1974an, Txinako Jiangyin hirian, Ming dinastiako hilobi bat topatu zuten. Xia Quan-en hilobia zen, 1348 eta 1411 urteen artean bizi izan zen medikuarena. Hilobian hainbat kirurgia tresna topatu zituzten, horien artean, guraize batzuk.
Mende erdia igarota, teknologia berriek guraizeetako osagai guztiak xehe aztertzea ahalbidetu dute. Antiquity aldizkarian argitaratu duten ikerlanaren arabera, guraizteetako partikula gorrixkak Aconitum carmichaelii landarearen arrastoak dira, zehazki akonita izeneko alkaloide pozoitsuarenak. Garai hartako idatzietan jasotzen da Txinan anestesikoak erabiltzen zituztela, baina hau da kirurgian anestesia erabili izanaren froga arkeologikorik zaharrena.