Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lur zati bat aukeratutako landaredia lekuratzerako. Lorategia, leku mirestua, adostasun maila handiko hitz goxoen eremua. Nork ez du lorategia gustuko. Lan handia eskatzen duen lekua izanik ere, lorazainek maitasun harreman berezia eraikitzen dute zaintzen duten lorategiarekin. Ezin uka gizakiak betidanik egin duela landaketarako keinua plazera eskuratzeko ekintza bezala, arbaso-lotura magiko bat biltzen agertzen baita eskuak lurretan sartu eta bizitza emateko aukerari espazio egiten diogunean. Landaketa ariketa batek berdintzen eta gizakiago egiten gaitu, lurrari lotzen gaituelako, espiritualitatearekin konektatzeko tokia da.

Lorategiak natura domestikatuaren sinbologia ere badirelako, kontrol eta domeinu adierazpen bat, eta horregatik, ideologia-klase baten materializazio dira. Lorategiak estatus jakin bat eskaintzen dio jabeari, boterearen adierazpen bat edertasunaren laudorioari lotuta. Eta noski, edertasun kanon bat eraikitzen da. Begiratzeko eta erakusteko lorategia, lorazaina etxeko langile bilakatzen da, bisitariaren txunditze-espektakulu eskaintzeko helburuz. Lorategiaren hormen mugen barne, naturak ordena inposatu bat jarraitzen du. Lorategia, beraz, handikeria, plazer nartzisista eta edertasunaren narratiben leku. Kontraesanez beteriko proiektua, onuraren eta gaiztakeriaren bitartekari baita.

Lorategiak utopiak pentsatzeko leku izan dira, zoriontasun eta ongizatearen promesa gisa erabiliak. Bizitza on batek lorategiz hornituta egon behar duela idatzi ohi da, eta etorkizuneko hirien salbaziorako landareak eta zuhaitzak landatzeko esaten ari zaigu. Kontuz ibili beharko dugu honetan ere bai, lorategiratzeko plangintzan hirietako desorekak handitzeko aukera baitago. Karga estetiko, sinboliko eta politikoa dago lorategien sustraietan eta.

Donostiako Cristina Enea parkeak 100 urte beteko ditu ekainean eta lorategien edertasun eta gatazka urbanoak begiratzeko lur zatia izaten jarraitzen du. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.