Mohenjo-Daroren adina

Argazkia: Saqib Qayyum
Argazkia: Saqib Qayyum
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Mohenjo-Daro (egungo Pakistan) Antzinaroko hiri nagusietakoa izan zen, eta, berriki egindako datazioen arabera, uste baino zaharragoa dela diote adituek. IFLScience aldizkarian argitaratutako ikerlanak dioenez, Indus ibaiaren bailarako hiriko harresiak duela 4.600-4.700 urte inguru eraiki zituzten.

Horrek esan nahi du, ordurako hiriak planifikazio maila handia zuela eta, beraz, data horiek baino lehenago sortu zela; orain arte erabiltzen zen kronologia hainbat mendetan atzeratu du datazio berriak. Baina lan horrek ez du oraingoz informaziorik ematen hiriaren gainbeherari buruz; duela 3.700 urte Mohenjo-Daro abandonatu zuten, eta, hainbat teoria dauden arren, oraindik ez dakigu zergatik.  


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.