Tiwanakun txakurrak maite zituzten

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Egungo Perun, Tiwanaku kulturako biztanleek duela 1.100 urte inguru ehortzitako  bi txakurren momiak aztertu berri dituzte. Latin American Antiquity aldizkarian jakinarazi dutenez, txakurrak ez zituzten gizakiek propio momifikatu, inguru hartako klima lehorrak baizik, baina animaliak kontu handiz ehortzi zituzten, eta zer jaten zuten ere jakin ahal izan dute: haiekin bizi ziren gizakien antzeko dieta zeukaten.

Andeetako kultura prehispanikoetan beste txakur batzuen arrastoak ere topatu izan dituzte, baina denak mausoleo handietan, eliteei lotuta, eta funtzio ritual edota sinbolikoarekin. Tiwanakuko bi txakurrak, ordea, egunerokotasun testuinguruan aurkitu dituzte, eta erakusten dute txakurrak ondo zaintzen zituztela eta lotura afektibo estua zeukatela haiekin. 


Irakurri gehiago: Denboraren makina Historia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...