Isilak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Etxeko sukaldean arazoa azaldu, kausen hipotesiak egin, konponbideak proposatu, logelaraino jarraitu, jaramon faltagatik ia oihu egin, espazio handia okupatu beso keinuez, alde egin. Aurrean, isil bat.

Ikasturtea amaitu hamaika bileraren ondoren; iritziak eman, agerian geratu, ardurak hartu, arazoak eduki, arazoak azaldu, arduradunen aurrean hitz egin, parte hartu gaia proposatu duena bakarrizketan gera ez dadin. Aurrean, isilak.

Erasoa seinalatu, bilerak deitu kideekin, elkarrizketak eduki, adituekin kontsultatu, “-tzaileei” aurre egin, oihuka zikindu, ahotsa ez goratzeko entrenatu, abokatuaren aurrean lasai hitz egin, erori, altxa. Inguruan, isilak.

Pertsona onak, xaloak, umilak isilak. Diskretuak, dotoreak, fidagarriak isilak. Zuhurrak, azkarrak, jakintsuak isilak. Lasaiak, pentsalariak, orekatuak isilak. Hori guztia isilak, besterik interpretatzen ez dakienaren begietan. Hori guztia isilak, beste isilentzat.

Zuentzat isilak. Zuentzat, balitekeenez ezkutuko berekoi indibidualistak  izatea, itotzen ari bazara ere irribarre xalo batekin begiratuko dizutenak (edo inozoa, edo psikopatikoa). Isildu gabe entzuten didaten presentzia erridikulu, desorekatu eta zikinak hobe. Hitz bakoitzean bizitza jartzen dutenak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...