekin beteko badizkiogu arratsaldeak. Zertarako jaio, haientzat erositako objektu guztiak umearen beharretarako baino gehiago gure lasaitasunerako badira.
Akaso ez da umerik ez dugula jaiotzen. Akaso da ez dutela umeek guregana jaio nahi.
Batzuetan gure baitan ezinegona dugu, batzuetan denetik aldentzeko beharrean gara, uzkurtzekoa, ikusezinak bilakatzekoa... errealitatea lar handia egiten zaigulako, damurik gabe, garai konplikatu hauetan bizitzaren gauza xumeenak gozatzeko. Baina zelan ahaztu gatazketan harrapatuta daudenak? Urrunetik ere ikusten ditugu azkarrago, arinago, lehenak... izateko lanean dabiltzanak, ilargiaren alde ezkutura, gizadiaren gaitasunaren mugarrira heldu nahi dutenak. Sufritzen daudenek zer pentsatuko ote dute gainontzekoen lehentasunez? Eta pozten nau hainbeste lan egiten duten pertsona horiek guztiek euren lana aurrera ateratzeak eta euren lorpenak ospatzeak. Gu berdin gabiltza gure minimunduetan, bertakoari arreta jarri nahian, bizitza patxadaz eta ganoraz bizi nahian, egunerokoari tira egiteko beharretik lar aldendu ez gaitezen, gertukoa gainbehera etorri ez dadin, ditugun bizitza xumeak ondo bizi ditzagun.
Espazioaren ikerketari loturiko teknologia guztia bueltan datorrela diote adituek, baita ere lehena izateak, azpiegiturak izateak, baliabideak ustiatzeak posizio menderatzailean jartzen dituela gutxi batzuk.
Eta herritar soilok buruan disonantzia kognitiboarekin bizi behar, lilura eta etsipenaren artean, egunero. Gelditzeko arriskuarekin, gure gaitasun txikiek ezertarako balio ez dutela pentsatzeko arriskuarekin. Munduko aberats gutxiengoak uzten dituen baliabide apurrak gure artean borrokatzeko arriskuarekin.
Bada, buruko disonantzia horri atsedena ekarri dion pelikula ikusi dut, Le Havbre, Aki Kaurismakirena. Gizatasuna, gehienetan, txikitasunean eta gertutasunean aurkitzen dela gogoratu dit.
Udaberriko oporretan harrapatu nau artikuluak. Ez artikuluen grebarik, ez oporrik. Libretarekin hondartzara, libretarekin bingora, libretarekin buffeta duen hoteleko jatetxera. Geurean, udaberriko oporrak gutxiago pentsatu, gutxiago lan egin eta hotel handi honetan ilara txikienak ze ordutan egongo diren ikertzera mugatzeko garaiak direlako. Bereziki turismo eredua hain bortitza bihurtu den honetan, langile klasearentzako eraikitako hotel handien xarma deskubritu dugu. Langile klasearentzat, diot, hemen askotariko familiak dauzkagulako. Badaudelako herrian “only adults” hotel eleganteak, lasaiak, kosta legea goitik behera urratuko luketenak. Gizarteko zurrunbilotik kanpo daudenak, lurretik urrunxeago, esklusibitatearen eta indibidualismoaren logikan murgilduago.
Turismo eredua hain bortitza bihurtu den honetan, langile klasearentzat eraikitako hotel handien xarma deskubritu dugu
Opor isolatuak, hotelekoak, turismo frenetikoan murgildutakoak, luxu bihurtu diren kanpinetako egonaldiak, naturan galduta ibiltzekoak, (gertukoak topatzeko) urrutirako bidaiak... Ahal dugunera jotzen dugu ahal dugunok, pisua ordaindu eta berogailua pizteko nahiko diru dugunok, oporrak izateko eskubidea dugunok. Lanketa pertsonal eta kolektiboak egin arren, lan edota militantzia erritmoek gainditzen gaituztelako, oro har.
Kooperatiba bateko jabe-kide-langile izanda ere, enpresa bertikal baten lan eginda ere, piramidearen gainean edota azpian egonda ere, (auto)esplotazioa eta antsietate maila oso altuak ohikoak bihurtzen dira. Lan osasunetik begiratuta, osasun komunitarioari begiratuta, arduratzekoa. Ziur aski honetan ere zikloak errepikatzen dira, eta beharbada hotel handi hauek eraiki ziren garaian bezalatsu gaude langileok, erritmo frenetikotik ihes egiteko espazio bila. Baina, akaso, ezberdintasun handi bat egon liteke ordukoarekiko: ehun komunitario, autoeraketa, babes sare eta antolakuntza soziopolitiko falta.
