Gotzon Garate: Eredu Ez, Helburu Ditut Dostoiewski Eta Flaubert


1982ko ekainaren 06an
Gotzon Garate idazleari elkarrizketa

Gotzon Garate: Eredu Ez, Helburu Ditut Dostoiewski Eta Flaubert
Idazle oparoa dugu Garate jauna, bai marxismo gaietan, bai literaturgintzan. "Marxen marxismoa", «Marx eta nazioa», «Marxen ondoko errebisionismoa, Rosa Luxenturg» «Leninen bizitza», «Maoren marxismoa: maoismoa», «Lenin eta nazioen autodeterminazio eskubidea». Literaturgintzan berriz beste hainbat liburu ditu argitaratuak, hala ipuiak nola nobelak, polici nobelak bereziki. «Esku leuna», «Elizandoko Eskutitzak » «Goizuetako ezkongabeak », «Lehortean», «Musikilak », «Izarri berria», «Nafarroako Ezkurran», «Aldarte oneko ipuinak ».
"Euskaraz Gaizki Idazten dut; Bainan Gazteleraz Okerrago''
ARGIA: Gaurregun Deustuko irakaslea zara, ezta? Nola iritsi zara horretara?
G.G.: Elgoibaren jaio nintzen 1934an, Insbruckko Unibertsitatean teologiazko lizentziatura atera nuen, gero Friburgo-n marxismoan espezializatu, Madrilen filosofia purazko doktoradutza, azkenik Erromaniar Filologia-n lizentziatu nintzen Deuston. Orain euskal fonetika eta literatura ematen ditut Unibertsitate horretan.
ARGIA: Ez al da arraroa marxismo gaiekin hasi eta gero literaturara pasatzea?
G.G.: Hala da, kasualitate bitxi xamarrak dira. Nire gaztaroko garai haietan marxismoa interes handiko arazoa zelako Euskal Herrian espezializatu nintzen gai horretan Friburgon. Aho guztitan zebilen gaia zen, bainan inork ez zuen denborarik ikasten jartzeko. Nik ba nuen denbora, baitare zenbait hizkuntza menderatzen nituen; autore marxisten iturrietara jo nezakeen. Bi urte egin nituen Friburgon, gero marxismozko klaseak Deuston...
ARGIA: Noiz hori?
G.G.: 1968an
ARGIA: Garai ederrak! Arrakasta handia sortzen al zuen orduan marxismoak?
G.G.: Ederra. Marx, Mao eta Leninen liburuak tragatzen zituzten orduko unibertsitariek. Egia esan ez zen oso erraza Lenin eta Maoren liburuak eskuratzea, Marxenak legeztatuak ziren bainan hauenak ez. Nik neuk pasa behar izan nituen Hendaiako mugatik, furgoneta baten azpiko hondoan, Moscutik bidali zidaten 58 tomotako errusierazko edizioa.
ARGIA: Klaseak emateaz gain idatzi...
G.G.: Bai, betiko nire bi hobbiak izan dira idaztea eta irakurtzea.
ARGIA: Zergatik euskaraz?
G.G.: 15 urtetatik nuen euskararen hilzorizko egoeraren kontzientzia, eta euskaraz hasi nintzen marxismoari buruzko liburuak idazten. Klaseak ere, nahiz eta gazteleraz eman euskaraz idatzirik nituen guztiak. Nik euskaraz idazten dut dena. Gaizki idazten dut euskaraz, bainan gazteleraz okerrago oraindik.
ARGIA: Zer moduz saltzen ziren marxismoari buruzko euskal liburuak?
G.G.: Piskanaka piskanaka, bainan saltzen ziren. Orduan argitaratu nituen zenbait liburu agortuak daude gaur.
"Julio Verne Eta Karl May Nituen Maiteenak"
ARGIA: Eta literaturara pasatzea...?
G.G.: Azken urteetan jendearengan eta estudianteengan jeneralenan, marxismoarekiko interes askoz ere txikiagoa antzeman nuen. Hau, beste zenbait alderditaz gain, liburu marxista gutxiago irakurtzen zela, nabarmentzen zen. Ondorioz, oso zaila bilakatu zen editorial batek liburu marxista bat onar zezan argitaratzeko. Honek literaturara bultzatu ninduen.
ARGIA: Lehendik al zetorkizun literaturarekiko grina, edo horrela, derrepentean.
G.G.: Umetatik izan dut irakurtzeko afizioa, beti izan naiz irakurzale.
