Rififiak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bazterretan entzuten dugunaren arabera, genero disidentzia kontuen inguruan lanean ari diren elkarteetan rififi aire bat badabil, taldeak elkarren kontra ari dira, erdibitzen dira Akizen eta Pauen bezala, eztabaidak itzaltzen dituzte batzuek eta besteek, laidoak, irainak eta hala ez direnak barreiatuta. Baionako Les bascos elkartearen barruan ere nabaritzen dira daldara horiek eta ez da baitezpada seinale hain ona.

Egoki den bezala denek auzoa baino erradikalagoak izan nahi dugu, alternatiboagoak, zoharragoak, arrazoia are urrunago eraman, gure jendarteek oraino heroismoa eta sakrifizioa hobesten dituztelako normaltasun xaloaren eta apaletsiaren ordez. Ez zaigu gustatzen gure tokian egotera asignatuak izatea, eta edozein zirrara borrokalari txalotzeko prest gaude.

Alexis izeneko ipuineko Marguerite Yourcenar-en erran bat ekarriko nuke zutabe honen ixteko: “Ez ote gintezke guziak transformatuak izango, garena baino ez izateko kuraia bagenu”. Eta nik gehitzen dut: “Debadioak ekidin gabe, superlatiboez harago, egitekoa duguna ahalik isilen eta umilen egitera plantatzen bagina?”. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.