Bikote birtualen debekua

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Joan den astean txinatar asko “bikote” barik esnatu zen. AAekin harreman zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei honako zerbitzu motak eskaintzea debekatu zuen Txinako Gobernuak: bikote birtualak, lagun birtualak, hildako pertsona birtualak, gaztetxoei bideraturiko edozein laguntza emozional mota baliatzen duten AAk.

AA generatiboak urte gutxi daramatza gurekin, eta gure gizatasuna zaharra da, enpatikoa, behar emozionalez beterikoa. Oraindik denbora behar dugu ulertzeko AAk gure bizitzetan izan dezakeen edo izan behar ez duen tokia. Bitartean, debekua ez dut txarto ikusten.

Gurean ere badira halakoak: PollyBuzz gisako aplikazioekin, gazteen artean harremanak egiten dituzte lagun eta bikote birtualekin. Harreman erotiko eta afektibo birtualak, adeitsuak, norberaren izatea goraipatzen dutenak. Nork behar ditu kuadrillak, eztabaidak, lantaldeak, gizartea eraiki, makina batek behar emozionalak asebetetzen dituen errealitate batean?

2013an Spike Jonze zinemagilearen Her pelikula ikusi nuen Joaquin Phoenix-ek bikain antzeztua. Pelikula hartan AA eta pertsona baten arteko maitasun harremana irudikatzen zen. Baina zelan da posible gizaki bat makina batekin maitemintzea? Bada, gaia aztertu dute eta Eliza efektu gisa izendatu dute. Efektu horrek adierazten du sistema informatikoei, batez ere AA txatbotei, giza ezaugarriak inkontzienteki egozteko joera: enpatia, autokontzientzia edo sentimendu errealak. Horri batzen badiogu gaur egun pertsona askok bizi duten bakardade egoera, erraza da irudikatzea gizarteen gainbehera dakarren distopia bat, sistema hauek ez baditugu erregulatzen. Distopietan pentsatzea ondo etor dakiguke norabidea berregiteko, gure arreta zuzenzteko on egingo diguten bizimoduetara. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...