argia.eus
INPRIMATU
Foxe Antonio Urbieta, Pelolarien Maixua
1970ko ekainaren 14a
Foxe Antonio Urbieta, Pelolarien Maixua
14 Urte Durangoko Frontoien.- Txinoek Pelota-Apusturak Maite Dituzte.
Joan zan astean Joxe Antonio Urbieta Durangon arkitu genuan. Baiñan ez uste beti emen izan dala. Bere bizian mundu guztian izan dala esan diteke, frontoi famatua ren bidea jarraituaz. Bide luze eta gauz arrigarriz betetakoa.
–1929-gn urtean Egipton, El Cairon jokatzen ari giñala, gure enpresarioak Txinara joan bear genuela esan zigun. Lurralde aietan ogei urte inguruan izan giñan, Shangai eta Tien-Shin' eko frontoietan. Manilara ere joaten giñan.
–Frontoiak betetzen aal ziran lurralde aletan?
–Lertzeko moduan. Eta txinoek egiten zituzten aposturak galantak ziran. Jendeak txinoak oso «otzak» dirala pentsatzen du, baiñan ez da orrela. Poltsiko beroa gustokoa dute.
–Zenbat pelotari ziñaten Shan gai, Tien-Shin eta Manilan?
–Talde ederra biltzen giñan: eun lagun inguru. Beren artean Billabonako Itxaso anaiak, Andres Aramendi eta baita donostiar batzuk ere.
Mundu guzian zear ibilli ondoren 50 urtekin Joxe Antonio Durango gelditu zan azkenean, frontoi-maixu bezela, mutikoeri zestapunta kirol bikaiña erakusten.
–Frontoi ontatik, orain arte, 84 pelotari profesionalak irten dira,. eta orain ludi guzian jokatzen ari dira, Ameriketan, batez ere.
–Zenbat ikasle dituzute orair, bertan?
–44 mutil, 11 urtectatik 17'raño koak. Emen ikaskirunak bukatzcan leenengo saltoa ematen dute Kanarias edo Mallorkan jokatuaz Et andik Ameriketara, Miami eta Floridara geienak.
–Zer kondizio bear dira kiroi ontarako?
–Begi onak batez ere, reflejo biziak eta fo;malak izatea. Kirol onek sakrifizioa eskatzen du txikitandik. Nere ikasleak, mutikoak, goizeko 6'15 tan frontoian izan bear dute, eta emendik kolejiora joan. Neguan au egitea gogorra da.
–Nolakoak dira leenengo ikaskizunak?
–Bi edo iru illabete barru, mutillak frontoi trabeska jokatzen du, eta ondoren frontoi luzera joaten dira. Ordu beteko entrenamentoak dituzte. Astean iru bider.
–Itzegin dezagun diru kontuaz.
–Gaurko pelotariak Ameriketan diru asko irabazten dute. Lau illaboteko denboraldeak izaten dira, eta 600.000 pezta irabazten dituzte bakoltzcan. Eta orreri 6.000 dolarko propinak (420.000 pezta) geitzen ba dizkiogu, irabazketak ondo xamar gelditzen dira.
–Oiek dira propinak, oiek! Nola eman diteke ainbeste?
–Aurten Miamiko frontoian egin diran aposturak 30 milloi dolarekoak izan dira.
–Orrela nik ere propinak emango nituzke! Eta zuek zenbat irabazten zenuten?
–Gure denboretan, 1925-gn urtean, illeko (100 leun) dolar irabazten genitun. Orain gutxi dirudi baiñan dolar alekin gauza asko egiten ziran. Ala ere, gaurko pelotariak askoz geiago irabazten dute.
–Gazte bat diru askokin zintzoa izatea... zaillada ez aal da?
–Oraingo pelotariak gu baiño geiago pentsatzen dute gauza oietaz, eta bere diruari obeto kontu egiten diote. Diru orrari askoz geiago ateratzen diote. Guk irabazten genun diruak bat batean iges egiten zun. Orain ez da ola. Geienak ezkondu egiten dira, eta bere sendian jartzen dute dirua.
–Orain pozik aal zaude emen dezun lanakin?
–Bai noski, nere lana dalako.
–Ez aal dezu noizik eta bein zestorik artzen?
–Ez. 63 urte ditut. Ori gazteentzako da. Eta geiñera, 45 urte jokatzen ari eta gero, aski det.
Itz auekin bukatu genun itzaldia. An utzi nuen Joxe Mari, frontoiatzeko gela batean, zesto pilla baten artean, milla oroimenen artean.

XABIER ARCELUS
10

GaiezKirolaPilotaBesteak
PertsonaiazURBIETA3
EgileezARCELUS1Kirola