Erresistentzia-saioak V: despotismo ilustratua

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dena herriarentzat, baina herririk gabe”. Hori zen despotismo ilustratuaren promesa: herriaren mesedetan gobernatu, herriari galdetu gabe. Formula zaharkitua dirudi, baina badut uste oraindik indarrean dirauela zenbait arlotan. Umeekin, adibidez.

Helduok maite dugu umeen alde agertzea. Haien alde idazten ditugu liburuak, eta haien mesedetan erabakitzen dugu zer den egokia. Haien etorkizunaz mintzatzen gara maiz, haurrak oraina direla ahantzi bitartean. Haurren izenean aritzea boladan dago; haiei tokia egitea edo entzutea, berriz, ez hainbertze.

Gurasorik gabe bizi zen Pippi Kaltzaluze, eta polizia barregarri uzteaz gainera, ez zuen eskolara joan nahi. Halako mezu “desegokiak” zirela eta, Pippiren istorioak publikatzea kostatu zitzaion Astrid Lindgren-i duela 82 urte. Galdera da: idazle suediarrak gaur aurkeztuko balu lana estreinakoz, zenbat ezezko jasoko lituzke?

Ez duzue heldurik aurkituko Dena umeentzat, baina umerik gabe leloa defendatzen. Joera nagusi batzuk, baina, bertzela mintzo dira. Horregatik, haur literaturan, bederen, gehiago fidatuko naiz ume baten irriaz heldu baten oniritziaz baino. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Haurren eskubideak Gizartea
ASTEKARIA
2026ko uztailaren 5
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...