‘Freelance’-ak mertzenarioak dira

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Freelance terminoa berriki iritsi zaigu ingelesetik beste hizkuntzetara, bere kabuz lan egiten duen baina bere zerbitzuak aldi baterako beste enpresa bati ematen dizkion langilea izendatzeko. 

Baina ingelesez Erdi Arotik erabiltzen den terminoa da. Sir Walter Scott idazle eskoziarrak  XII. mendean kokatutako Ivanhoe (1819) nobela ezagunean aipatzen ditu freelancer-ak, hau da, "lantzari libreak". Erdi Aroko gatazkatan, bando batean zein bestean, ordainpean aritzen ziren soldaduak ziren.

Beste modu batera esanda, freelanceak, etimologiari erreparatuta behintzat, mertzenarioak dira. 


Irakurri gehiago: Historia Denboraren makina
Historia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.