Herrian hartu gaitu Maddi Altuna Galfarsorok, Zumaiako Emakumeon* Etxean. Eskertu dugu bertako giro lasai eta goxoa, hizpidean hartuko dugun gaia garrantzitsua bezain delikatua baita: 2000-2015 bitartean euskal gazteria independentistaren aurka gauzatu zen errepresioa; eta horren oinarrian egondako subjektu-eraikuntza, egitura, eta mekanismoa.
2023an, Laboral Kutxa Eusko Ikaskuntza Gaztea Sariketarako ikerketa proposatu eta irabazi zuen Beñat Garaio ikertzaile autonomo eta EHUko Elebilab taldeko kideak. Ikerketaren emaitza dugu Kia ora e hoa: euskararen eta maorieraren biziberritze prozesuak elkarlotzen lana, Aotearoan (Zeelanda Berria) egindako egonaldiaren ondoriozkoa. Garabide Elkartearen eta Foundation for Endangered Languages-en babesa ere jaso zuen ikerketa honek eta emaitzak urtarrilaren 29an aurkeztu zituen Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean.
(Beñat Garaiori gaiaren inguruan egindako elkarrizketa irakurri nahi izanez gero jo lotura honetara)
1200 – 1768: Maorien hainbat iwi (tribu) gaur egungo Aotearoan (Zeelanda Berria) kokatzen hasten dira.
1814: Maorien lehen harremanak merkatari europarrekin. Maoriera Aotearoako hizkuntza nagusia da, baita europarrekin hitz egitean ere.
1839: Lehen kolonoak iritsi dira Aotearoara, momentu oso garrantzitsua maorien galbiderako.
1840: Te Tiriti o Waitangi (Waitangiko Akordioa) sinatu da. Berez, maorien eta kolonoen arteko bizikidetza eta maorien eskubideak bermatzen dituen ituna da. Dena dela, kolonoek itun honen esanahia manipulatzen dute eta maorien aurkako arpilatzea hasten da.
1850: Pākeha edo kolono txurien kopurua maoriena baino altuagoa da lehenengo aldiz, maoriera hizkuntza gutxitua bilakatzen da Aotearoan.
1896: Maori populazioa, errolda ofizialaren arabera, bere punturik baxuenera iristen da (42.113 maori, Aotearoako %5,7).
1928: Hezkuntza sistemak eduki eta metodologia berdinak inposatzen dizkie maoriei.
1940: Maoriak hirietara migratzen hasten dira, beraien kolonizazio eta deserrotze prozesuarentzako beste mugarri garrantzitsu bat.
1975: Lehen Te Wiki o Te Reo Māori ospatu da, Maorieraren Astea.
1978: Aotearoako lehen eskola elebiduna zabaldu da Rūātokin.
1982: Lehen Te kōhanga reo delakoa zabaldu da, murgiltze ereduko lehen haur-eskola.
1985: Lehen Kura Kaupapa Māori ikastetxea zabaldu da, haur-eskoletako haurrei jarraipena ematen dien murgiltze ereduko eskola.
1987: Māori Hizkuntza Legea onartzen da Parlamentuan eta te reo māori (maori hizkuntza) hizkuntza ofizial izendatzen da herrialdean. Horrekin batera, Te Taura Whiri i te Reo Māori erakundea osatzen da, maorieraren hizkuntza politika burutuko duen erakundea.
1992: Hezkuntza Ministerioak Te Marautanga o Aotearoa jarri du martxan, Māori bizitza-ikuspegian oinarritutako Bigarren Hezkuntzarako curriculuma.
1994: Zeelanda Berriko pasaporteek maoriera txertatu dute barruko orrialdeetan (2009tik aurrera azalean agertuko da maoriera).
2004: Maori Telebista emititzen hasten da, batik bat maorierazko edukia eskaintzen duen katea.
2017: Te Mātāwai erakundearen sorrera, hizkuntza politika iwi-en gidaritzapean abian jartzen duen erakundea.
Irakastea eta komunikatzea maite du Khadija Ftah ikertzaile eta kazetariak (Touroug, Maroko, 1996), baina batez ere, egiten duen horri erabilera praktikoa eta eraldatzailea ematea. Proiektu asko du esku artean; hala nola HIT elkartea, desgaitasuna duten ekintzaileen inguruan hedabideek egiten duten trataera aztertzen du tesirako, eta desgaituak diren ikertzaileen lanak aurkezteko kongresu bat antolatzen ari da. Ikusmen desgaitasuna dauka, eta ikertzaile munduan oztopo asko daudela salatu du.
Fikziozko liburu batetik abiatutako 31 kritika jasotzen ditu Harkaitz Canoren Silueta eleberriak (Susa, 2025). Literaturatik abiatuta, hamaika gai ukitzen ditu; besteak beste, hizkuntza, feminismoa eta gatazka armatua. Idazleak eta biok Donostian jarri dugu hitzordua, eta, gida-orri itxirik gabe, gai batetik bestera aritu gara, literaturak jasotzen dituen errealitateez eta errealitatean gordetako literaturaz.
