Oharra ematen

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Arreta oinezkoak/atención peatones” oharra agertu da auzoko kale bateko lanetan. Gezi bat ere badu kartelak, eta berari esker lortu dut ulertzea pasabidea nondik den adierazi nahi zuela. Elebidun, bietan ulertezin.

Ez dakit nork egin duen afixa: adimen artifizialak, euskara ikasten hasi berri den norbaitek hiztegia erabilita, edo itzultzaile neuronalak. Berdin dit, ez da-eta lehenengoa, hamaikatxo itzulpen oker ezagutzen ditugu, “eman oharra” azkenetakoa, esaterako. Eta aspaldiko “atsedenik ez, drogarik gabe” famatua akorduan.

Aste berean, Euskadi Irratian Jaurlaritzako sailburu bati egindako elkarrizketa entzun dut. Uf! Zein txarto euskaraz! Gaztelaniaz onartuko ez litzaiokeena. Ez dut gustuko inor seinalatzea euskararen kalitateagatik, baina ez zen izan gramatika akats ilara soilik, ez zen ulertzen zer azaldu nahi zuen. Mezua ezin transmititu, arreta oinezkoak –entzuleak–, anabasari baino ezin zitzaiolako jarri. Beti oharra ematen.

Irrati-entzuleok Drogarik gabe, atsedenik ez esaldia gure egin eta “drogarik gabe, entzun ez” aldarrikatzekotan gaude, amorruak barrutik jan ez gaitzan. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Euskara
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.