Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mundua oker dabil alor askotan, baina gure latitudetako lurraldeetan etxebizitzaren prezioa da lehen mailako okerdura latzetako bat. Etxebizitzen prezioa eta soldaten arteko distantzia geroz eta handiagoa da eta bankuen hipotekak mugatu ostean, orain arte ez bezala, etxebizitza erosteko aukera ezinezkoa da gizarte-klase geroz eta handiagoarentzat. Horregatik, alokairuzko etxebizitzaren eskaera harrigarriki igo da jabetzara ohitutako gizarte batean.

Nola iritsi garen egoera honetaraino ulertzeko arrazoiak askotarikoak badira ere, funtsezkoena da etxebizitza nazio-ekonomiaren aktibo finantzario errentagarriena izateko diseinatua izan dela. Diru-inbertsiorik seguruena, erosoena, epe laburrekoa eta irabazi etekinik handiena etxebizitza bat erostea da. Errazagoa da errentak kobratzea, inbestitu, berriztatu eta balioa sortu beharrean. Ikusi: munduko aktibo guztien %60a higiezinen inbertsioena da. Horregatik, azken hamar urteetan egin diren etxebizitza salerosketen %56a eskura erositakoak dira, hipotekarik gabe, eta horietatik soilik %15a kanpoko inbertsoreenak dira. Higiezinen dendaren lehen galdera: etxebizitza erosteko edo inbertitzeko nahi al duzu? 10 etxebizitza baino gehiagoko jabetzak azken urteetan %20 handitu dira, hala nola enpresa higiezinen jabetzak. Irabazi handiak sortzen baditu ekonomia honek, galtzaile asko sortzen dituelako da. Emaitza: bi belaunaldik Monopolira jolasteko aukera izan dute, datozenengan pentsatu gabe. Nazio baten diru-gosea.

Ulertu behar da etxebizitzaren merkatuak ez duela ikuzgailuaren ekonomiarekin zerikusirik. Merkatuan ikuzgailu asko baldin badaude, prezioek behera egingo dute, baina etxebizitzaren merkatuak ez du horrela funtzionatzen. Prezioaren igoera amaigabea izan daiteke. Azken hamarkadetan eraikitako etxebizitza kopuru altuek ez dute prezioen igoera mugatzerik izan. Ondorioa: eskuragai den alokairu eta jabetza merkatua sortzeko politika ausartak behar ditugu berandu baino lehen. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.