Lehenago fotovoltaikoaren eta eolikoaren eztandak izan ziren moduan, orain biometanizazio planten txanda da Nafarroan, gehienak ekimen pribatutik bideratuak. Berez, berriztagarria da biogasa sortzeko prozesua, baina gaizki bideratzen bada, arrisku handiak ere baditu. Nafarroan herritarren oposizio handia sortu da proiektuekiko. Olatu berri horren gorabeherak azaltzen dira ondorengo lerroetan.
Markina-Xemeingo Dibertimendua bikainaren ondotik, lagun batek tabernan erran zidan haren ustez, euskararena zapalkuntzen artean azken kezka bilakatu zela. Ardo pare baten ondotik, proposamena luzatu zidan: zapalkuntza isilaren hiztegia zabaldu behar genuke, feminismoak garatu duenaren antzekoa. Hordagoari eutsiz, horra nire ekarpena:
Euskarafoboa: euskara entzute hutsak hotzikarak eta jarrera erasokorrak eragiten dizkion pertsona. Korrikan parte hartzeko ezintasunaz sufritzen du. Azaleko azkura eta begietako gorritasuna agertzen zaizkio euskara eskakizunei buruz hitz egiten entzute hutsarekin; nahasmena eragiten dio eta apartheid, intolerantzia, ghetto, jazarpena edo bazterkeria hitzak kontra zentzuan frenetikoki erabiltzen hasten da.
Basque washing: euskararekiko alegiazko maitasun praktika, aldeko neurri eraginkorrak irmoki saihestuta. Etorkizun oparo baten promesa etengabe baliatuz, orainaldiko larrialdiari bizkarra emateko joera.
Euskaragorra: entzumen selektiboaz sufritzen duen euskal herritarra. Keinu nabarmenen laguntzaz errandako “bi kafe plazer baduzu” esaldi xumeari “je ne comprends pas” edo “no entiendo vasco” erantzuten diona. Nazioartekotu lezake gaitza “can i help you?” esanez, ulermenetik at euskara bera saihesteko bidea normalizatuta.
Euskaritsua: hautuzko ezjakintasunak bultzaturik, euskal ekimenez batere jakitun ez dena, izan hizkuntza nola kultura. Euskaritsuak, bera mundutarra denez, euskaldunak itxiak eta lokalak direla uste du.
Xuri ona: euskarafobia aktibo-pasiboa praktikatzen duten egituretan euskara kupoa betetzen duen domestikatua. Bere irudi publikoa zaintzen du anitz (salbatzailetzat jotzen du haren burua). Haren eginkizuna: frogatzea, euskalduna izan arren, ez dela besteak bezalako euskalduna, besteak bezain beltza. Ez du sistemaren beraren oinarria zalantzan jartzen. Bere erosotasun ekonomikoa euskararen zapalkuntzaren aliatu isila bihurtu da.
Zibilizatu berria: baztertua izatetik, xurien artean leku bat izatera pasatu dena; ilunpetik igo eta zibilizazioaren argitan itsutu dena. Euskaldun izateaz sufritu du bere garaian. Sistemaren nondik norakoa ulertu duen harroa. Etxekoek ez dute preziatzen, eta frantses edo espainiar burgesia kulturalak errotik gutxiesten du.
'Euskaritsua': hautuzko ezjakintasunak bultzaturik, euskal ekimenez batere jakitun ez dena, izan hizkuntza nola kultura.  Euskaldunak itxiak eta lokalak direla uste du
Euskaralferra: administrazioko, irakaskuntzako edo kulturako langileak etengabeko umiliazioari aurre egiteko garatu duen nortasuna. Jarrera kutsakorra du: nagikeria erresistentziarako joera bezala ulertu badaiteke, kantitate homeopatiatik ateraz gero, euskalgintza ito lezake inertziaren lokatzean.
Euskara-checkzalea: minimoetara jotzeko joera duen euskal herritar arrunta. Ihauteriak, Olentzero, sagardotegia...: bere urteko "to do" zerrendako galdu ezinezkoak “check” batekin betetzen dituena.
Euskañola: ustez euskaraz mintzo den, baina esaldiak etengabe gaztelaniaz amaitzen dituen hego euskal herritar akulturatua. Film, liburu, edo egunerokotasuneko erreferentzia guztiak gaztelaniazkoak dituena.
Gatobasque(a): Iparraldeko akulturatua. Aviron Bayonnais, gateau basque, eta Ezpeletako biperra euskal erreferentziatzat dituena. Herri Urrats, Korrika, San Fermin edo Nafarroaren Egunetik pasatu liteke mozkorraldi galanta biltzeko bada.
Euskarakuota: administrazio publikoan hizkuntza gaitasun titulua izatea frogatzeagatik lanpostua lortu duena. Bere ardura eta erabakietan euskararen presentzia eta berme minimoetara lerratzeko gaitasuna garatzen ditu.
