Konplexua, halabeharrez

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aldaketa klimatikoa parez pare jarri zaigu, ez ustekabean, baina bai basati. Aire girotua hautu politiko bihurtu zaigu, erabaki indibidualek egoera are gehiago okertuko dutela jabetzeke. Egokitu gabeko eraikinak, ospitaleak, zahar etxeak... aurreikusita zegoenaren aurrean arduragabeki jokatu dugu, neurri errealak planifikatu eta hartu gabe. 

Muturreko egoeratan, jakina, arrakalak are sakonagoak bihurtzen zaizkigu; etxean zein lanean. Garbitzaileak, ingeniariak, zaintzaileak, arkitektoak, eraikuntzako langileak, medikuak... Argi dago bero sapa oso modu ezberdinean biziko zuela bakoitzak, lanpostuen artean ere mailak eta mailak daudelako.

Zorionez, zenbait sindikatuk klima larrialdiaren aurrean industria politikak zein lanpostuak birpentsatzeko lanketak egin dituzte

Aire girotua hautu politiko bihurtu zaigu, erabaki indibidualek egoera are gehiago okertuko dutela jabetzeke

urteotan, eta ari dira, pixkanaka, ibilbide bat marrazten. Lan konplexua, lanpostuak defendatze hutsa jada ez delako nahiko, erronka global bati maila bereko erantzuna eman behar zaiolako. Eta ari gintezke fundizio bateko lanpostuez, edota langileen hizkuntza eskakizunez.

Euskararen auziak ere eskatzen duelako estrategia zentzudun bat: ertzetakoak aintzat hartuko dituen euskalduntze estrategia, bazterrean utzi gabe euskal hiztunok ditugun eskubideak. Sindikatu batzuen estrategia euskarafoboek ez diote errealitate horri erantzuten. Konplexutasunari konplexutasunetik erantzun behar zaio, ez gorrototik.

Auzitegi Goreneko azken ebazpenak, berriz, azpikontratatutako enpresetan jartzen du fokua: Jaurlaritzak ezin dizkie eskatu funtzionarioen baldintza linguistikoak. Funtzio publikoa betetzen duten enpresak izanik, ezin epaiarekin ados egon. Baina epaiak bezainbeste kezkatzen nau azpikontratatutako enpresak izateak berak. Enpresa pribatu askotan, azpikontratazioaren logikek langileen arteko mailakatzea eta miseria bultzatzen dutelako. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...