Maien merkataritza agerian

Argazkia: Cambridge University Press
Argazkia: Cambridge University Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maien lur beheretan (egungo Mexikon) ikerlariek 50etik gora multzo arkitektoniko berezi aurkitu berri dituzte.  Zirkuluetan edo laukizuzenetan antolatutako tontortxoak dira, tartean pasabideak dituztenak. Adituek ondorioztatu dute oinarri horien gainean saltokiak zeudela eta pasabideak erosleek erabiltzen zituztela saltoki batetik bestera joateko. Alegia, merkataritza-guneak zirela. Maien merkataritza uste baino konplexuagoa zela adieraziko luke horrek.

Eta hala, berriro ere, landarediak estaltzen dituen egiturak detektatzea ahalbidetzen duen LiDAR  sistemari esker, ikuspegi eurozentriko tradizionalak baztertu eta ikerketa ildo berriei bidea ireki zaie. 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...