Hautuzko ezjakintasuna: mespretxuzko joera arrunta. Euskal Herrian, Bordelen edo Burgosen bezala bizitzeko joera.
Supremazista/esentzialista: burgesia kulturalean errotutako euskal herritarra. Harentzat, euskal kulturaren arazo nagusia formakuntza eskasia da. Haren ustez, kalitate apaleko ekoizpenak egiten dira frantses edo espainiar kulturarekin konparatzen denean. Ezker nahiz eskuinekoa izan liteke.
Baskismoa: euskararik gabeko patriotismoa. Bizitokiari edo odolari lotzen zaion nortasuna. Lurralde honetan bizi edo bertako jatorri urruna duen edonori "euskal" adjektiboa eransteko joera (euskal zinema, euskal futbolaria, euskal musika...).
Bilinguista: "Egun on-bonjour" edo "hola-kaixo" bezalako esamoldeekin mintzo dena. Itzulpen automatiko eta sistematikoak berdintasuna dakarrela sinetsita, berezko bazterkeri linguistikoa gutxiesten du. Euskararen salbuespen egoera betikotzen du, haren iritziz itzuli behar den hizkuntza bakarra euskara baita.
Oro baztertua: bere egunerokoa euskaldun gisa zintzoki eta kontzienteki bizitzen saiatzen dena.
Euskarezkorra: egoera ezin okerragoan gaudela pentsatzen duena.
Euskarabaikorra: aurkakoa pentsatzen duena, egoera askoz okerragoa izan litekeelako.
Hiztegi hau ez da lehena, ezta azkena ere. Bakoitzak hobetu, zuzendu edo erantsi beza nahi beste.
"Gaizki adieraztea, munduko zorigaitzekin bat egitea da. Ez izendatzea, aldiz, gure gizatasunari uko egitea", Albert Camus.
Udaberria hasten den egun berean ospatzen da poesia ere. Egun hartan hasten da bata eta hazten bertzea. Berriz ere primadera denean, arboletan, parkeko umeetan, kanpai epeletan, berri eta berde datorren eguzkian sumatzen omen dugu, Joxe Azurmendik eder idatzita utzi zuenez.
Eta nago gaurgero joan zaigun martxo euskal herritarra, aurtengoa, badenetan loriatsu eta poetikoenetakoa izan dela, osotoro udaberri, lirika purua. Akaso, urtaro berria hastear zen egun horretantxe, kukua aditu izanak izanen du zerikusia nire euforia honetan. (Kukua aditu irakurri ahala sakeletako sosekin akordatu zaretenontzako parentesia eta erantzuna: poltsikoan mokanes bat baizik ez nuen, eta nola bertzela, hain zuzen ere, mendira horrexegatik joaten bagara; debaldekoa eta merkatuaren nahikeria guztien antagonikoa delako, diru etekinik gabekoa, adimen natural huts).
Tira, baliteke nire gar primaderati honek zerikusia izatea neronek ere, Mercè Marçalek bezalaxe, menturari hiru dohain zor dizkiodalako, eta emaztea, langile klasekoa eta herrialde eta hizkuntza zapaldukoa izateak hiru aldiz errebelde izateko axul uher bat, gorputz bat eta bizimin bat ere eman dizkidalako. Hartaz, izanen da nire entusiasmo hau, akaso, M8an, bertze mundu bat feminismotik eraikitzeko jorran aritu garelako hamarnaka mila batzuk. Eta, M17an, protesta bat egitera atera garelako, mailu burdinak, klarion kaierak, mantal lanbasak botaz, hantxe bertan bazterrera, eta hemen erabaki nahi dugula oihukatu dugulako ehun milatik goiti arimak. Eta, M19tik aitzin, mundu bat jendek, 11 egun bere 10 gauekin pasa ditugulako gure herriko mapa klera potoloz marrazten lurraren beraren gainean 1:1eko eskala ezinezkoan, bere errebuelta eta zuzenetan, jira, malda eta ordokietan euskara garela ildokatuz. Eta, M28an, Euskal Herria Batera (eta bestera) aritu garelako estatu-nazio-herriminez, eta minberaz.
Bizitzaren denborak Korriketan, Gazte Topagunetan, greba orokor sektorial feministetan, manifa nazionaletan, (...) neurtzen ditugunon herri honetan
Eta, izanen da ere, konturatu orduko Aberri Eguna itzuli delako bere udaberri berriarekin, bere opor eta erramuekin, eta gogoen eta grinen eltzean sartuta ditugulako gaurgero M8koak, M17koak, Atharratzetik Bilboraino kurri zapaldutako zentimetroetako bakoitza, eta M28koak, baita ere. Eta atera zaigulako bueltan poema baten gisako amets teilakatu bat, lorategi tupitua den herri solidario bat, bertso koloretsu gotorra eta euskara gorpuztu bat.
