Dantzataldeari elkarrizketa
Hazi Eta Sendotu Nahirik
Duela bi urte t'erdi, elkarrizketa bat ukan nuen dantzatalde honetako arduradun bakurekin eta Z.A.-n argitaratu zen. Harez gei, izutiarri hazi eta sendotu da. Gauzak nola dihoazkion ikusteko.bertako arduradunengana jorik, sail batekin hitzegin dut, hala nola, orduko M.ª Jesus, Jokin eta. Raimundorekin eta gainera M.ª Karmen, Iñaki eta Josinaziorekin. Denen artean, beren egoera, ahaleginak eta kezkak agertu dizkidate.
-Bi urte t'erdi hauetan asko hazi zarete, ez?
–Bai, fitxategia kontutan harturik, 170 bat dantzariko kopurua dugu, 4 urtetatik 14rakoz osatua gutxi gorabehera; 80 bat mutil eta 90 bat neska. Adinen arabera, hiru mailatan banatuak 4 - 6 urtedunak, 6 - 9 eta 9 - 14. Edozein ikastetxe eta tokitakoak, mugarik gabe.
–Eta lehengo arduradunok jarraitzen al duzue?
–Bai, lehengo lauok eta gainera lehen dantzari ziren beste zazpik, une honetan bat soldaduskan delarik.
–Au r reko elkarrizketan, irtera gutxi egina aipatzen zenuten, orain zar, ezagunagoak al zarete?
–Zerbait gehiago bai eta aurten adibidez, Hego Euskadiko lau probintzietan izan gara. Bizkaiko Elorrio, Ermua eta Bilbon, Arabako Gasteizen, Natarroako Lesakan eta Gipuzkoan gehienik - noski, bereziki Donostian (Kili-kiliren jalaldian). Ifar Euskadirako ez dugu gonbitarik izan oraindainoi eta hegoan :bertan ere askoz gehiago ibili nahi genuke.Gehienik dantzari biltzarretara deitu gaituzte, geuri bakarrik dei gutxiago egin digute.
, –Nola hartu zaituzte joan zareten lekuetan?
–Oso ongi. Ez dugu Inongo kexarik
–Eta denboraldi honetan, dantza berririk ikasi al duzue?
–Bai, batzuk bai, bereziki Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza herrikoi batzuk. Bestalde, lehen ozta-ozta genekizkienak hobetu ditugu eta dantzak aztertzen hasiak gara. Liburutegi bat egiten hasi gara eta gutako bat (M.ª Jesus) Tolosan izan zen Ikastaro ofizial batetan ere.
–Beste dantzataldeekin eta... zer harreman dituzue? :
–Begira, harreman zehatzik ez.. 15-16 urtez gero Golherri dantzataldera iragaiten dira dantzariak (batzuk). Bakerren bat Donostiara ere joan da (Goizaldira), baina lotura jakinik ez dugu. Halere, hor dago Euskal Dantzarien Biltzarra (Federazioa). Gu oraindik ez gara partaide, baina Araudia aztertzen hasi behar dugu. Ondoren ongi baderitzagu eta onartzen bagaituzte, beharbada sartuko gara. Erraztasun batzuk badira sartuz gero. Dantzan berri gehiago jakiteko bideak, irakasleak eskaini, etab. Halere, betiko fama dutenek indar handia dute eta apalago garenok, ba...
–Konpetentzia al dago ala?
- Bai eta handia gainera. Badirudi behin izen bat lortuz gero, ateak errazago irekitzen direla edonon delak ere gehiago izaten direla;eta gure iritziz dantzak zabaldu eta,herritartu beharra dago. Ahalik eta jenderik gehienari irakatsi behar zaio eta horretarako dantzatalde guztiei eskaini behar zaie dantza egiteko eta dantzak prestatzeko aukera eta laguntza. Haurrek, behin ikasiz gero, dantza egin behar dute eta sarri, bestela zaila da taldean Irauneraztea.
–Zenbat ordu sartzen dituzue irakasten?
–Irakasleok egunero ordubete edo ordu t'erdi. Ikasleek egun biz bat entseiatzen dutela kontu. Txanden arabera. Izen handia duten taldeak askotan gutxiagorekin irtetzen dira enparantzetara. :: :
–Gala apar bat aldetuz, zer moduz txistulari eta soinujolez?
