argia.eus
INPRIMATU
Donostia Erti-Lanez Apaintzeko
1969ko irailaren 28a
C.A.T. eko Idazkaria dan Agirre jaunari elkarrizketa

Donostia Erti-Lanez Apaintzeko
Lenengo Zizelkaritza-Urtebikoa
ERAKARRI ta Turismo'ko Bilguak (C.A.T.) ba du asmo beroa, gure Donostia Eskultura bikaiñez apaintzeko. Lendik ainbeste edergarri duan gure Uri au, gizon ertilarien lanez ederragotu nai du, alegia. Ta asmo ori bero darama aurrera bi urtetik bein onelako ertijaia ospatuaz.
Ain zuzen elkar jo degu C.A.T.'ko Idazkari dan Agirre jaunarekin, eta aukera au onarturik, ekin diogu galdezka:
–Nola bururatu zitzaizuen Erti-Leiaketa au sortzeko asmoa?
–Donostia-ko etxe ta kaleak ikustatu ezkero, agirian dago, uria bere batean berria dala. "Donosti Zarra" bera ere, 1813'garren urteko erreketa ezkerokoa da. Suak ondatua berritzea erabaki zuten orduko gizon prestuak, eta ala jaso ziguten berriro etxadia. Berrogei ta amar urte geroago, 1863-garrenean, Uri aren arresi ta murallak bota zituzten eta andik aurrera, ego-alderuntz zabaldu zan erria, lenbizi Urumearen ezkerretik, eta 1920'garrena ezkero Zurriola aldetik.
–Baiña ori guzia urruti gelditu da...
–Orrela da. Eun urte buruko Enparantza bera, 1913-garren urteko jaietan egin ziran oroitzaldiak iraun arazteko asmatutako Plaza del Centenario delakoa, izango da Bienal onetan sarituko dan eskulturaz edertuko dana.
–Zer nolako xeetasunak agertzen dira, leiaketa ontara agertu diran lanetan?
–Lenbizi, azaldu diran maketa guziak, jarri diran oiñarrien ariora asmatu bear izan dituzte. Donostiako giro ta aide oni dagozkion zizelkaritzak sortu nai ditugu. Aide busti ta epel oni dagozkionak. Gaiñera, gaurko erti-motaz ikututako eskulturak bear genituan. Ala ere, diruneurria jarri diogu erti-lanari. Au, ezingo da 200.000 pezeta baiño geiago kostatu. Egin da bere lekuan jarri bear da gastu orren barruan.
–Nolako sariak jarri dituzue?
–Lenbizikoa, 50.000 pezetakoa. Bigarrena, 30.000 pezetakoa ta irugarrena, 20.000 pezetakoa.
-Zeintzuk dira maikoak, onena ta urrengoak erabakitzeko?
–Erti-aztertzaille ezagunak dira guziak: Juan Antonio Garaimuño, Karlos Arean, Zirilo Popovici, P. C. White:, W. Brashaw eta Biktor Manuel Nieto.
–Eduardo Txillida'ren izenik eztegu ikusten tartean.
Alki bat eskeiñi genion, epaikarien artean, baiña gure deia goxoki atzeratu zuan. Ezta onelako leiketajuez izateko zale.
–A! ta nolatan dijoa Tenis'ko ibil-leku-ertzean jartzekoa zan "Aize Orrazia"?
–Gure gogoko astiroegi. Txillida'k soseguz artu du lan ori.
–Bienalak, izenak dionez, bi urtetik bein ospatzen dira. Gerorako ala jarraitu nai al du Aiuntamentuak Urtebiko jaiak antolatuaz?
–Orrelaxe da. Aurten, Juraduak erabakio artu ta andik lau illabeterako, saritutako eskultura bukatua ikusi nai da. Datorren urtean jarriko da bere lekuan, bigarren saria irabazten duana.
–Zein lekutan jartzeko asmoa dute eskultura berri oiek?
–Auzoetan, bereziki. Oraingoa, Eun urteburuko Enparantzan; gero, Bidebietan, Antiguon, Naparruko Abenida azkenean eta Amara berriko ainbeste plazatan, Itxas-ertzetan. . .
–Zizelkari onak agertu al dira Leiaketa ontara?
–Bai, orixe. Euskalerrikoak lenbizi, (Donostikoak, Bi!bokoak, Gazteizkoak, Irungoak...) Gero Espaiñia-ko beste alderdietakoak. Bat Londres'koa, bestea Bradford'koa ta bestea Edinburgokoa.
–Ikusleak ere aukera izango omen dute sari bat era bakitzeko , ezta ala?
–Baita ori ere. Ikusleak denen artean geien zein gustatzen zaien esateko, eskubidea izango dute. Jendeak aukeratzen duana saririk gabe gelditzen bada malkoengandik, irugarren saria erriak aukeratutakoari eskeiñiko diote.
–Eskerrik asko zure erantzunengatik. Onelako Erti-Leiaketa auek, erria erti-zale egiteko egoki etorriko dira.
ZARAUTZBI
«Tente» irudia oso-osorik ikusten degu emen. Burnizkoa da. Donostiar batek egiña. "Zentenario" deritzaion plazan jarria izango da lau illabete baño leen.
Ara emen "Tente" izan dun irudiaren zati berezi bat. Ain zuzen, berak irabazi du lenengo saria.
Bigarren saria irabazi dun irudi au Madril'tar Amador Rodrigez'ek egiña da.
12

GaiezKulturaKulturgintz
EgileezARAUTZBI1Kultura