Izan ere, aurtengo martxoa gutxitan bezalako pankartatsua gelditu zaigu. Aldarrikatzailea Urlia ia-ia aspertzeraino, eta pentsatzeraino “erranen dute(la) bada, pankarta bertzerik ez dugula egiten hemengo gu hauexek”. Eta Berendiak ihardesteraino “hobe dugu(la), bai, pankartak egitea eta fuerte oihukatzen irakastea, mundua aski itsusi geratzen ari baitzaigu”. Eta Sandia ohartzeraino zeinen polit, politiko, autopoietiko, hezitzaile eta su piztaile geratu den martxoa gurean, Divisatarako axul hezigaitz bat, gorputz kolektibo bat eta bizimin auzotar bat dugunon herrian. Bizitzaren denborak Korriketan, Gazte Topagunetan, greba orokor sektorial feministetan, manifa nazionaletan, auzolan batetik bertzerako tarteetan, asanbladatan eta txosna-edo-dena-delakoaren txandatan neurtzen ditugunon herri honetan.
Joxe Azurmendi bazen poetara itzulita, gure poesia zelaiak badira, txondorren lurruna, sagastiak, gure bideak haritz artean, idiek astiro goldatzen dituzten soroetan baldin badago euskal poesia, izan dadila eta doala gure poesiaren lur landura joan den martxo ez-neutral zoragarri hori eta, harekin, bere herri poeta praktikantea ere, ixtante.
Hasi eta bukatu da 24. Korrika. 2.000 kilometro baino gehiago eginez, eta 3.000 lekuko-hartze baino gehiago. Aurtengoak ere momentu ikaragarriak utzi dizkigu: politak, barregarriak, hunkigarriak, ezustekoak, harridurak… Ederra izan da. Lan asko dago horren guztiaren atzetik, baita amaitu ostean egiteko ere. Korrika ez da 11 egunetan gelditu gabe dabilen ekintza soilik. Hamabigarren egunean ere euskara gara, eta hamahirugarren egunean ere mantendu behar dugu. Erabakia bat da, jarrera kontua, erantzukizuna, borroka, nahia eta gogoa.
Urte hauetan guztietan Korrikak askorako eman du eta eman dit. Gogoratzen dut txikia nintzenean aitak lekukoa eraman zuela gau batez. Txikia nintzenez, ez zidaten utzi joaten, baina argazkiak atera zituzten eta harriduraz begiratzen nien argazki horiei. Aita lekukoarekin agertzen da, baina atzean jendea biluzik dago. Aurten jakin dut, urte horretan, Korrika, Mallabiko herritik pasa beharrean, Trabakuko mendatetik pasatzen zela, astegun batez, gauez. Hori dela eta, Mallabiko eta Ermuko herritar batzuek, inolako helbururik gabe, giroa sortze aldera soilik, erabaki zuten kilometroa biluzik egitea.
Aita lekukoarekin agertzen da, baina atzean jendea biluzik dago. Aurten jakin dut, urte horretan, Korrika, Mallabiko herritik pasa beharrean, Trabakuko mendatetik pasatzen zela
Zertxobait nagusiago nintzenean, baina oraindik ere LH sasoian genbiltzanean, Korrika ez zen herritik pasatu eta urte horretan ere, astegunez eta gauez pasatu zen. Kuadrillako gurasoak elkartu ziren eta goiz lokartu gintuzten, ondoren, goizaldean esnatu eta Korrikara eramateko. Mendatea zen eta ezin genuen askorik egin, baina tarte ezberdinak egiteko antolatu ziren. Imajinatu hurrengo egunetan izan genuen emozioa. Beste urte batez, lehengusuarekin batera eraman nuen lekukoa, eta aurreko Korrikan, bakarrik. Guztiak ere emozioz beteriko momentuak izan ziren.
Hala eta guztiz ere, badaude gustuko ez ditudan momentu batzuk. Korrikan hasi orduko, bizi guztian D ereduan ikasi, euskaraz jakin, abizen euskaldunak izan eta Korrika datorren bitartean erdaraz dabilen kuadrilla entzutea; Korrikan zoazela aldamenekoa “qué quiere decir tipi-tapa?” galdetzen entzutea; kaleak zeharkatuz zoazela lagun talde batzuk erdaraz entzutea; euskarari balio gutxi ematen dioten eta ia euskaraz jarduten ez duten politikoak lekukoa eramaten ikustea…
Korrikak sortzen duena ederra bezain zirraragarria da, nahi duen orok parte hartu dezake, baina kontuan izan nora eta zertara zoazen. Korrika euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena.
Gu euskara gara, eta zu?
