Intsekturik ez, eskerrik asko

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Neandertalen eta Homo sapiens-en hortzetako lertzoa aztertu berri dute Pompeu Fabra Unibertsitateko eta Espainiako Biologia Ebolutiboko Institutuko ikerleek, eta ondorioztatu dute intsektuak neandertalen dietaren parte garrantzitsua zirela, batez ere euliak eta eltxoak. Baina gure espezieko duela milaka urteko indibiduoen hortzetan ia ez dute intsektu arrastorik topatu. 

Intsektuek kitina izeneko karbohidrato oso gogorra dute exoeskeletoan, eta hori liseritzeko entzima jakin batzuk behar dira, neandertalek bazeuzkatenak. Gure espezieak, ordea, ez dauka kitina digeritzeko gaitasun hori, eta ez du izan, gutxienez, azken 9.000 urtetan. Beraz, intsekturik ez jatea ez da hautu kultural bat, ezaugarri genetiko eta ebolutiboa baizik.


Irakurri gehiago: Historia Denboraren makina
ASTEKARIA
2026ko ekainaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...