Non hitz egin dezakegu?

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Uztailaren 9an Chat Control Europar Batasuneko lege proposamenaren 1.0 bertsioa bertan behera uzteko bozketa ez zen aurrera atera. Zer da Chat Control delakoa? “Haurrenganako sexu-abusuak prebenitu eta borrokatzeko arauak ezartzen dituen Europar Parlamentu eta Kontseiluaren araudia” da, eta Chat Control izena jarri diote lege proposamenaren aurkariek.

Lege proposamen honek badu ibilbide kronologiko bat diseinatua, eta horren kontra gaudenok galdu dugun lehen borroka da Chat Control 1.0 aurrera atera dela. Lehen bertsio honetan, plataforma handi zentralizatuek zelataritza masiboa egiteko aukera lortu dute, Europako ePrivacy araua betetzeko salbuespena lortu dutelako. Orain, zelataritza masiboarekin ikasten dutena euren adimena handitzeko baliatuko dute, zerbitzuen lehiakortasuna eta boterea biderkatuta. Chat Control 2.0 bertsioa datorren irailean eztabaidatuko da eta derrigortasuna ekarriko omen du.

Zergatik sortu dira kontrako mugimenduak, haurren aurkako sexu-abusuak prebenitzea hain borroka zilegia izanda? Gauza da horrelako neurriekin gobernuen eta plataformen zelataritza etengabea normalizatzen dugula. Aukera horrek denok bihurtzen gaitu gaizkile potentzial, zelatatu beharreko. Eta euren boterearekiko zaurgarriago.

Zeintzuk dira modu masiboan mezauak zelatatuko dituzten plataformak? Besteak beste, Metako Messenger eta Instagrameko zuzeneko mezuak, Googleeko Gmail, Google Chat, Google Messages eta Google Meet, Microsofteko Outlook, Skype eta Teams, Discord, Appleeko i-Cloud emailak, Xbox-eko mezuak. Orduan, non hitz egin dezakegu? Non ez gaituzte zelatatuko enpresa eta gobernuek? Non ez gaitu gure pribatutasunaren galerak zaurgarriago bilakatuko? Puntu batetik bestera mezularitza zifratua eskaintzen duten baliabideetan. Adibidez, Delta Chat-en. 

Iturriak:

Zelataritzarako salbuespenaren testu legala

ePrivacy araudia

EU Parliament greenlights Chat Control 1.0 – Breyer: “Our children lose out”

fightchatcontrol.eu

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...