argia.eus
INPRIMATU
Euskera Apaizgaitegian
2021eko uztailaren 23a
Narbaitz kanonigo jaunari elkarrizketa

Euskera Apaizgaitegian
Baiona'ko "Cote - Basque" egunerokoak Narbaitz kanonigo jaunarekin egindako elkarrizketa bat zekarren Azaroa'ren 22'garrenean. Andik artu ta emen jartzen degu datorren bezela:
«Oraintxe asko eztala, esan genduan nola Donosti'ko Apezpikuak Seminarioan bearrezkoa jarri duan euskera ikastea apaizgaientzako. Erabaki au oso garrantzi aundikoa dala uste degu. Orregatik Narbaitz kanonigo jaunarengana jo degu aren itz pixuduna aditzeko gai ontan...».
–«Zer deritzazu Donosti'ko Gotzairen erabaki oni, euskera ikastea bearrezkoa lana bezela jartzeari Seminarioan?».
–<–«Orduan. . ?».
–Izkuntzari dagokion aldetik lenbizi ta geroko apaizen irakaspena aldetik urrengo, egokia izango da».
<–«Nun ez dago arriskuan? An ere, gaurko bizitza-aizeak, geroago ta lantegi geiagoz itoak, turismo-bultzadak bere aize indartsuz eraginaz, eta kanpoko jende ujolak, Andaluzi, Galizi ta Extremadura aldetik datorrela, ezin dezake kalte besterik egin ain lur txikiko izkuntza baten saillean».
–<–«Erri osasantsu ta indartsua danez, gu baino gutxiago dago eraso oien kezkaz. Auñamendiz gorako erriok argalago ta arinagoak gera; baina «Gutxiespen-iritzi» orrek alde guzietan bere eragina du euskaldun guzion gain eta apaizen gain ere (naiz gure arrotasana, aundia izan, mingain jarduleak diotenez)».
–«Nik uste nuan, apaiz euskaldunak, ezer baino lenago euskaldin zirala. Ez al zaie ori arpegira botatzen?».
–«Euskalerriarekiko maitasunak alderdi asko du, ta ez da errez, ezta apaizen artean ere, guziak iritzi batekoak izatea>>.
–«Fede kontuan izan ezik, al'ezta?>>.
–Jakina! Baina ... euskerari buruz jarrai dezagun. Euskera, alde guzietan arriskuan dago, baita Donostia'n eta Gipuzkoa'n bertan ere. Alperrik izan dira gaur arte euskalgaztelu ezagunak Giguzkoa ta Bizkaia, ta alperrik alde aietan gure izkuntzak alaiñeko aldezle ta defensore bikainak izan ditu. Ala ere arrisku ori ez da galdu. Izan ere badira aien artean ere, ajolagabeak, izkuntzarekiko saltzailleak. Apaizak berriz, giroaren burrundan dabiltza eta etortzen zaizkien ardi berrien ardura jaso bearrean daude».
–«Euskera jakitea kaltegarri al-zaie?».
–«Ez orixe! Baina batenbatzuek ba-dira izkuntza zaar au alde batera uzteak, naiz ta alako izkuntza jakingarria izan, mesede aundia sortuko liekela sinisten dutenak. Apaiz lana gaziekikoa baita, aien ustez eta gaurko izkuntza, egokiagoa litzakela iruditzen zaie, sustraien indarrak adarren azkartasana galduko ba-lute bezela».
–``Donosti'ko Gotzaiaren erabaki onek eragin aundia izango duala uste al-dezu?».
–«Ain aundia ere. Baina ori gero ikusiko da, erabaki ori nola aurrera eramaten dan jakinda gero. Nolanai, Gipuzkoa'ko Gotzai jaunak, badu gizon erabaki-otsa, ta ez degu uste itzez beharrik paketuko danik. Gainera, erabaki ori oso bero ta pozik artua izan da».
–«Politika- saillean ere bai?».
-<–«Ba-dakit bai.. ».
–«Etzazula zalantzarik izan. Neurri berri auek garrantzi ikaragarria izango dute. Orrela ikasitako apaizak errian eragin aundia izanga baitute. Ta ortik sortuko dan gogo-bulyzada. . . ».
–«Bultzada orrek Prantzi aldeko euskaldunetan ere izango al-du bere joa?».
–«Emen beste era bateko aideak dauzkagu. Baiona'ko Gotzaigoa, expaita euskalobispana ta eztu ere seminario euskaldanik ta zuzen esateko ezta obispaduko seminariorik ere. Euskaldunak, Biarnotar, Bigurdandar eta Landes'etako apaizgaiekin nastuan daude, bai Akitz'en eta bai Baiona'n. Baina ala ere, inork ez luke egingo ortik negarrik. Biarnotarrak berak ere, euskaldunok aiña garrantzi emango baitiote gai oni».
–«Ez al-dezu esan, Giguzkoa'ko Gotzaiaren erabaki onek, izkuntza aldetik ezezik, beste alde batzuetatik ere bere eraginak izango dituala?».
–«Ta ala da. Erabaki ori ari-arian bai-dator Eliza'ren erakutsiekin. Eliza'k izan ere, erri bakoitza bere izkuntzaren bidez erakutsia izan dedilla nai du gure erlijioko gaietan.
Onela barrurago sartzen baizaigu entzuna. Ta onela adierazi du Elizaren Batzar Nagusiak ere ontarako agertu duan egitarauan. Ta ezta oraingo asmoa au Elizan. Francfort'ko Batzarrean ere, zortzigarren gizaldian, aspaldi esan bai-zuten, etzala uste izan bear Jaungoikoari iru izkuntzetan bakarrik otoitz egin zezaiokenik».
–«Ta eskolen aldetik ezer eragingo duanik ez al didazu ezer esaten?».
–«Baita ortik ere egundoko aldaketa dakarrela uste det. Frantzi'n geroago ta geiago aitatzen dira neguko opor-aldiak, barkazioak, gazteak elur kiroletara bialdu alizateko. Obeto ikasten baita elurretan ibilliaz, eskoletan erakutsiaz baino. Gipuzkoa'ko Gotzaiak bere apaizgaiak sei aste osorako bialdu nai ditu beren etxetara neguan. Orrela bai ederki eskutatuko dirala euskera ta euskal-bizitzaz! Ta ortik sortu ditezken beste ainbeste ondoren eder. .».
–«Ta gero, euskaldunak atzeratiak dirala, esango dute. ».
–«Ala diote ta ala sinisten dute. Aize gaziak eutsi ezinekoak ba-lira bezela, gaur darabilten batasun alegin ortan. Aita Teilhard de Chardin'ek (barka, ezpaita zuen gogoko), dio, «banatzeko.. batu egin bear dala».
–«Baiña nola eutsi?».
–«Ori ixilleko indar batek iristen du. Itz bitan esango det: nai izanik».

Borondateak iritxiko du eustea
10

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazNARBAITZ1