Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adimen Artifizialak nola eraldatuko du arkitektura-lana?

Diseinu eta marrazketako software konpainiak izango dira une honetan galdera modurik zehatzenean erantzuteko egokienak, zeren eta informatikako programen etorkizuna beraiek zehaztuko dute eta arkitekto-erabiltzaileek hirugarren digitalizazio-egokitzapena egin beharko dute. Langile asko dituzten arkitektura-enpresak ongi informatuta egongo dira gailu berria zer egiteko gai izango den, zein kostu izango duen ezarpenak eta zenbateko aurrezpena (denboran eta beraz soldatetan) ekar lezakeen.

Esaten da, digitalizazio belaunaldi berriarekin eraikinen 3 dimentsiotako modelizazioa eta sortutako irudia mugimenduan ikusaraztea ohikoa izango dela. Renderrak sortzeko arotik, ingurumen birtualak diseinatzeko modu berri bat aurreikusten da, eta ahots bidezko marrazketa-mandatuekin burutuko dira (agur ikonoak). Eraikinak errealitate birtual moduan “ikustea” eta eraikinetik nabigatzea erraza izango da, sofistikazio gutxiko lanaren emaitza bezala. Gainera, sortutako irudia beste informazio eta datuekin gurutzatzeko aukera emango du, prezioa eta CO2 isurpen kantitatea kalkulatzeko, adibidez. Magia hau egingo duten programen kostuez ez da ezer esaten, ezta lana burutzeko erabiltzen den informazio profesional konfidentziala eta pribatua nola kudeatuko den ere. 

Arkitektoaren lanean, AA tresna digitalak diseinuak sortu ahalko ditu, baina diseinuaren egokitasuna eta arauaren interpretazioa ordezkatzea zaila izango da. Zeren leku, egoera eta pertsona zehatzek behar dutena identifikatzeko sentsibilitatea gizakiaren esku dago. Egoera jakinerako zein arau aplikatu behar den eta datuen arabera zein den erabakirik “eraginkorrena” makinak esan badezake ere, informazio iturri bat baino ez da izango, gehienetan teknikari baten irizpidearen esku dagoelako azken erabakia, edo negoziaketa eta adoste prozesu baten esku. Lan batzuk errazteko tresna izan daiteke akaso, baina zaila du beste hainbeste lanen ordezkapena burutzea. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.