Gorputzari asko begiratzen dion lagun baten espektro lexikal niretzat exotikoari esker ikasi nuen zirkadiano hitza. Haserregarria izaten naiz oso gertukoentzat, ulertuta ere, ez-ulertzera jotzeko joera izaten baitut, eta katramilatu ginen zirkadiano (egun bateko zikloa), zirkabitala, zirkodiano... Eta ulertzen dut erritmo zirkadianoak zaindu eta errespetatzearen balizko garrantzia, baina, betikoa, egunean zenbat pauso eman ditugun neurtzeko gailuz inguratuta bizi garen garai batean (eta zenbat lo ordu egin ditugun, zenbat pultsazio noiz, zenbat kaloria nola...), norantz ematen ditugun, eta eman ditugun, eta emanarazten dizkiguten ahazteko arriskuak kezkatzen nau (alderantziz balitz, kontrakoarekin haserretuko nituzke). Korrika ere ematen dira pausoak, eta egin ditugu, erritmo zirkadiano bikainean, baina asko ari dira bultzaka, noranzkoak markatu nahian, eta nahi gabe zaila da iristea nahi gabeko lekuetara ere. Ontogeniko jarri beharko dugu, garaiaren kontra: ez gara metaketa zirkadiano hutsa. Ontogenia zoragarri batek eusten gaitu. Eta gogoratzen gara norantz den. Eta norantz ez.
Islamak, beste behin, titularretara salto egin du eskuin muturrak bultzatutako debeku lege baten kontura. Esan gabe doa, eskuin muturrari bost axola zaizkiola emakumeen eskubideak: emakumeak otzan nahi dituzte, etxekoandre, abortu eskubidea ukatuta… eta noski, burua estalita ere, moja katolikoak baldin badira. Ekimen horri kirats arrazista eta islamofoboa dario, eta horrelakoak borrokatzea dagokigu. Baina eskuin muturrak zeozer seinalatzeak ez du ukatzen hor arazorik ez dagoenik. Kasu honetan, islamaren zenbait adierazpen problematikoak direla agerikoa da. Eta hortik doa gaurko hausnarketa. Izan ere, burkaren polemika guztiarekin arreta eman dit, oro har, ezkertiarroi gehiago kostatzen zaigula islama kritikatzea, esate baterako, katolizismoa baino.
Hori azaltzen duten arrazoi argiak daude. Katolizismoak askoz ere botere instituzional handiagoa du hemen, Europako historia kolonialari estuki lotuta joan da eta patriarkatuaren inposizioaren bektore nagusia izan da hemen. Era berean, Europan islama arrazializazio eta diskriminazio faktore bilakatu da eta musulman gehienak pobreak dira. Beraz, islamak hemen ez du katolizismoak duen botere posiziorik eta, zentzu horretan, ulergarria da begirada zorrotzagoa izatea bigarrenarekiko.
Islama dagoeneko Euskal Herriko erlijio bat da. Euskal jendarte eta kulturaren parte da eta izaten jarraituko du. Badagokigu islamaren gainean irakurketa kritikoa eraikitzen joatea
Hala ere, ezin dugu ahaztu islamak, beste erlijio abrahamikoek bezala, erro patriarkala duela. Eta musulmanak diren herrialdeetan funtzio kolonial eta diziplinatzaileak bete izan dituela. Hori horrela izanda, uste dut islama kritikoki irakurtzeko zailtasunak baduela kutsu koloniala gure partetik. Hau da, katolizismoa erraz kritikatzen dugu, “gurea” delako, “hemengo” erlijioa delako, eta nolabait gure burua zilegi ikusten dugu kritika horretan.
Islamaren kasuan, ordea, uste dugu kritika hori intromisio kolonial moduko bat dela, islama erlijio exotiko, atzerritar, bezala ikusten jarraitzen dugulako. Euskal Herriak mundu musulmanetik kanpo jarraituko balu bezala. Baina islama dagoeneko Euskal Herriko erlijio bat da. Euskal jendarte eta kulturaren parte da eta izaten jarraituko du. Horregatik, badagokigu islamaren gainean irakurketa kritikoa eraikitzen joatea. Erlijio askatasuna ozen aldarrikatuz eta euskal neba-arreba musulmanak besarkatuz. Islama bere aniztasunean eta konplexutasunean ulertuz. Baina kontziente izanez islamaren barruan, katolizismoan bezala, izaera atzerakoi eta faxista duten adierazpenak daudela, salafismoa, arriskutsuenetakoa. Momenturen batean horiek borrokatzea tokatuko zaigu.
Athos Mendia (Grezia), 1046. Monasterioz osatutako lurralde autonomoan, avaton izeneko araua jarri zuten indarrean, monjeen bake espirituala babesteko asmoz. Hala, ustez bizimodu aszetikoa hautsiko zuketen tentazioak saihesteko, emakume guztiei sarrera galarazi zieten.
Eta araua haratago eraman zuten. Beste animalia espezieetako eme guztiei ere debekatu zitzaien han sartzea; edo ia guztiei behintzat. Behirik, ardirik, behorrik… ez zen sartuko, baina katemeekin eta oiloekin salbuespena egin zuten, nonbait monjeak ez zeudelako prest arrautzik gabe eta arratoiz inguratuta bizitzeko.
Handik bi mende eta erdira,  beste elementu bat gehituko zioten debeku zerrendari: katalanak. XIV. mendearen hasieran, Roger de Flor eta bere agindupean zegoen mertzenario armada katalana mehatxua bihurtu ziren bizantziarrentzat, nahiz eta Andoniko II.a enperadoreak aurrez kontratatuak zituen turkiarren kontrako ahaleginean. 1305ean, Adrianopolisen, bizantziarrek enboskada bat prestatu zuten Roger de Floren eta bere armadako beste buruzagi batzuen kontra, ospakizun bankete baten aitzakian. Roger de Flor eta bertaratutako gainerako katalanak sarraskitu zituzten, baina bizirik geratu ziren mertzenarioek mendekuari ekin zioten orduan. “Mendeku katalana” esan zitzaion horri.
Katalanak handik joan zirenean, Athos mendiko monjeen erantzuna ere irmoa izan zen: mertzenarioak eskumikatu zituzten eta katalan guztiei sarrera galarazi zieten
Ez zuten soilik bizantziar ejertzitoa jomuga izan, eta inperioko hainbat lurralde eraso eta harpilatu zituzten. Athos mendia pagotxa izan zen haientzat; hondasunez beteta zegoen eta monjeek ez zuten erresistentziarako ahalmenik. Harrapaketa sistematikoa eta bortitza izan zen, liburutegiak erre zituzten, monjeak sarraskitu… Monasterioak Aragoiko Koroaren menpean ere egon ziren aldi batez.
Katalanak handik joan zirenean, Athos mendiko monjeen erantzuna ere irmoa izan zen: mertzenarioak eskumikatu zituzten eta katalan guztiei sarrera galarazi zieten. Debekuak ez zuen iraungitze datarik eta indarrean egon zen zazpi mendez.
XX. mendearen amaieran, Grezia Europar Batasunean sartuta, Athos Mendiko Errepublika Monastikoak autonomiari eutsi zion, baina zenbait arau anakroniko bertan behera uzteko gomendioa luzatu zieten ordena ortodoxoei. Gainera, Kataluniako Generalitateak erreparazio keinu bat ere egin zuen: 700 urte lehenago harpilatutako ondarearen zati baten zaharberritze lanak ordaindu zituen. Eta, hala, 2005ean katalanek berriro Athos Mendian sartzeko eskubidea lortu zuten. Zehazki, gizonezko katalanek. Emakume guztiek (katalanek barne) oraindik ere sarrera debekatua baitute.
Reimsen (Frantzia) aurkitutako III. mendeko mosaiko batean venatrix baten irudia identifikatu berri dute. Venatrixak anfiteatroetako eta zirkuetako ikuskizunetan animaliak zigorraz mendean hartzen zituzten emakume ehiztariak ziren, baina luzaroan zalantzan jarri izan da benetan existitu ote ziren.
Berez, mosaikoa 1860an aurkitu zuten; Lehen Mundu Gerran suntsitu arren, Jean Charles Loriquet arkeologoaren erreprodukzio fidagarriei esker gorde da mosaikoaren edukia. Baina ikerlariek venatrixa pertsonaia satirikotzat jo izan dute. Orain, irudia xeheago aztertu, iturri idatziekin alderatu eta, batez ere, begirada aldatuta, venatrixak benetan existitu zirela baieztatu dute.
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Susa, 2025
Mendebalak bultzatuta hostoak atarietara nola, hala heldu zitzaigun Mikel Ibargurenen (Zestoa, Gipuzkoa, 1967) azken lana esku artera larrazkenean. Bere ibilbideko seigarren poema-bilduma da Haize begitik  eta azalean ageri den Lapurdiko kostaldeko itsasargiak bezalaxe, bere talaia eskaintzen digu poetak, bertatik begira dezagun, irakurleoi.
Itsasoak eta zeruak urdindutako paisaian kokatutako begiratokia da orriotakoa, Biriatu, Ziburu, Zokoa, eta Baionako rue, kale, auzo eta quartier askotarikoetan tokitutakoa eta Aturri, Errobi eta muga den Bidasoa ibaiek zeharkatutakoa. Nire talaiatik poemak adierazten du, liburuaren hasieratik bertatik, nondik idazten duen poetak: “Hemen naizelarik / hangoa naiz, / han nagoelarik / hemengoa”. Leku eta denboretan zatikatutako ni poetikoa kausi genezake bilduma honetan, bere buruarekiko arroztu ere egiten dena; kanpoan diren ekaitzei eta barrenak hartzen dituzten egonezinei erreparatzen diena aldi berean.
