KILI-KILI

1974ko uztailaren 07a
"KILI-KILI" Alfabetatze kanpainako sortzailea eta zuzendaria den Joxe Antonio Retolazarekin
KILI-KILI
J.A. Retolaza mintzo
Halakoren baten Joxe Antonio Retolaza harrapatu dugu. Egia esa ez da ustekabean izan. Bagenekien non aurkitu... jakineko haur idaz lehiaketa batetan mahaiko. Izan ere, horixe da, bataz beste, Retolaza jaunaren azken urteotako giroa... haurrak, umeak euskal idazlehiaketak.
Ume mailan, Euskal Herrian dugun alfabetatze kanpainarik garrantzitsu eta hedatuenetakoaren sortzaile da, KILI-KILI delakoaren sortzaile eta zuzendari, hain zuzen. Alfabetatze metodo horretaz luzaro mintzo gara ezin bestean, bere taldeko hiruzpalau gazte lekuko direlarik. Bizkaitarrak guztiok, naizen berri emaile hau ere tarteko delarik.
Zer kargu dozu KILI-KILI horretan, Retolaza?
Kargu?... "aitte", "aittitte"... zer esango nik ba...
Sortzaile?
Bai, izena, sistima, nereak dira.
Noiz sortua?
Hirurogeita seian edo. Aldizkari legez sortu neban lehenengoz.
Zer asmotan, aldizkari hori?
Umeentzat aldizkari bat izatekotan. Pertsonajea ume zan, KILI-KILI, ume izenekoa bera, euskal problema guztiekaz, euskal ardura eta kezkagaz. Asko jakin arren beti euskaraz berba egiten ebana.
Eta zer gertatu zen ba aldizkari horrekin?
Lehen zenbakia ehun aletakoa besterik ez zen izan. Baina, lasterrera, bosgarren zenbakia atera orduko 2.000 ale zabaltzen genduzen. Orduan beldurtu egin ginan, baimenik be ez genduan eta. Sasoi haretan "Euskerazaleak" elkartea sortu zan Bilbon, eta haren bitartez baimen hori eskatu genduan... gaur arte.
Zelan, gaur arte?
Ba, horixe, baimenaren zai gagozela oraindino.
Eta?
Bueno ba, aldizkaria atera ezinean, lehenbe zer-edo-zer hasiak ginan alfabetatze kanpainari ekin geuntsan indar guztiekaz.
Non hasi?
Lehenengo Bizkaian...
Eta Gipuzkoan gero?
Ez, Nafarroan, Gipuzkoan gura izan genduan, baina ez genduan topatu zeinen izenean egin Euskaltzaindira genduan, baina, sasoi haretan giro nahastua zan eta, ez genduan ezer egiterik izan. Nafarroan, ostera, "Príncipe de Viana"-ren babespean egin genduan, 1969 urte inguruan. Eta, ondoren, Gipuzkoan, Eibarko "Euskeralagunak" sortu bezain laster.
Eta Araban?
Arabakoa oraintsukoa da, iazkoa, Diputazioak berak eskatuta. Dana dala, lehenagotik be, Aramaio eta Laudio hartuak geunkazen Bizkaiko rganizazinoaren barruan.
Zenbat danera?
Ba... iaz, 19.000 inguru. Bizkaian 8.000, Gipuzkoan 6.000, Nafarroan 4.000 eta Araban bostehunen bat. Hala eta guztiz be, aurten Nafarroan batez be, asko be asko gehitu da.
Hitz gutitan, zein sistima darabilte?
"Lan eta lan" deritxogu. Hiru koaderno dira urteko. Lanen zuzentzea probintziaka egiten da. Alfabetatze metodo hau 7tik 10 urte arteko neska-mutilentzat egina dago batez be. Lehen lehen mailako alfabetatzea da.
Zein euskaratan?
Euskara errazean, jakina. Horretaz luzaro egingo neuskizu berba... Gure asmoa euskara bziza da, gaur umeak etxean berba egiten daben euskara berbera sendotu eta aberastu. Ez da euskara bat edo beste ikasi. Ondo edo txarto belarriz dakitena begiz be irakatsi baino. Berbak osorik eta esatea, nahiko zeregin da eurentzat.
Begiz ikuste horretan, ortografiaz zer?
Hatxera zatoz ezta?
Zeuk badinozu...
Bueno, hori garbi dago guretzat. Gure metodoa hauzi hori baino lehenagokoa da. Guk geuk dihardugun mailan errazago danez gero, lehengoari jarraitzen gatzaizkio. Egunen baten danok edo gehienok konforme edo, giro bat sortzen danean behintzat, ba orduan "ras", sartu eta kitto. Hori ez da problema.
Zenbat koaderno dira guztira?
Asmoa, hamabi egitekoa. Orain arte zortzi dagoz eginda, bederatzigarrena moldiztegian eta besteak asmatzeka oraindino.
KILI-KILI sortu zanean ikastolak ez zeukan gaur daukan eraginik Euskal Herrian. Ba ote dau zereginik gaur egun zure metodo horrek?
Jakina, KILI-KILI ikastolara ez doazen umeentzat sortu zan. Ikastolara doazenak, nere ustez, euskararen aldetik salbatuta dagoz. KILI-KILI ez da horreentzat, nahiz eta ikastolara joaten diran batzuek be parte hartu gura izan. Dana dala, bihar-etzi, ume euskaldun guztiak ikastolara joaten diran egunean, KILI-KILIk ez dau izango zer egiterik.
KILI-KILI metodoak lehen lehen mailan dihardu. Gorago ez ote dau joko?
Bai, zer-edo-zer egina be badago. Bigarren maila, 11-14 urte artekoentzat izango da. Hau da edaderik behinena. Sasoi horretan umeen euskara sendotzen bada betiko sendotuko dabe.
Zer litzateke bigarren maila hori?
Gramatika, baina gramatika aitatu barik, koaderno batzuen bidez, erdi jokoan, orain arte egiten dan legez, bakoitza bere euskalkian eta adinari komeni jakozen irudiekaz.
Eta hirugarren mailarik?
Baita, asmoa behintzat. Literatur testoak, , euskara baturantz...Honetaz ideia batzuk baditut. Oraindino garbi garbi ez. Baina, gainera, hori ekipo baten lana izango litzateke.
Anekdotatxorik bai ote?
Mordo bat bai! KILI-KILIri umeok bidaltzen deutsaezen kartak, iritziak, laguntza eta animoak. Gurasoen baimenik barik parte hartzen daben umeen kartak... euskarak eskolarako torpetu egiten dauala gurasoak esaten dabela eta... halakorik asko eta asko. Gurasoekaz be bat baino gehiago.
Gurasoekin?
Bai, baita... esate baterako, behin Anoetatik deitu eusten, bidaldu neutsen koadernoa bizkaieraz zegoala eta, eurei gipuzkeraz bidaltzeko. Harrituta joan nintzan bertara eta... baina honeek gipuzkeraz dira barren! Jazo zena zera zan, berbak eta aditz formak osorik irakurri behar eta... gurasoak eurak be ezagutu ez!
Danok, be, alfabetatu beharra daukagu, antza, geure Euskal Herri honetan. Tartean, ia 20.000 neska-mutil KILI-KILI gaztetxoarekin kartaz eta ariketaz harremanetan ari.
KOLDO OLAZABAL
Jose Antonio Retolaza
7

