1617an, heriotzera kondenatutako Katalina Erausok adierazpen judiziala egin zuen Guamangako (Peru) apezpikuaren aurrean. Erauso onik atera zen hartatik, baina orain Valparaisoko Unibertsitate Katolikoko Bernardita Eltit, deklarazio hori oinarritzat hartuta, berriro epaitzan ari da "moja alfereza".
Figura ezohikoa eta interesgarria dela onartuta, Eltit ez dator bat luzaroan Erauso konkistaren heroitzat jo duen ikuspegiarekin, ezta berriki zenbaitentzat queer erreferente historikotzat hartu izanarekin ere.
Literaturaren eta zuzenbidearen arteko loturan espezializatutako ikerlari txiletarraren arabera, Erausok "muturreko indarkeria erabili zuen, eta, identitate transgeneroen aurrekaria izanik ere, espainiar inperioko soldadu errukigabea izan zen".