Gisèle

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gisèle Pelicot-en Et la joie de vivre liburua irakurri berri dut, eta bigarrenez eskertu behar diot erakutsitako eskuzabaltasuna. Emakumeenganako sexu-delituek eragindako lotsa biktimetatik borreroetara aldarazi behar zela aldarrikatu zuen, eta epaiketa publikoa egin. Testuan, berriz, bizitzeko gogoa eta grina aldarrikatzen ditu, suntsituta, triskatuta, hilda nahiago dutenen aurrean. Kontakizuna kontrolatzea ez ezik, bere historiaren subjektua izatea defendatzen du, batzuei ulergaitza eta susmagarria iruditzen bazaie ere. Barruko hondamena ukatu ez duen biziraule honen testigantzak balio beharko luke patriarkatuak ezarri nahi duen diskurtsoa alboratzeko: ez daude emakume ausartak eta biktimak. Bakoitzak badaki noiz, nola edo nori azaldu jasotako indarkeria, edo isildu. 

Hori ere aplika daiteke indarkeria matxista jasaten duten emakume kazetarien kasuan. Duela gutxi horren inguruan hitz egin nuen bi kazetari feministarekin unibertsitatean. Tantaka ezagutzen dira kasuak; gutxitan salatzen dira, are gutxiagotan publikoki. Ondorioak: autozentsura, sare eta esposizio publikotik alde egitea, eta larriagoa, lanbidea uztea. Eraildakoak ere badira. Hitz egitea ez da biktima gisa agertzea, horrela irakurri nahi bagaituzte ere. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.