argia.eus
INPRIMATU
«Andra Mari» Abeslariak
1970ko uztailaren 19a
"Andra Mari" Abeslariari Elkarrizketa
«Andra Mari» Abeslariak
Euskalduna berez abeslaria bada, ba dago euskaldunik Errenderin. Nondik eta nola sortu, bestela, bat batean bezala, "Andra Maria" talde ederra? Bertara joan eta bere zuzendari dan Ansorena jaunarekin izketan jardun gera, xeetasun billa. Izan ere "Andra Mari" taldea Euskalerrian ez ezik, emendik kanpora ere ezaguna egin da bere trebetasunari esker.
-Nola jaioak geran?- dio "Antontxu"k (Sainz Etxeberriak). Fatimako parrokiarekin batean. Garai artan parrokietako koroak orain bear ez diran bezalakoak izaten ziran eta artarako dei bat egin ondoren, gizonezko eta emakumezko talde eder bat elkartu zan "koro parrokiala" osatu naiean. 1966 garren urtea zan.
-Nola iritsi ziñaten zuen saioak elizatik kanpora egitea?
-Urte bete barru. Kantari gogotsuak elkartu bait ziran. Elizako lanak etzituzten auren ames guziak betetzen eta kantari talde bat, elizatik kanpo, eratzea gogoratu zitzaigun.
-Zenbat zerate?
-Berrogei-ta-amartik gora.
-Zarrak? Gazteak?
-Danetatik. Edade-erdia 27 bat urtekoa izango da.
-Eta orain zeraten aiñekoak -onak esan nai dut- izateak lan aundia ematen aal dizue?
-Asteroko bi saio. Berea eskatzen dute; lotura dexentea da. Baiña pozaren pozez ere askotan ibiltzen gera eta badakizu: gustora egiten dana, errazagoa...
-Abesti guztiak mota batekoak erabiltzen dituzue, ala...
-Ez. Mota desberdiñetakoak. Bestela, aspergarri litzateke.
-Irabazi dituzuen sariaren berri ere norek ez du artu?
-Bai. Orretxek pozten gaitu geiena, egia esan. Gure lanak bere saria ere merezi izan duala jakiteak eta ikusteak. Gure leenbiziko saria edo poz aundia, Errenderiko aretoan egin genduan saio nagusia izan zan. Erri-errian, danak ezagunak entzule artean, etxekoak... Errenderi bertako txaloak izan dira beti guretzat pozgarrienak.
-Non geiago abestu dezute, sariketan?
-1968 garrenean, Arabar abestiaren leenbiziko sariketa izan zan. 14 talde giñan danera eta irugarren lekuan gelditu giñan.
–Eztago gaizki. Eta geroztik?
–Urte ortan bertan, udara aldean, Torreviejan abestu genduen eta an ere irugarren saria artu genuen, polifonia deritraion klasean, Andik urte betera, au da, 1969 garren uda ran –orain urte bete– berriz ere Torreviejara eldu giñan eta leenbiziko saria irabazi ere bai. Polifonian, "Echi di pace" abestiarekin. Itsas-kantuetan, leenbiziko saria, Ansorenak berak egindako abesti batekin. Beste leenbiziko saria, folklore aldeko obeto kantatua izan zan abestiagatik. "Mendigoizaleak" kantatu genuen. Estellako Aita Ola zaran-ek eratua da abesti au. Eta azkenik, habaneratan ere leenbiziko saria.
–Bejoandeizuela! Ez aal zegoen besterik zuentzat?
-Joan dan urtekoa marka ederra izan zan, errenderiarrontzat. Ikusi bear ziran, Torreviejatik bueltan artu giñituen zorionak eta txaloak!
–Alako asierakin, nolakoak izango ote dituzue gerokoak?
–Beti aurrera jo nai genuke Oraingoz, lanean jaraitzeko asmoak eta gogoakin gabiltz Jendea oso pozik dator saioetara, gogoz eta orrek asko balio du.
–Olako talde bat egiteko eta ain eldua arkitzeko iru urte baiño geiago bear izaten dira noski. Nolaz iritxi zerate zuek ain zuzen goraiño?
–Gazte jendea, batez ere giza semeak, leendik naiko landuak etorri ziran "Andra Mari"ra Tipleak onak izan oi dira leendandik eta ori argi ikusi da talde aundia osatzerakoan.
–Zorionak eta jo aurrera.
GOIZ
13

GaiezKulturaMusikaAbesbatzakTaldeak
PertsonaiazANSORENA3
EgileezGOIZ1Kultura