Astegunek izendatutako lau ataletan antolatuta datoz 50 olerkiak: Ilen, Ebiakoitz, Eguen eta Igande. Egunerokoak, bada, garrantzi nabarmena du bilduman, kutsu narratibo zein deskriptiboa duten olerkiek iratzartzeak, lanegunak, opor egun udatiarrak, albiste garrantzitsurik gabekoak zein irudimenezko egunak baitakarzkigute: “Bizitza berez dator / xalo eta arin / ez inork, ez ezerk / ez du behartzen izatera”. Xalotasun horren oihartzuna harrapatu nahi izan du zestoarrak orriotan, bere esangura eta hauskortasuna azpimarratuta, adibidez, telefono dei batek eragin dezakeen lurrikara zein ohiko elkarrizketa batek lekarkeena hizpide izaki.
Bestalde, azpimarratzekoa da migrazioa, lanarekiko mendekotasuna eta nagusien doilorkeria, erretreta, turistifikazioa, etxebizitzaren arazoa eta bestelako gai politiko-sozialek bilduman duten lekua. Erkaketa poetikoekin egindako iradokizun batzuk eztabaidagarriak diren arren, oro har, agerikoa da letron engaiamendu nahia.
Nolabait esatearren, sinboloek ohi dakarten eite hanpatutik edo abstrakziotik aldendu, eta bizitza bera idatzita, poesia ukigarriagoan kokatu du poetak bere haize begia.
Grigory Sokolov (pianoa)
Egitaraua: Beethovenen eta Schuberten lanak.
Non: Baluarte Auditorioan, Iruñean.
Noiz: otsailaren 21ean.
Munduko leku guztietan trebetasun handiko bakarlariak eta interpretazio distiratsuak eskaintzen dituzten piano izarrak ditugun une honetan, Grigory Sokolov entzutea, abeslari ospetsu batek zioen bezala, "esperientzia erlijiosoa" da. Eta hori horrela da Sokolovek eskaintzen duenak piano-kabriolaren azalkeriatik ihes egiten duelako, efektismo merketik ihes egiten duelako.
Sokolovek konpositore bakoitzaren mundu partikularrean murgiltzen zaitu, garai batera eramaten zaitu, beste artista batzuen eskuetan entzuten ez diren ñabardurak eta testurak transmititzen ditu. Bestalde, Sokolovek musikaz gozarazten du entzulea, ez trebetasunaz.
Piano-jole hau, 1980ko hamarkadara arte Sobietar Batasunetik kanpo ia ezagutzen ez bagenuen ere, badira hamarkada batzuk entzuten diogun guztiak harritzen gaituela. Ez da elkarrizketen laguna, ezta estudioko grabazioena ere. Une magikoak eskaintzen ditu eszenatokian esertzen denean bere pianoarekin. Eta bere musika entzuteko aukera dugunok badakigu pribilegio bat dugula.
Pribilegio hori izan genuen, hain zuzen ere, joan den otsailaren 21ean Baluarte Auditorioan. Sokolovek programa intentsoa eskaini zuen, sakona. Ez txalo eroa eragingo duten erraz horietakoa.
Beethovenen sonata batekin hasi zen, baina ez da gehien entzuten dena: Laugarren Sonata mi bemol maiorrean hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, beste bertsio batzuetan oharkabean pasatzen diren soinu-motiboak entzun ahal izan genituen. Allegro molto e con brio kementsu hartatik azken Rondoraino, Largo dotore eta oso adierazkorretik pasatuta, Sokolovek maisuki bidaiatu zuen sonataren lau mugimenduetatik.
Eta pianistak goxotasunen bidetik jarraitu zuen. Beethovenen Sei Bagatela, op. 126 ere eskaini zizkigun. Izenburuak gazteleraz iradokitzen dituen "huskerien" (bagatela, gazteleraz, huskeria baita) ordez, bagatela hauek bederatzigarren sinfoniaren garai berekoak dira. Kontzentratuak eta leherkorrak, Schoenbergen konposizioak bezain trinkoak eta itxuraz modernoak dira zalantzarik gabe. Sei piezetako bakoitzak izan zuen behar beste ñabardura, fintasun edo suminaldi. Perfekzio hutsa.
Errezitaldiaren bigarren zatian errepertorioko pianorako sonata handienetako bat entzun ahal izan genuen: Franz Schuberten Si bemol maiorreko pianorako Sonata, D 960: Sokoloven eskuetan, lan monumentala. Bertsio sakon eta zehatza eskaini zuen, teknika ezin hobearekin eta fraseatze magistralarekin.
Sokoloven ezaugarrietako bat bisak eskaintzeko duen eskuzabaltasuna da. Sei propina oparitu zizkigun artistak, zein baino zein ederrago: Chopinen bi mazurka eta preludio bat, Brahmsen balada bat eta rapsodia bat, eta Scriabinen preludio bat. Eskerrik asko, Sokolov jauna.