Distopiak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Wikipediak dioenez, distopia toki txar bat da, irudizkoa, non gizarte bat nabarmentzen baita pertsonen askatasunaren, eskubideen eta ongizatearen aurka jokatzeagatik, kontrola eta bortizkeria erabilita. Utopia, aldiz, ezaugarri “onak” dituen alegiazko gizartea da, nork irudikatu eta horrek “ontzat” dituen balioen arabera. Bistan da. Utopien ezaugarriak askotarikoak dira, utopia-asmatzaileak beste, baina distopia orok beti dituzte bereizgarri artegatsu komunak, gizakiok gaizki sentitzera, sufritzera eta izutzera garamatzatenak.

Nik goiz, goizegi, egin nuen topo distopia batekin: Aldous Huxley-ren Brave New World edo Bai mundu berria delakoarekin. 8 urterekin irakurri nuen Un mundo feliz hura, inongo irazkirik gabe, eta larritasun handia eragin zidan. Geroago, ni helduago, etorri ziren beste batzuk: 1984, Fahrenheit 451

Mitoaroa III ikuskizun txundigarriak bikain irudikatzen du distopia bati buruz jende arruntok dugun ideia. Irudi asaldagarriek eta mehatxuzko estetikak mundu aztoragarri batera daramatza ikusleak. Eta distopiaren efektua areagotzen dute kontrako eskuan doazen efektu baikorragoek: kantak, musika, umorezko eszenak…

Gizarte erreal distopikoenetan ere, egoera goxatzea xede duten osagai arinagoak izaten dira, agintzaileek mendean harrapatuta eduki nahi dituztenen egoera goxatzekoak

Gizarte erreal distopikoenetan ere, egoera goxatzea xede duten osagai arinagoak izaten dira, agintzaileek mendean harrapatuta eduki nahi dituztenen egoera goxatzekoak. Edo ikuskizuneko pantailetan agertzen ziren mezu distopikoak bezala (ez dakit nahita eginda den, baina antza handia zuten gobernuek eta enpresa farmazeutikoek helarazitakoekin…), jendearen “onerako” diruditen aholkuak, baina karga arras hertsagarria daramatenak. Pello Reparazen ikuskizunean, mezu zoro eta mutiriak zirenez, egiantza galtzen zuten. Errealitatean, “zentzudunagoak” dirudite, eta, horregatik, errazago irensten ditugu.

Ezen munduko gizarte 'errealek' edozein distopiaren ezaugarriak dituzte: etsenplu ona dira oraingo garaiak, baina arruntak izan dira beti, ohikoak, talde edo egitura boteretsuen portaera beldurgarriak, estuak eta bortitzak, jendea nahi eran maneiatu eta mendean hartu asmo dutenak.

Hain segur, kontrakoak, hots, jendarte libre eta baketsuagoak, berdinzale eta justuagoak, salbuespena dira gizadiaren historian.

Baina gizakiok guregan dugu distopiak gainditzeko gailua: kontzientzia deitzen da, barne-askatasuna, giza kidetasuna… Alaitasuna ere, bizipoza (ezkortasunak ez baitu inor askatzen). Nola ikuskizunean, hala errealitatean. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Musika Kultura
ASTEKARIA
2026ko uztailaren 5
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...