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\Alfabetatze
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Erakundeak\Kili-Kili
Pertsonaiaz\RETOLAZA2
Egileez\OLAZABAL1\Hizkuntza
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-02-17 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bikoizketaz haratago

2019-02-17 | Amaia Lekunberri
Brigitte Vasallo
"Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari"

“Lagunak baino ez gara” esaldiaren gisakoak adibidetzat, monogamia harremanak hierarkizatzen dituen sistema piramidala dela defendatzera dator Brigitte Vasallo (Bartzelona, 1973) bere azken argitalpenarekin. Oveja Roja argitaletxearekin Pensamiento monógamo, terror poliamoroso (Pentsamendu monogamoa, polimaitasun terrorea) saiakera aurkeztu berri du idazle eta ekintzaile feministak. Monogamiaz, polimaitasunaren desbideraketa neoliberalaz eta harremantzeko paradigma berrien... [+]


Amarruen hiriburu

Urtebetez espetxeratu zuten Alfredo Ramirez txioak idazteagatik. Beste urtebetez izan da kartzelan Julen Ibarrola, errotuladorez kalean margoketa bat egiteagatik. Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu dituzte 2014 eta 2015ean inoiz gertatu ez ziren erasoak egiteko “materiala gordetzeagatik”.


2019-02-17
ARGIAk zubereraz mintzo den ingelesa fitxatu du kontalari bezala, Ertzaintzarekikoak bideratzeko

Dylan Denny-Stearn Inglis gaztea proposatu dute ARGIAko kazetari bipilek Ertzaintzarekin errelatore lanak egiteko, bi aldeen arteko hizkuntza-gatazka bideratzeko.


2019-02-17
Maduro Venezian egiten ari dena "super gaizki" iruditzen zaio Gazteako esatari bati

“Veneziako diktadura” egiten ari den basakeriak ikusita, ezin duela gehiago isilik egon erabaki du Gaztea irrati-formulako Garazi Mondragon esatariak eta asteleheneko Dida Gaztea saioan Nicolas Maduroren kontra hitz egiteari ekin dio.


"Hizkuntz eskubideak bermatzen ez dizkiguten artean talka egongo da"

Arkaitz Zarraga eta Eneka Alvarez. Beren burua zurrunbilo mediatiko biren erdian aurkitu duten bi euskaldun ditugu. Biei administrazio publikoak hizkuntza eskubideak urratu dizkie, eta biek amaitu dute isun banarekin, gaztelania dotorean idatzita. Izebergaren punta dira, arreta deitzea lortu duten bi kasu, egunerokoan salatu gabe eta modu ikusezinean gertatzen diren euskaldunon aurkako erasoen multzo zabalean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude