Udara


2026ko uztailaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi hilabete dira, uztaila eta agorrila, zortzi aste, hirurogei egun bete. Uda hor dago eta bizitzan aitzina goazela hitzordu enblematikoak ditugu, beti berdinak, egia erran. Bero ikaragarria egiten duen arren, anaiengana ernatzen gara eztia ateratzera, pastoral bat ikusten dugu, familia bazkariak antolatzen ditugu, herri eta hirietako bestetan terrentaz ibiltzen gara, aspaldiko adiskideak agurtuz. Gerta daiteke, halaber, gutariko batzuk maitemintzea, izotzez hormatu gin-tonica edo Elorrioko txakolina basoak eskuetan...

Udaran, mundu mailako aktualitatearen presentzia arinago nabari dugu buru gainetan. Autokrata psikopatak eta aita politiko larderiatsuak ahanzten ditugu, ideia beltzak, ideia zuri-urdinak eta ideiak gorriak baztertzen ere. Beroteaz sufritzen dukegu agian lehen aldiz, are gehiago itzal bila ernatzen garenean, bide ertzetako zuhaitzak eta sasiak oro ebaki dituztelako...

Izaro kantariaren udara, udara abestia dabilkigu buru zokoan mailukari, urte ero baten ondoko atseden beharraren eta bizirik sentitzen jarraitzeko egunerokotasunetik kanpoko ekitaldi premien artean! 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...