Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oraindik EAJk jarraitzen du Eusko Jaurlaritzan? Gernikako estatutua osorik betetzeko zenbat konpetentzia falta zaizkigu? 155? Abiadura handiko trena martxan dago edo bidegorri bihurtu dute? Bidesariak jarri dituzte bide berdeetan ere? Nola deitzen diozue zuen buruari: Euskal Herria, Euzkadi, Basqueland ala EH-Cloud Region? Gizonen arteko besarkadak normalak dira jada ala talde-dinamika soil? Hondarribiko alardean eskopetarekin segitzen dute tiroka gizonezkoek? ETBn ikusi daiteke oraindik Doraemon? AAk sortu du “Bertso-man” antzerako serie bat? Zenbat onkologiko dauzkazue? Medikurik baduzue gaixoak artatzeko? Zenbat batzar antolatu ditu Euskaltzaindiak? UEMAk hor darrai? Arnasguneak Airbnb-gune bilakatu dira? Zenbat euskara egiten zaie txakurrei, zenbat auzoei? Guardia Zibilak kontrolak jartzen segitzen du? Iñaki Iurrebaso ez dute atxilotu oraindik? Euskaldunek Mercadonan segitzen dute egiten erosketak? Instagramen euskaldun peto-petoek ere erdaraz idazten eta hizketan segitzen dute? Bueno, badakizu zer den Instagram? Ezagutzen duzu petopetoak esapidea? Futbol zelaietara joaten segitzen du jendeak trumilka? Euskarazko Netflix baduzue edo azpitituluekin ikusi behar dituzue pelikulak, beta moduan? Poteoa badakizu zer den? Pintxoari pintxo deitzen segitzen zaio ala pintx, tap edo com? Eta QR kode bat? Oraindik abesten duzue Txoria txori? Zarauzko Euskal jaiei fiesta vasca deitzen zaie ala Basque Experience festival? Bertso txapelketetan utzi zaie robotei izena ematen? Nor da Euskaltzaindiako lehendakaria? Zein emoji erabiltzen duzue txapelarentzat? Hipoteka berderik baduzue? Amen tuperrak ezagutzen dira? AA pozik dago zuekin? Zuek ere bai harekin? Sortu da gizonezkoentzako pilularik haurdun ez geratzeko emakumeak? Artikulu hau zuzenean irakurri duzu edo itzultzeko eskatu duzu?

Ea ni erantzuteko moduan naizen galderak. 2067an.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.