Zure kokalekua duela 320 milioi urte

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela 320 milioi urte munduko mapak ez zuen gaurkoaren antzik. Masa kontinentalaren zatirik handiena Pangea superkontinentean zegoen bilduta. Lurrak izandako aldaketez modu errazean jabetzeko, Utrechteko unibertsitatearen gidaritzapean, aditu talde batek Paleolatitude.org tresna jarri du martxan. 

Webgune horretan zure hiriaren izena –edo beste edozein tokirena– idatzita, garai hartan zehazki non zegoen eta ordutik zenbat mugitu den ikusi daiteke. Gainera, beste datu batzuk ere eskaintzen ditu tresnak, besteak beste, aukeratutako kokalekuan nolako klima zegoen.   


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.