Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Pasa ditugun tenperatura altuko egunak ez dira funsgabeak izan. Bizipen kolektibo esanguratsua izan dela uste dut. Laburra pandemiarekin konparatuta, baina eraginkortasun maila handiarekin. Eguraldiaren iragarpen kontsultak ez dira aisialdi-plan bat egiteko izan, baizik eta eguna igaro behar genuen barne-espazioaren egoera klimatikoan nola eragin jakiteko. Goizeko seietan etxebizitza askotako leihoak zabal ireki dira eta barne patio edo beste logeletako haize-korronteekin lanean jarri ditugu. Etxe barneko beroa atera eta freskatzea lehen mailako beharra bihurtu dugu. Etxe askotako pertsianak ongi jaitsita izan dira eta ilunpetako espazioetan bizi izan gara. Klimara eta etxeko giroa babestera jarri garela kolektiboki eta bat-batean, alegia.

Biharko beroaldirako hobeto prestaturik egoteko beharra askoren buruetan dago ordutik. Egun hauetan asko etorri dira bulegora galdetuz ea aire girotua jartzeko aukerarik ba ote dagoen haien etxeetan, etxeari babespen pasiborik jartzeko aukera ote duten edo sabaiko haizagailua logelan kokatzekoa. Beroaldiak maizago gertatuko badira, etxe askotan egokitze-lanak behar direla pentsatzen hasi gara, zeren eskuzko aireztapena baino gehiago izan beharko du akaso. 

Ongi egokitutako etxeetan, hego eta mendebaldera begiratzen duten leihateen aurrean babespen elementuren bat egongo da: zuhaitz mardul baten hosto-babesa, toldo luze bat, galeria bat, balkoi estali eta itxi bat, landareztutako pergola bat edo horien konbinaketaren bat. Helburua: eguzki-izpia leihoaren beiratera iristeko gai ez izatea. Beroa etxe barnera sartzea ekidin behar dugu dauzkagun trikimailu guztiekin. Paretari dagokionez, paretaren osaeraren arabera errazago eutsiko zaio beroari, zenbait isolamendu sintetiko behin berotzen direnean ez diotelako beroari eusten eta barnera sartzeko ezaugarri fisikorik ez dutelako. Inertzia termikoa esaten zaio tenperatura gordailu izateko ezaugarriari, gure paretek galdu dutena. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Eguraldia Arkitektura Kultura
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...