Absentismoa aitzakia denean

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pantailako orri zuriarengana nekatuta iritsi naiz. Beroagatik, ikasturte gogorrarengatik, pilatutako tentsio mailarengatik, eteten ez diren ardurengatik... Luze aritu naiz albisteak bilatzen, sormen bila; zerbitzu publikoen ahultzeak sortzen duen ardura, Ormuz-en irekierak ekar dezakeen lasaitasun faltsua, absentismoaren aurrean patronalak abiatutako azken erasoaldia... 

Langileen eskubideak kriminalizatzeko enegarren saiakera da, kontuan izanda absentismoari buruz aritzean, bajak, baimenak, oporrak edota grebak ere kontabilizatzen dituztela

Azken berriak lortu du, zorionez, neuronak pixka bat aztoratzea. Badelako zer jorratu absentismoari eta lan osasunari buruz hitz egitean. 2025eko datuen arabera, Espainiako Estatuan %7,68 izan zen absentismo tasa, 2013ko krisialdiko %3,8tik urrun. Eta ausartuko nintzateke esaten “gaixotzeko pribilegioa” dugunak gaudela soilik %7,68 horretan. Aukera bikaina, beraz, gaur egungo sistemak eta lan-ereduak geure buruak mugara eramateko duen abileziaz hitz egiteko; deskonexiorako gaitasun faltaz, geure buruari gehiegi eskatzeaz, lan egiteko baldintza zorrotzez... Dena den, pribilegiatuak gu, geure burua denean dugun traidore handiena. Esplotazioa, gutxiespena, umiliazioa, sexu jazarpena, ordaindu gabeko soldatak, mehatxuak... eta gure zaharrak zaintzen dituzten emakume migratuen aitortza garratzak: lanerako baimena lortzea ere pribilegio bihurtu da garaiotan.

Espainiako CEOE patronaleko buru Antonio Garamendik, baina, lan baldintzak zaintzeko ikuskariak eskatu beharrean, adierazi du benetan zaindu eta kontrolatu beharrekoa langileok gaixotzeko dugun abilezia dela. Horretarako, besteak beste, mutua pribatuen eskumenak handitzea eskatu du, baita kontrolak areagotu eta gaixoen zaintzarekiko ardura ekonomikoa txikitzea ere. Zoritxarrez, ez nau gehiegi harritu. Langileen eskubideak kriminalizatzeko enegarren saiakera da, kontuan izanda absentismoari buruz aritzean, bajak, baimenak, oporrak edota grebak ere kontabilizatzen dituztela. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2026ko ekainaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...