–Txistulari eta musikalariak ez dira taldekoak nahiz eta,taldeak behar dituenean eskura izan. 40 bat txistulari eskura dauzkagu (gehiago ere bada), soinujole bat ere bai eta txapa eta bonbo joleak ere bai. Xirula eta silbotea ere jotzen dituzte eta orain alboka Ikasten a i dira batzuk.
–Eta, entseiatzeko lekuz eta zer moduz?
–Bi gela koskor baditugu Lasalletarren Loinazko San.Martin Ikastetxean, baina ttiki samarrak agian eta handienekin entseiuak egitekó Loinaz tabernako jangela erabiltzen dugu Ralmundo tabernaria izatea aprobetxatuz.
-Jantzi, irtera, etab. ordaintzeko dirua, nondik? Inoren laguntzarik ba al duzue?
–Haur dantzarien gurasoekin batzarre bat egin genuen eta 1979 ur terako 175.000 pezetako aurrekontua aurkeztu genuen. Ikusi zenez, gehiena gurasoen sakeletatik atera beharko du miraririk ez bada behintzat. Zuzendaritza Batzorde bat badugu, guraso, irakasle arduradun dantzari eta Lasalletar batez osatua. Diru Kutxaren batek edo bestek 5.000 pesetako bat edo... eman digu inoiz, baina horrekin nora goazke? Erakundeek sosik ere ez. Udaletxesk aurrekontuetan ez ginela sartzen adierazi zigun.Itxaro dezagun Udal hauteskundeen ondoren, zerbait onuragarriagorik! H e r r i k o, Diputazioko eta Kontseilu Orokorreko kultur komisioek bete behar lukete oso-osorik honelako ekintzetan gabiltzanon aurrekontua, ala nork arraiok bestela? Hain «ederrak eta zoragarriak» omen ditugun geure dantzak, ez al dira bada geure kulturakoak?
–Kulturaz ari zaretenez, zer moduz zabiltzate hizkuntaz, Euskaraz?
–Dantzari gehienek hitz egiten dute. Ttikienekin dena euskaraz hitz egiten dugu nola edo hala. Helduagoekin eta zenbait gauza tarteko izanik eta geure arteko batzuk ongi ez dakitelako, erdaraz ere asko egiten dugu. Euskera gehiago ikasi nahi genuke, baina honetan sarturik gabiltzanok oso zaila dugu denborarik aurkitzea
–Aurrera begira, zer?
–Irauteko eta jarraitzeko asmorik ez zaigu falta. Diru eta toki aldetik gaurdaino iraun dugunez (8 urte) itxaro dezagun... Udal hauteskundeen ondoren... ia zerbait hoberik lortzen den. Bestalde, jendeak ez du dantzen azterrenik. Hanka jasotzea; dantza egitea deia iruditzen zaio. Guk orriak ateratzeko asmoa dugu, dantza bakoitza adieraziz.
–Interesgarria noski asmo horil. Beste zerbait esatekorik baduzue...
–Herritarrei, dantzaldi bat herrian dugunean, samaldan ikustera: josteko eskatuko genieke. Giroa orduan egiten da! Inguruko herrietakoei, gertutik hasteko dantzariak eramaten beti ere merkeago. atera-. ko zaie eta. Bestalde, edozein taldek eskain diezaiekeena eskain diezaiekegu. Eta Euskadiko herri guztietako jai antolatzaileei, oroit daitezela Beasaingo Salleko Adiskideez;.Bidaia eta otordua ordainduz gero joango gatzaizkiela eta horiek gabe joan behar balitz ere... ba deitzeko eta konponduko garela.
Badute zerbait esanik arduradun irakasle hauk. Salatzen direnetarikoak dira. Horregatik iraun dute eta horregatik hazi dira horrela. Lotsagarrla benetan, geure kulturari eusteko erakundeek duten jokabidea. Zergak inork baino handiagoak ordaintzen ditugu eta zerbitzuak inork baino eskasagoak jasotzen ditugu. Noiz erabili behar dugu geure dirua, geure gauzetarako?
MURUMENDI
"Hain "ederrak eta zoragarriak" omen ditugun gure dantzak, ez al dira geure kulturakoak?".
"Herritarrei, dantzaldi bat herrian dugunean, samaldan ikustera joateko eskatuko genieke".
28
GaiezKulturaDantzaTaldeakDANTZATALDE
EgileezMURUMENDI1Kultura