Berdina ez, beste gauza bat

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aste honetan bileratxo bat izan dut lankide ohi batekin, zeinak lan egiten duen bazterkeria egoera eta arrakala digitalaren inguruan, beste arrakala askoren artean. Digitalitateak sortzen dituen arrakala eta bazterkeria eredu berriekin borrokan aritzen da egunero. Bere elkartean Microsoft 360 darabilte eta Copilot AA ere zabalduta dago elkartean. Hausnarketa sakonak egiten ditu, gauzak ez ditu etortzen diren moduan besterik gabe hartzen. Subiranotasun teknologikoaz hitz egiten geundela, zenbait aditurekin ardurak partekatu ondoren subiranotasun teknologikoa oso konplikatua ikusten duela aitortu dit. Amerikako Estatu Batuek eraiki duten eredua hemen errepikatzea oso konplikatua dela, alegia. Berdina? Nork esan du, ordea, berdina nahi dugula? Pentsatzen hasi naiz. Nork nahi ote du AEBetako oligarken zerbitzarietara munduko datu ustiaketa bideratzen duten informazio autobideak bertako oligarken menpe jarriko lituzkeen eredu bat errepikatzea? Ez, ez gabiltza horretaz, ez gabiltza informazioaren autobideak errepikatzeaz, nodo burujabeak dituzten sareak sortzeaz baizik.

AEBetako eredu zapaltzaileak geurean bizitzen jarraituko dutela argi dut, merkatuak existitzen dira eta pertsonek aukeratzeko askatasuna izaten jarraituko dute, noski, baina burujabetzaren bidean paraleloki bestelako sareak sortzen ari dira jada, AEBetako eredu zibernetikoaren atzaparretatik urrun bizi nahi dugunontzako, digitalitatearen aukera emantzipatzaileak aztertzeko eta erabiltzeko bidea erein nahi dugunontzako.

Laguna harritu egin da esan diodanean Frantziako Gobernua administrazio publikotik Microsoft Office kentzen eta bere jarduera digitala Europan kokatutako zerbitzari eta software librera igarotzen ari dela. Andrea Alfarok El poder de Google llega a la escuela liburuan azaltzen zuen bidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.