Egiptoar erregina bat Errusian

Argazkia: Tresiter et al.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Arkeologo batek Arsinoe III.a erregina ptolomeotarraren erretratua daukan eraztun bat topatu du Egiptotik milaka kilometrora, Errusiako Voskresenskoye 6 aztarnategian. 

Erreginaren agintaldian egina, eraztunak 2.200 urte inguru ditu, eta Bosforoko Erresumaren parte zen Gorgippia hiri zaharrean, etxe helenistiko baten aztarnen artean topatu dute, mediterranear jatorriko beste hainbat objekturekin batera. 

Adituen ustez, aurkikuntzak ez du esan nahi Arsinoeren eta Gosgippiaren arteko harreman zuzenik zegoenik, edota jabeak Egiptotik hara eraman zuenik, Egipto ptolomeotarraren eragin komertzial, kultural eta, kasu honetan, ikonografikoa, Niloren bailaratik milaka kilometrora hedatu zela baizik.  


Irakurri gehiago: Denboraren makina Historia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...