Ahizpatasuna

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ahizpatasuna modan den hitza da eta ikusten da kontzeptua bere kutsu politikotik ateratzen ari dela, marketineko azaleko tresna batean lerratzeko.

Gizonek anaitasuna baldin badute –frantses leman agertzen da– humano guztiok adelfia baldin badugu, emazteon arteko elkartasun mota hori identifikatzeko ahizpatasuna aipatzen ohi da.

Kontzeptuaren definizioa ikuspegi, garai eta lurralde batetik besterat desberdina da. Nire ustez, hitz horrek adierazten du aurreiritzirik ez ukaitea beste neska batekiko. Kontziente izan behar gara patriarkatuaren oinarrizko opresio berdinak bizitzen ditugula, emakumeak garelako. Frantses lurraldean, genero femeninoko pertsona batek biren gain eraso sexual bat bizi izan du, orduan, gure arteko elkartasunak interesa baluke, erasotzaile eta bortxatzaileei aurre egiteko.

Baina lotura forma hori nola definitu? Ahizpatasuna elkarteari mugatzen da? Chloé Delaume-k definitzen du beste emazte bat ez mintzeko asmoa izatea, ez publikoki kritikatzea eta ez mespretxua probokatzea bezala. Adigai hau ez da hierarkizatua, inklusiboa eta horizontala da. Maitasun mota bat izateaz gain, betebehar bat da. Eta horrekin ados naiz.

Orain, gure helburua hierarkia sozialak borrokatzea baldin bada, nola elkartu opresio sistemikoak bizi ditugun guztien artean?

Baina, hala ere... Zer egin Marine LePen, Melania Trump edo J.K Rowling bezalakoekin? Zer egin gure deretxoen kontra joaten direnekin? Zer egin patriarkatuaren aliatuekin?

Ahizpatasuna ezinbestekoa da, baina ez da berezkoa. Etengabe elikatu behar den gogoeta da. Horrez gain, nahiz eta emazte guztiok opresioen biktima (in)kontzienteak garen, batzuk besteak baino pribilegiatuagoak dira. Ezin da ukatu klase soziala, adina, elbarritasuna, jatorria, erlijioa eta abarren arabera ez ditugula opresio berdinak bizitzen.

bell hooks-ek oroitarazten zuen emakumeok espazioak sortu behar ditugula gure artean gogoetatzeko. Ezinbestekoa da gune horietan azpi-taldeak eraikitzea eta garatzea, botere harreman sistemikoak ez birsortzeko. Pertsona zuri, balido, zisgenero bezala, toki hori uztea onartu behar dut, nire jarrera eta abantailak etengabe galdekatuta. Nire ardura pertsonala da kolektiboarekiko. 

Ezin da ahizpatasunik izan feminismorik gabe. Ahizpatasuna engaiamendu bat da. Jarrera bat da. Gure burua galdekatzeko desmartxa da. Gure pribilegioen autokritika da. Ahizpatasuna desmartxa militantea da, feminismoa bezala. Orain, gure helburua hierarkia sozialak borrokatzea baldin bada, nola elkartu opresio sistemikoak bizi ditugun guztien artean?  

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.