Mesopotamian eskutitzak buztinezko gutun-azaletan babestuta bidaltzeko ohitura zuten, eta arkeologoek ireki gabeko milaka gutun aurkitu dituzte. Edukia ezagutzeko, azala –eta askotan mamia ere bai– suntsitzea beste erremediorik ez zegoen eta horrek arkeologiaren dilema ohikoenetakoa uzten zuen agerian: zer lehenetsi behar da? Ikerketa ala kontserbazioa?
Nature aldizkariak argitaratu berri duenez, ENCI (Extracting Non-destructively Cuneiform Inscriptions) izeneko eskanerra garatu dute, X izpien bidez barruan dagoena ikusi ahal izateko. Tresna berria Anatoliako Zibiliazioen Museoan (Ankara, Turkia) erabiltzen hasi dira, antzinako Kanesh hirian aurkitutako ehunka gutunen azala ukitu gabe irakurtzeko.