1955: dirudienez Arguedasko (Nafarroa) artzain bat hil zen lurrean aurkitutako lehergai baten ondorioz, baina ez dago horri buruzko informaziorik.
1968/VI: F-104 batek istripua izan zuen Funesen (Nafarroa), hildakorik gabe.
1969/VII: F-100 batek istripua izan zuen Borjan (Zaragoza), hildakorik gabe.
1969/VIII: pilotu bat hil zen poligonoaren barruan F-100 batek lurra jota.
1970/V: F-100 batek Moncayoren aurka jo zuen eta pilotua hil egin zen.
1970/V: bi pilotu hil ziren Phantom F-4 bat erorita Sadabatik (Nafarroa) gertu.
1972/II: bi Phantomek talka egin zuten El Busten (Zaragoza); lau pilotuak hil
ziren eta hegazkin zatiak erori ziren herri gainera.
1972/V: bi pilotu hil ziren Yerga mendian (Alfaro, Errioxa) Phantom batek talka
egin ondoren.
1973/I: Phantom F-4 bat erori zen tiro eremuan, pilotua hil egin zen.
1973/III: jaurtigai baten isatsa erori zen Murillo el Fruto inguruan (Nafarroa).
1973/X: F-4 bat lurrera erori zen Bardeako tiro eremutik gertu.
1977/VIII/10: Supersaeta bat erori zen Bardean. Pilotua hil egin zen.
1977/VIII: Cadizeko Rotako base militarretik zetorren F-4 estatubatuar bat tiro eremuan erori zen.
1977/IX: beste Supersaeta bat erori zen tiro eremuan, eta pilotua hil egin zen.
1979/V/2: bonba bat erori zen La Sotonerako (Huesca) kanpamentu batean.
1979/VIII: Mirage III bat Arguedasetik gertu erori zen.
1980/II/10: bonba bat erori zen Valtierran (Nafarroa).
1980/V/13: bi pilotu hil ziren Moncayon, pilotatzen ari ziren F-4ak mendia jo zuenean.
1980/XI/12: Phantom bat erori zen Tarazona inguruan (Zaragoza).
1980/XI/13: F-4 batek istripua izan zuen Kasedan (Nafarroa), eta pilotua hil egin zen.
1981/I: bi pilotu hil ziren Agoncillon (Errioxa).
1982/VIII/14: helikoptero batek Yugoko baseliza (Arguedas, Nafarroa) jo zuen.
1982/IX/9: F-5 bat erori zen Cascanten (Nafarroa). Pilotua hil egin zen.
1987/V: Phantom batek airean su hartu eta Kasedan erori zen; barruan zeuden soldaduak hil egin ziren.
1987/VIII: lurrera eroritako hiru bonba geldo bildu zituzten Azkoienen (Nafarroa).
1988/II/27: F-16 batetik lau erregai-andel askatu ziren eta Cortestik (Nafarroa) kilometro batera erori ziren.
1989/VI/13: bi hegazkin erori ziren bost minututan: bata La Crucetan, Bardean,
eta bestea Ejea de los Caballerosen (Zaragoza).
1989/X/28: EF-18 batek talka egin zuen El Planon, Bardea iparraldean. Pilotua
hil egin zen.
1994/VIII/16: EF-18 bat erori zen Piskerratik gertu, Bardean.
2000/III/15: bi EF-18k talka egin zuten Ejea de los Caballeros gainean. Pilotuetako
bat hil zen.
2009/IV/2: EF-18 batek talka egin zuen Kanarietatik zetorrela, Landazuriako barrutian, tiro eremutik kanpo, Arguedas eta Valtierra herrietatik 10 kilometrora eta El Ferialeko urtegitik eta Senda Viva parke tematikotik apenas 5 kilometrora. Lurraren aurka talka egitean leherketa handia gertatu zen.
2015/III/5: F-5 batek kezko bi lehergailu jaurti zituen tiro eremutik kanpo, mendizale batzuk gertu zirela.
2015/VII/23: tiro eremutik kanpo zihoan pertsona bat zauritu zuten, maniobrak egiten ari zen helikoptero baten tiroa jasota.