ARGIA: Ze irakurgai mota?
G.G.: Umetan tebeoak. Batzutan lasai irakur ahal izateko gaisoarena egiten nuen, ordurako lagunek utzitako liburu guztiak irakurtzen nituen. Gerora, 14 urte inguruan Julio Verne eta Karl May nituen maiteenak. Liburu mota guztiak ordudanik.
ARGIA: Zergatik izan ziren poliziakoak zure lehen nobelak ?
G.G.: Beti gustatu ohi zitzaizkidan polizi nobelak. Oporretan nire lagunak al-musean aritzen ziren bitartean idaztera dedikatzen nintzen ni. Banituen zenbait nobela idatzita eta 1977an sari batetara aurkeztea pentsatu nuen. IRUN HIRIA sarira igorri nuen nobela bat eta TXOMIN AGIRREra beste bat; DONOSTIAKO IPUIN LEHIAKETAra ipuin batzuk. Hiru lehen sariak irabazteko suertea izan nuen.
ARGIA: Zer suposatu zuten sari hauek?
G.G.: Idazten segitzera animatu ninduten, marxismoaren gaiak arrakastarik sortzen ez zuenez literaturara dedikatzea deliberatu nuen. Lagungarri gertatu zitzaidan erromaniar filologia karrera egina izatea.
"Cortazar Ez Da Hain Istimatua Izango Etorkizunean"
ARGIA: Poliziakoa ez ze den nobelarik ere idatzi duzu ezta?
G.G.: Bai, "Muskilak" NeskaNE+k kasorik ere dut egiten ez dion mutil baten beti goraberak.
Argia: Eta ipuinak?
G.G.: Asko eta asko, nekazariei neuk entzundako asko.
ARGIA: Idazle bezala gehien eragin dizuen eredu berezirik ?
G.G.: Ez nuke esan ahalen. Ezpaigabe irakurgai guztiak dute bere eragina, inkonszientean besterik ez bada ere, norberarengan. Gainera ondo idatzi nahi duen horrek asko irakurri behar du. Dena den nire lanean, eredu baino beti izan ditut helburu bezala zeinengana joan, Dostoiewski eta Flaubert.
ARGIA: Zer dela eta?
G.G.: Flaubert bere estiloa, frasea eta hitz bakoitza neurtzen zuen pertsona zen. Eta Dostoiewski karakteren sortzaile handia izan da, garai guztitako nobelagilerik handiena niretzat. Bere obra guztia irakurri dut nik behetik gora eta ez behin bakarrik eta gero eta gehiago miresten diat, justu orain Cortazar, Faulkner, Joyce, Kafka eta Marquez irakurri behar izan ditudanean.
ARGIA: Hegoamerikarrei buruz zer?
G.G.: Beste zenbaiten artean bi meritu dituzte, hizkuntza bete betean menderatzea eta narrazio teknikak trebeki erabiltzea. Halaz ere komentzituta nago etorkizunean Cortazaren istimazioa esatebaterako, asko jaitsiko dela. Tekniken jolas borobilak pertsonaien sortzea ez dakarrenean berarekin, su artifizialak besterik ez dira.
ARGIA; Zer diozu zeure estiloaz?
G.G.: Nik garrantzi handia ematen diot euskaraz ondo idazteari. Erromaniar filologia ikasi nuenean urtebetean ikasi nituen nobela idazteko narrazio teknika guztiak. Bainan hamabost urte baino gehiago daramatzat baserritan, ene estiloa borobiltzeko ahal dudan guztia irakurtzen euskaraz, baita ere euskara aberasteko. Orain da esateko garaia, nahiz eta beraien baserritan denboraldi frango pasa ikasle bat naiz Goizueta, Sunbila, Idiazabal, Arizkun, Amaiur, Azpoitia etabarretako baserritarren ondoan.
ARGIA: Aurrerantzean zer?
G.G.: Idazten segitzea. Osasun ederra daukat, ez dut behinere ene bizitza guztian burukomin bat ere eduki. Bastante biajatzen dut. Ordu dexente sartzen ditut egunero idazten eta irakurtzen. Horrela jarraitu ezkero izango dut zertxobait argitaratzerik.
Julián MIÑAMBRES
28-29

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGARATE1
PertsonaiazGARATE1
EgileezMIÑAMBRES1Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude